[eibar] Aparkalekuak eta obrak

Luistxo Fernandez lfernandez a bildua codesyntax.com
As, Urt 19, 16:57:49, CET 2016


Inoiz kontatu dut hemen Tokyoko sistema: kotxe baimena edukitzeko,
aparkaleku bat daukazula frogatu behar (alokatua edo propietatean, baina
bat gutxienez). Kotxe jabetza garestitzen da (asko), baina tira, 38 milioi
pertsonako hiri batek duen funtzionatzeko modua da.

OTA sistemek ere funtzionatzen dute, behintzat Donostiako semiperiferian.
50 bat euro dira urtean? Pagatzen dugu hori eta auzoan aparkatzea ez da
hain zaila.

Luistxo



2016-01-19 10:10 GMT+01:00 leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>:

> Aupa, lagunok!
>
> Bidebarrieta kaleko espaloietan obrak dagoz edonun. Ez dakit zetako,
> imajinatzen dot aparkatzeko lekua kentzeko zango dalako.
> Bueno obrak dirala-eta, eta diran bitartian aparkaleku mordua kendu dabe.
> Danak libriak ziranak. Zama lanetako ixa bat be ez!
>
> Obra bittartian zegaittik ez dabe lagatzen apartzen zama lanetako leku
> hórretan? GAbaz gatozenok biharretik makiñatxo bat buelta emon bihar izaten
> dogu leku billa.
>
> Ez dakagu dirurik garajerik erosteko, zama-lanetako lekuan ezin aparkatu
> beranduago urtezen dogulako.
>
> Bueltaka ibiltziak dirua gastatzia ez ezik, kontaminaziñua eta zaratia
> eragitten dau! Udalari bardin detsa? Ez dot aitzen!
>
> leire n, kokoteraiño!
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Luistxo Fernandez - LFernandez a bildua codesyntax.com

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160119/b2fde7f1/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago