[eibar] Ardurabakuen aeroplanua

Oier Gorosabel Larraņaga txikillana a bildua eibar.org
Ast, Urt 28, 12:16:03, CET 2016


Oier A-k:
> Martitzenian Berriz-en izan nintzan, eta hango dantzariek kontatu zidaten
> gerra aurreko karnabal konparsa bat rekuperatuko dutela aurten. 1934an
> Berrizko koadrila batek hegazkin bat egin zuela eta haren inguruan bertso
> batzuk idatzita batera eta bestera ibili zirela festan eta kantuan.
> Horixe berregiteko
> asmoa dutela aurten <http://anboto.org/berriz/1453895672861> Beinke euskal
> taldearen ekimenez. Bertsoekin fotokopiak egin dituztela eta papera eman
> zidaten eskura. Bertsoak irakurtzen hasi eta... bai, Eibarren 1930ean atera
> zuten Ardurabakuen aeroplanuaren bertsoak dira, Berrizko izen eta
> pertsonetarako egokitutakoak. Karnabal exportazioa?
Oier G-k:
Bai kuriosua. Kantugintzan betidanik gertatu izan dan gauza normala da 
hori, baiņa oinguan oso ondo trazau leike nundik nora egin daben bidia.

Halako kasu pare bat etortzen jataz gogora:
- Lekitton "Hiru errege..." hasten dan kantu bat dago, Eibarko "Hiru 
gizon ilustre..." kantuan kalkaua. Lekittar peto-petotzat dake, jakiņa 
(eta ez esan ezetzik!) ;-)
- "Hiru arioplano pasata / bat itxasora jauzi..." kantuen aldaeraz dagoz 
Bermion, Lekitton eta Mutrikun (gitxienez); hiru herrixetan kontatzen da 
herri parian jausittako abioi bati jarrittako koplak dirazela.

-- 
***
Oier Gorosabel Larraņaga
http://www.abante.eus





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago