[eibar] Aparkalekuak eta obrak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Urt 21, 10:43:45, CET 2016


Iruditzen zait aparkamenduaren inguruan Udaletik sartu nahi izan diguten
ziria irentsita zabiltzatela hemen gehienok. Hau da, diskurtso ofiziala da
kotxe gehiegi dago, Eibarren ez dago tokirik bakoitzak bere kotxea izan eta
kalean aparkatzeko, etxepean aparkatu nahi dugu denok, eta bla, bla, bla...
Nik ostera uste dut hori guztia Eibarren urbanismo mailan hartu den
estrategiaren ondorio dela. Urteak dira Eibarren aparkaleku libreen aurkako
erabakiak hartzen ari direla, garajeak eta ordainpeko parkinak bultzatuz.
Errepasatu mentalki zenbat parkin publiko, dohaineko eta libre izan diren
Eibarren eta nola joan diren desagertzen: Untzaga plazan (torrearen aldean)
kotxeak aparkatzen ziren bere garaian, Txantxazelai parking erraldoi bat
zen, Ardantzan aparkatu zitekeen, Ego-gainen, Paseo San Andresen,
Mendiguren y Zarrauan parkina egon da tarte batean hori ere desagertu da...
Peatonalizazioekin, karga-deskargen eremuekin, zabor kontenedoreekin,
espaloi zabalekin (norbaitek esplikatu dezake zergatik Calbetonen alde
batean metro eskas bat espaloia dagoen eta bestean 5-6 metro??), eraiki
diren orubeekin,... Aparkatzeko tokiak desagertzen joan dira, eta errebal
desagertuta ordezko apurrak ordainpekoak dira: bi parkin estali (txantxa
zelai eta txomo) eta garajeak. Horiek ez dute dagoen beharra asetzen (
13000 kotxe eta 7000 garaje daudela aipatzen da hemen: http://goo.gl/wORaxk
).

Nik urteak daramatzat lantokira oinez etortzen eta kotxea aste barruan
tarteka bakarrik hartu behar izateko zortea dut. Baina ez zait egokia
iruditzen kotxe erabiltzaileez oro har egiten den gaitzespena. Ziur asko
garraio publikoarekin moldatu litezkeela, baina beste asko eta askorentzat
garraio publikoa ez da soluzioa, edo hori erabiltzeak faktura handia
ordainariko lieke. Ibilbideak, ordutegiak ez bat etortzea, gaur hara eta
bihar bestera joan behar izatea, traste askorekin ibili behar izatea
(zenbat gurasok daramate umeen silla kotxean lanetik irteterakoan umea
jasotzera joateko, e.a.), presaka ibili behar izatea (umea eskolara bidali
ondoren lanera ya berandu bagoaz, autobusan zain geratuz gero akabo...),...
mila arrazoik behartzen du jendea kotxez ibili behar izatera. Uste dut ezin
ditugula kotxezaleak (erabiltzaile zentzuan) denak alper eta egoista moduan
epaitu. Askok eta askok beharrezkoa dute kotxea, eta etxetik ahalik eta
gertuen aparkatu ahal izatea eskubidezko eskaria dela iruditzen zait.

Horrez gain, Eibarrek ekonomikoki duen noraez horretan aparkamenduen
gestioa negargarria iruditzen zait. Eibar zerbitzu eta komertzio gune
bezala indartzeko asmoa agertu da maiz, baina aparkatzea odisea bat bada ez
duzu jendea erakartzen, uxatu baino. Eibarrera etorri daitekeen jendea
inguruko herri txikietatik etorriko da: ermua, elgoibar, soraluze, elgeta,
markina, mendaro, deba, mutriku, ondarru, mallabia, berriz,... Garraio
publikoaren diskurtsoa oso polita da, baina oraindik hainbat linea eta
ordutegitan ez da erosoa, eta are gutxiago erosketa edo enkargutara bazoaz
(mikroondasa konpontzera nor doa autobusean?) edo handikap fisikoak
badituzu (ez dago inbalidoa izan beharrik, pisuarekin ibiltzeko zailtasunak
izatea nahikoa da!). Askok erosotasun hutsagatik egiten duela? Bai, ziur
baietz, eta horregatik nahiago dute beste edozein tokira joan, urrutiago
izan arren erosoago gertatzen zaielako. Beraz....

Erabaki politikoa izan da estrategia hau, gezurra da Eibarren "berez" ez
dagoela tokirik. Lehentasun kontua da. Herri erdian parking libreak
sustatzea lehentasuna izan balitz egin den urbanizazio erreforma bakoitzean
hori kontuan hartuko zen eta aparkalekuak suntsitu beharrean eskaintza
handituko zen. Baina hori garajeak saltzearen interesaren aurka doa.

oier.

2016-01-21 9:54 GMT+01:00 leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>:

> Euskara irakaslea naizen aldetin irakumenaren ulermenean, suspentso,
> Mikel. nik ez dot eskatu etxepian aparkatzia. Aparkalekuak kenduta etxepian
> beste lekuetan be kentzen dira, jentian nunun aparkau bihar dabelako.
> Egun batzuetarako aparkauta laga bihar badot, ez dot gustoko toki
> ezkutuetan aparkatzia, esan dodan moduan.
> Dirurua da arazua. Gustora izango neuke parkina, baina gasolinia,
> autopistia eta abarrak diru larregi! Eta lehenengo mezuan idatzi neban
> goiko guztia, horregaittik emon detsut suspensua!
>
> leire n
>
> Mikel Lizarralde <mikellizarralde a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi
> zuen (2016(e)ko urtarrilak 21, osteguna):
>
> Leire, soluziņo askorik ez dago:
>>
>> - Eibarren kotxe larregi dago eta aparkatzeko toki gutxi. Etxepean
>> aparkatzea Eibarren ezinezkoa da.
>> - Galizia pasealekura joan zuzenean, denbora aurreztuko duzu
>> - Jakinda obrak aldi baterako direla, alokatu aparkaleku bat, Txomo
>> bertan daukazu, adibidez
>>
>> M.
>>
>> leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko urtarrilak 20 17:19):
>>
>>> Ai, Gari! Garraio publikuan juan-etorrixa egin ahal izango baneu... Edo
>>> hurrago bihar egin...
>>>
>>> Baiņa zuek kanpokuakin geratu zarie! Obrak diran bittartian soluziņo bat
>>> guna neuke, millaka buelta emon barik!
>>>
>>> leire n
>>>
>>>
>>> Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>>> urtarrilak 20 17:12):
>>>
>>>
>>>> Ni harrituta naukana da Leire erakusten hasi den
>>>> aktibismo-pro-automobilistikoa. Garraio publikoaren defendatzaile sutsutzat
>>>> neukan eta orain lanerako kotxea hartu behar izan duenean ez zaigu
>>>> ba aparkaleku reklamazioetan hasi?  ;-)
>>>>
>>>> Gari
>>>>
>>>> Oier Gorosabel Larraņaga<txikillana a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi
>>>> zuen (2016(e)ko urtarrilak 20 16:11):
>>>>
>>>>> Leirek:
>>>>>
>>>>>> Ondotxo dakitt ze gatxa dan etxepian aparkatzia! Abuztuan baiņo ezin!
>>>>>>
>>>>> Oh yeah!
>>>>>
>>>>> Hamen Lekittoko diasporan, justo kontrakua da ba: biharretik bueltan
>>>>> eta, agostuan, "Jesus Krixtek ezpartina galdu züzün lekhüan" aparkatu bihar.
>>>>>
>>>>> Pelikula amerikanuen modura nahiko genduke danok, baiņa.... (herriko
>>>>> zentro-zentrora juan eta ttak! aurrezki kutxa parian aparkau, jaitsi eta
>>>>> eginbiharrekuak egin -kotxiari giltzak kendu biharrik barik gaiņera-).
>>>>> Ezetz?
>>>>>
>>>>> --
>>>>> ***
>>>>> Oier Gorosabel Larraņaga
>>>>> http://www.abante.eus
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160121/295b4200/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago