[eibar] Ardurabakuen aeroplanua

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Urt 28, 11:27:44, CET 2016


Martitzenian Berriz-en izan nintzan, eta hango dantzariek kontatu zidaten
gerra aurreko karnabal konparsa bat rekuperatuko dutela aurten. 1934an
Berrizko koadrila batek hegazkin bat egin zuela eta haren inguruan bertso
batzuk idatzita batera eta bestera ibili zirela festan eta kantuan.
Horixe berregiteko
asmoa dutela aurten <http://anboto.org/berriz/1453895672861> Beinke euskal
taldearen ekimenez. Bertsoekin fotokopiak egin dituztela eta papera eman
zidaten eskura. Bertsoak irakurtzen hasi eta... bai, Eibarren 1930ean atera
zuten Ardurabakuen aeroplanuaren bertsoak dira, Berrizko izen eta
pertsonetarako egokitutakoak. Karnabal exportazioa?

oier.




-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160128/00e8f269/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago