[eibar] Aparkalekuak eta obrak

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Or, Urt 22, 17:01:35, CET 2016


Beste ideia bat, duela hilabete batzuk irakurri nuena:

"¿Por qué no se pueden quitar los atascos?Porque encuestas dicen: hay
tantos conductores como gente que usaría el coche si no hubiera atascos"

Alegia, aparkalekuekin ere baliteke antzera izatea. Aparkaleku dobleak
izango bagenitu ere topera egongo liratekeela.

Gehiago txio kate honetan:
https://twitter.com/NacionRotonda/status/656052707845758976

Gari

Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urtarrilak 22 16:55):

> Oier,
>
> Udalaren ziria hori izango da agian, arazoa estali edo ezintasunak
> estaltzeko. Ados nago zurekin zenbat eta zenbat kasutan ez diren egoki
> kudeatzen aparkaleku kontuak, azkena San Andres pasealekuan zenbat
> hilabetez egon den ezin aparkatu, marra txuri bat margotzeko zai, ezagutzen
> ez dugun arrazoiren batengatik (zerbait izango zen).
>
> Baina horrek ez du kentzen ni ados egotea kotxeak gutxitzearen
> filosofiarekin, geroz eta zailtasun eta traba gehiago jartzearekin auto
> erabiltzaile partikularroi. Mea culpa. Ni nahiz lehenengoa etxetik gertu
> dagoen aparkaleku bila bueltaka eta bueltaka ibiltzen naizena, adibidez.
> Eibarko autoen arazoan nigandik hasita badugu zer hobetu auto
> erabiltzaileok. Ni ere asteburuetako peatonalizazioen aurka nengoen eta
> malaostia handiarekin kexatu nintzaion Calle berari peatonalizazioa jarri
> zuten lehenengo egunean, ezin nuelako Donostia alderako irteera aurkitu!
> Gerora onartu eta gustora hartzen dut asteburuetako peatonalizazioa.
> Hobetzen goaz horretan, oraindik kudeaketa desastrosoekin eta askotan
> udalaren estrategia falta nabari da, baina norabide hori ondo ikusten dut
> nik.
>
> Seguruenez autoen arazoa konpontzeko gizarte osoa aldatu beharko da, lan
> ordutegiak moldatu beharko dira, garraio publikoa ondo bultzatu, baina gure
> esku daude herritarren ohitura eta zibismoan aldaketak:
>
> Nik egunero ikusten ditudanak gidarien aldetik:
>
> - Kotxeak autobus geltokietan aparkatuta
> - Kotxeak toki estuetan gaizki aparkatuta, trafikoa oztopatzen
> - Kotxeak azera gainetara igota, "Esssolounminuto!"
> - 20 kotxeko flota eduki eta hiri erdian bulegoa kokatzen duten negozioak
> (MRW, Thyssen, adibidez)
> - Garajedun gidariak kotxea kalean aparkatzen
> - eta abar eta abar.
>
> Leireren kasurako, ulertzen dut Galizia pasealekuak agian beldurra ematea,
> baina soluzioren bat aurkitu beharko duzu Leire, ze beti ez duzu tokia
> Bidebarrietan aurkituko.
>
> Gari
>
>
> Oier Araolaza<oier a bildua dantzan.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> urtarrilak 21 10:43):
>
> Iruditzen zait aparkamenduaren inguruan Udaletik sartu nahi izan diguten
>> ziria irentsita zabiltzatela hemen gehienok. Hau da, diskurtso ofiziala da
>> kotxe gehiegi dago, Eibarren ez dago tokirik bakoitzak bere kotxea izan eta
>> kalean aparkatzeko, etxepean aparkatu nahi dugu denok, eta bla, bla, bla...
>> Nik ostera uste dut hori guztia Eibarren urbanismo mailan hartu den
>> estrategiaren ondorio dela. Urteak dira Eibarren aparkaleku libreen aurkako
>> erabakiak hartzen ari direla, garajeak eta ordainpeko parkinak bultzatuz.
>> Errepasatu mentalki zenbat parkin publiko, dohaineko eta libre izan diren
>> Eibarren eta nola joan diren desagertzen: Untzaga plazan (torrearen aldean)
>> kotxeak aparkatzen ziren bere garaian, Txantxazelai parking erraldoi bat
>> zen, Ardantzan aparkatu zitekeen, Ego-gainen, Paseo San Andresen,
>> Mendiguren y Zarrauan parkina egon da tarte batean hori ere desagertu da...
>> Peatonalizazioekin, karga-deskargen eremuekin, zabor kontenedoreekin,
>> espaloi zabalekin (norbaitek esplikatu dezake zergatik Calbetonen alde
>> batean metro eskas bat espaloia dagoen eta bestean 5-6 metro??), eraiki
>> diren orubeekin,... Aparkatzeko tokiak desagertzen joan dira, eta errebal
>> desagertuta ordezko apurrak ordainpekoak dira: bi parkin estali (txantxa
>> zelai eta txomo) eta garajeak. Horiek ez dute dagoen beharra asetzen (
>> 13000 kotxe eta 7000 garaje daudela aipatzen da hemen:
>> http://goo.gl/wORaxk ).
>>
>> Nik urteak daramatzat lantokira oinez etortzen eta kotxea aste barruan
>> tarteka bakarrik hartu behar izateko zortea dut. Baina ez zait egokia
>> iruditzen kotxe erabiltzaileez oro har egiten den gaitzespena. Ziur asko
>> garraio publikoarekin moldatu litezkeela, baina beste asko eta askorentzat
>> garraio publikoa ez da soluzioa, edo hori erabiltzeak faktura handia
>> ordainariko lieke. Ibilbideak, ordutegiak ez bat etortzea, gaur hara eta
>> bihar bestera joan behar izatea, traste askorekin ibili behar izatea
>> (zenbat gurasok daramate umeen silla kotxean lanetik irteterakoan umea
>> jasotzera joateko, e.a.), presaka ibili behar izatea (umea eskolara bidali
>> ondoren lanera ya berandu bagoaz, autobusan zain geratuz gero akabo...),...
>> mila arrazoik behartzen du jendea kotxez ibili behar izatera. Uste dut ezin
>> ditugula kotxezaleak (erabiltzaile zentzuan) denak alper eta egoista moduan
>> epaitu. Askok eta askok beharrezkoa dute kotxea, eta etxetik ahalik eta
>> gertuen aparkatu ahal izatea eskubidezko eskaria dela iruditzen zait.
>>
>> Horrez gain, Eibarrek ekonomikoki duen noraez horretan aparkamenduen
>> gestioa negargarria iruditzen zait. Eibar zerbitzu eta komertzio gune
>> bezala indartzeko asmoa agertu da maiz, baina aparkatzea odisea bat bada ez
>> duzu jendea erakartzen, uxatu baino. Eibarrera etorri daitekeen jendea
>> inguruko herri txikietatik etorriko da: ermua, elgoibar, soraluze, elgeta,
>> markina, mendaro, deba, mutriku, ondarru, mallabia, berriz,... Garraio
>> publikoaren diskurtsoa oso polita da, baina oraindik hainbat linea eta
>> ordutegitan ez da erosoa, eta are gutxiago erosketa edo enkargutara bazoaz
>> (mikroondasa konpontzera nor doa autobusean?) edo handikap fisikoak
>> badituzu (ez dago inbalidoa izan beharrik, pisuarekin ibiltzeko zailtasunak
>> izatea nahikoa da!). Askok erosotasun hutsagatik egiten duela? Bai, ziur
>> baietz, eta horregatik nahiago dute beste edozein tokira joan, urrutiago
>> izan arren erosoago gertatzen zaielako. Beraz....
>>
>> Erabaki politikoa izan da estrategia hau, gezurra da Eibarren "berez" ez
>> dagoela tokirik. Lehentasun kontua da. Herri erdian parking libreak
>> sustatzea lehentasuna izan balitz egin den urbanizazio erreforma bakoitzean
>> hori kontuan hartuko zen eta aparkalekuak suntsitu beharrean eskaintza
>> handituko zen. Baina hori garajeak saltzearen interesaren aurka doa.
>>
>> oier.
>>
>> 2016-01-21 9:54 GMT+01:00 leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>:
>>
>>> Euskara irakaslea naizen aldetin irakumenaren ulermenean, suspentso,
>>> Mikel. nik ez dot eskatu etxepian aparkatzia. Aparkalekuak kenduta etxepian
>>> beste lekuetan be kentzen dira, jentian nunun aparkau bihar dabelako.
>>> Egun batzuetarako aparkauta laga bihar badot, ez dot gustoko toki
>>> ezkutuetan aparkatzia, esan dodan moduan.
>>> Dirurua da arazua. Gustora izango neuke parkina, baina gasolinia,
>>> autopistia eta abarrak diru larregi! Eta lehenengo mezuan idatzi neban
>>> goiko guztia, horregaittik emon detsut suspensua!
>>>
>>> leire n
>>>
>>> Mikel Lizarralde <mikellizarralde a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi
>>> zuen (2016(e)ko urtarrilak 21, osteguna):
>>>
>>> Leire, soluziño askorik ez dago:
>>>>
>>>> - Eibarren kotxe larregi dago eta aparkatzeko toki gutxi. Etxepean
>>>> aparkatzea Eibarren ezinezkoa da.
>>>> - Galizia pasealekura joan zuzenean, denbora aurreztuko duzu
>>>> - Jakinda obrak aldi baterako direla, alokatu aparkaleku bat, Txomo
>>>> bertan daukazu, adibidez
>>>>
>>>> M.
>>>>
>>>> leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2016(e)ko urtarrilak 20 17:19):
>>>>
>>>>> Ai, Gari! Garraio publikuan juan-etorrixa egin ahal izango baneu...
>>>>> Edo hurrago bihar egin...
>>>>>
>>>>> Baiña zuek kanpokuakin geratu zarie! Obrak diran bittartian soluziño
>>>>> bat guna neuke, millaka buelta emon barik!
>>>>>
>>>>> leire n
>>>>>
>>>>>
>>>>> Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>>>>> urtarrilak 20 17:12):
>>>>>
>>>>>
>>>>>> Ni harrituta naukana da Leire erakusten hasi den
>>>>>> aktibismo-pro-automobilistikoa. Garraio publikoaren defendatzaile sutsutzat
>>>>>> neukan eta orain lanerako kotxea hartu behar izan duenean ez zaigu
>>>>>> ba aparkaleku reklamazioetan hasi?  ;-)
>>>>>>
>>>>>> Gari
>>>>>>
>>>>>> Oier Gorosabel Larrañaga<txikillana a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi
>>>>>> zuen (2016(e)ko urtarrilak 20 16:11):
>>>>>>
>>>>>>> Leirek:
>>>>>>>
>>>>>>>> Ondotxo dakitt ze gatxa dan etxepian aparkatzia! Abuztuan baiño
>>>>>>>> ezin!
>>>>>>>>
>>>>>>> Oh yeah!
>>>>>>>
>>>>>>> Hamen Lekittoko diasporan, justo kontrakua da ba: biharretik bueltan
>>>>>>> eta, agostuan, "Jesus Krixtek ezpartina galdu züzün lekhüan" aparkatu bihar.
>>>>>>>
>>>>>>> Pelikula amerikanuen modura nahiko genduke danok, baiña.... (herriko
>>>>>>> zentro-zentrora juan eta ttak! aurrezki kutxa parian aparkau, jaitsi eta
>>>>>>> eginbiharrekuak egin -kotxiari giltzak kendu biharrik barik gaiñera-).
>>>>>>> Ezetz?
>>>>>>>
>>>>>>> --
>>>>>>> ***
>>>>>>> Oier Gorosabel Larrañaga
>>>>>>> http://www.abante.eus
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> _______________________________________________
>>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>>
>>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> _______________________________________________
>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>
>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160122/f5c3be18/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago