[eibar] Eraikinen jabetza erregistroa-Elizak

IMANOL MAGRO imanolmagro a bildua yahoo.es
Or, Urt 22, 19:17:25, CET 2016


Arratsalde on. 
Galdera orokorra. Norbaitek ba al daki udalean non kontsulta dezakezan eraikin edo lurzoru bakoitzaren jabea zein den? Erregistro publikorik ba al dago? Non konsulta dezaket? Non eskatu beharko nuke baimena?

Kontua da gaurko BERRIAn elizak Euskal Herrian dituen jabetzen inguruko erreportaje zabal bat atera dugula eta Eibarren inguruko jakinmina sortu zait. Gure agirietan hainbat eraikin agertzen dira (San Andres, San Pio, Arrate, Agiņa...), baina adibidez ez da ezer agertzen Karmelitas eta azpiko garajeei buruz; Amaņako eliza eta antzokia; Estaziņo kaleko eliza, Azitaingoa... 

Karmelitaesko garajeek, esaterako, jabeak izango dituzte orain, baina zeinek eraiki zituen? Eta zeinek saldu egungo jabeei? Eta halakoak...

Norbaitek laguntzerik balu, eskertuko nuke. Ziur nago zerrendako batek baino gehiago niri laguntzeko moduko informazio baduela. 

Besarkada bat, Imanol.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago