[eibar] Eraikinen jabetza erregistroa-Elizak

Elena Laka burdinateplaza a bildua hotmail.com
Al, Urt 25, 09:34:46, CET 2016


Egunon Imanol eta besteak,

Jabetza Erregistroa publikoa da, edozeinek kontsulta dezake, ez dio datuen babesak eragiten, eta Garik esandako moduan, Zezenbide 6an dago.

Galdetu dezakezu zeintzuk diren elizaren izenean dauden ondasunak, hobe helbidea ere ematen baduzu. Ondasun bakoitzeko informazioa (nota sinple esaten zaiona), 3 euro.

Elna

From: Gari Araolaza 
Sent: Sunday, January 24, 2016 8:04 PM
To: Eibartarrak zerrenda 
Subject: Re: [eibar] Eraikinen jabetza erregistroa-Elizak

Aupa Imanol, 

Normalena errejistroan galdetzea izango litzateke, Zezenbide 6-an. Baina ziurrenez kontsulta bakoitzagatik zerbitzua ordaindu beharko da. Bestalde, agian datu babesagatik ez dute edozein datu libre emango, ez bada interes jakinen bat (pegorako administrazio kudeaketarako eta abar).

Noski, datu horiek Udalean izango dituzte, baita Aldundian ere (zerga kontuen kalkuluetarako).

Ikerketa hasteko toki on bat Gipuzkoako katastroa izan daiteke: http://www4.gipuzkoa.net/ogasuna/catastro/presenta.asp Baina hor ez dira jabeak aipatzen, eraikin/lur zatiak eta erreferentziak bakarrik.

Gari



Serafin Basauri<serafinb a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko urtarrilak 23 16:05):

  Azitaingo parroku zana, Felix Bergara, arduratu zan plaka bat jartzen eliza hau "herriarena" dela esaten, baina ez dakit errejistroan zeinen jabetza agertzen dan.

  Serafin

  22/01/2016 19:17(e)an, IMANOL MAGRO igorleak idatzi zuen: 


    Arratsalde on.
    Galdera orokorra. Norbaitek ba al daki udalean non kontsulta dezakezan eraikin edo lurzoru bakoitzaren jabea zein den? Erregistro publikorik ba al dago? Non konsulta dezaket? Non eskatu beharko nuke baimena?

    Kontua da gaurko BERRIAn elizak Euskal Herrian dituen jabetzen inguruko erreportaje zabal bat atera dugula eta Eibarren inguruko jakinmina sortu zait. Gure agirietan hainbat eraikin agertzen dira (San Andres, San Pio, Arrate, Agiņa...), baina adibidez ez da ezer agertzen Karmelitas eta azpiko garajeei buruz; Amaņako eliza eta antzokia; Estaziņo kaleko eliza, Azitaingoa...

    Karmelitaesko garajeek, esaterako, jabeak izango dituzte orain, baina zeinek eraiki zituen? Eta zeinek saldu egungo jabeei? Eta halakoak...

    Norbaitek laguntzerik balu, eskertuko nuke. Ziur nago zerrendako batek baino gehiago niri laguntzeko moduko informazio baduela.

    Besarkada bat, Imanol.

    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160125/b9c403c0/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago