[eibar] Arietes del Eibar

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Ast, Urt 14, 09:06:42, CET 2016


Zeharka bada ere, futbolaz hitz egitera nator kuriositate batekin:

Akordatu naiz garai batean bazegoela "Arietes del Eibar" izeneko rock talde
Argentinar bat.

Rock talde honen bi fundatzaileei PCFUTBOL ordenagailu jokoan ibiltzea
gustatzen zitzaien, eta joko hartan azaltzen ziren jokalari txarrenak
Eibarko aurrelariak omen ziren (Argentinan ariete esaten zaiena).

Beraien artean "sos peor que un ariete del Eibar" esamoldea erabiltzen hasi
ziren, eta rock taldea osatu zutenean izen hori erabili zuten: Arietes del
Eibar.

Taldea desagertuko zen ziurrenez, baina oraindik badute webgunea
Geocities-en, 2002. urtetik eguneratu gabe.

http://www.geocities.ws/arietesdeleibar/

Gaur egun ez lukete izen hori jarriko, ezaguna bait da nolako fama ona
hartu duen mundu mailan gure herriko taldeak, kudeaketa eta etika eredu
onenen artean, eta edozein konparaketa egiteko balio du, http://eibar.org/
atariaren Twitter jarioan irakurtzen dudanez. Tipikoena da "Eibarrek XX
miloiko aurrekontuarekin guk XXXX-rekin baino jokalari hobeak ditu".

Nik Eibar.org-eko portadako Twitter jariotik jarraitzen dut futbolaren
aktualitatea.

Gari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160114/04b665c4/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago