[eibar] Aparkalekuak eta obrak

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
As, Urt 19, 10:22:03, CET 2016


Hori da nere arazua! Gabeko 9retan etorri eta 8retarako jauten ez naizenez,
ezin leku hórretan aparkau! Obrak diran bittartian bertan aparkatzeko
baimena euki biharko geunke. 10 aparkaleku kendu dittue gitxienez, kale
bakarrian (lehen be gatxa zan lekuan). Eta aparkaleku guztiak "onak" ziran!

Ointxe Getxo nabil, Romon! Autopistiaz be egingo dogu berba beste baten!

leire n

Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urtarrilak 19 10:16):

> Nere ustez:
>
> Zama lanen tokietan aparkatu leike, baina zehaztutako orduetatik kanpo.
>
> Zama lanen orduetan zama lanen tokian aparkatzen baduzu, garraioan
> dabiltzan furgoneta eta kamioitxoek toki okerragoan aparkatuko dute eta
> orduan atasko gehiago sortuko dira, eta bat ez, 100 gidari egongo dira
> dirua gastatu eta kontaminazio gehiago sortzen.
>
> Galdera porteroa: Orain non zabiltza lanean ba, Leire?
>
> Gari
>
>
> leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko urtarrilak 19 10:10):
>
>> Aupa, lagunok!
>>
>> Bidebarrieta kaleko espaloietan obrak dagoz edonun. Ez dakit zetako,
>> imajinatzen dot aparkatzeko lekua kentzeko zango dalako.
>> Bueno obrak dirala-eta, eta diran bitartian aparkaleku mordua kendu dabe.
>> Danak libriak ziranak. Zama lanetako ixa bat be ez!
>>
>> Obra bittartian zegaittik ez dabe lagatzen apartzen zama lanetako leku
>> hórretan? GAbaz gatozenok biharretik makiñatxo bat buelta emon bihar izaten
>> dogu leku billa.
>>
>> Ez dakagu dirurik garajerik erosteko, zama-lanetako lekuan ezin aparkatu
>> beranduago urtezen dogulako.
>>
>> Bueltaka ibiltziak dirua gastatzia ez ezik, kontaminaziñua eta zaratia
>> eragitten dau! Udalari bardin detsa? Ez dot aitzen!
>>
>> leire n, kokoteraiño!
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160119/ac21fe4b/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago