[eibar] Aparkalekuak eta obrak

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
As, Urt 19, 10:10:57, CET 2016


Aupa, lagunok!

Bidebarrieta kaleko espaloietan obrak dagoz edonun. Ez dakit zetako,
imajinatzen dot aparkatzeko lekua kentzeko zango dalako.
Bueno obrak dirala-eta, eta diran bitartian aparkaleku mordua kendu dabe.
Danak libriak ziranak. Zama lanetako ixa bat be ez!

Obra bittartian zegaittik ez dabe lagatzen apartzen zama lanetako leku
hórretan? GAbaz gatozenok biharretik makiñatxo bat buelta emon bihar izaten
dogu leku billa.

Ez dakagu dirurik garajerik erosteko, zama-lanetako lekuan ezin aparkatu
beranduago urtezen dogulako.

Bueltaka ibiltziak dirua gastatzia ez ezik, kontaminaziñua eta zaratia
eragitten dau! Udalari bardin detsa? Ez dot aitzen!

leire n, kokoteraiño!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160119/3d355b0a/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago