[eibar] Eraikinen jabetza erregistroa-Elizak

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Lar, Urt 23, 16:05:47, CET 2016


Azitaingo parroku zana, Felix Bergara, arduratu zan plaka bat jartzen 
eliza hau "herriarena" dela esaten, baina ez dakit errejistroan zeinen 
jabetza agertzen dan.

Serafin

22/01/2016 19:17(e)an, IMANOL MAGRO igorleak idatzi zuen:
> Arratsalde on.
> Galdera orokorra. Norbaitek ba al daki udalean non kontsulta dezakezan eraikin edo lurzoru bakoitzaren jabea zein den? Erregistro publikorik ba al dago? Non konsulta dezaket? Non eskatu beharko nuke baimena?
>
> Kontua da gaurko BERRIAn elizak Euskal Herrian dituen jabetzen inguruko erreportaje zabal bat atera dugula eta Eibarren inguruko jakinmina sortu zait. Gure agirietan hainbat eraikin agertzen dira (San Andres, San Pio, Arrate, Agiņa...), baina adibidez ez da ezer agertzen Karmelitas eta azpiko garajeei buruz; Amaņako eliza eta antzokia; Estaziņo kaleko eliza, Azitaingoa...
>
> Karmelitaesko garajeek, esaterako, jabeak izango dituzte orain, baina zeinek eraiki zituen? Eta zeinek saldu egungo jabeei? Eta halakoak...
>
> Norbaitek laguntzerik balu, eskertuko nuke. Ziur nago zerrendako batek baino gehiago niri laguntzeko moduko informazio baduela.
>
> Besarkada bat, Imanol.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago