[eibar] Ardurabakuen aeroplanua

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Ast, Urt 28, 13:15:14, CET 2016


Hiru gizon ilustre-ren kasuan adaptaziñua dala esango neuke neuk be!

Aroplanuana batek daki!

Edarrak dira, dana dala!

leire n

Oier Araolaza<oier a bildua dantzan.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urtarrilak 28 12:52):

>
> Bai, Ardurabakuen aeroplanuakin, fetxak zuzenak badira behintzat (1930
> Eibarren; 1934 Berrizen) ematen dau norabidia Eibartik Berrizera izango
> zala, baina Eibarren asmatutakuak ete ziran bertsuak?
>
> Eibarko kantuen liburuan Ardurabakuen aeroplanuan bertsoak Anbrosio Atxa
> “Itxaso” izenarekin firmatuta datoz. Baina "Hiru gizon ilustre" ere
> "Itxaso"k firmauta ageri da, eta Lekeition bezala, beste herri askotan
> kantatu izan da "Hiru errege datoz".
>
> Ahotsak-en adibidez (
> http://www.ahotsak.eus/arrasate/pasarteak/arr-018-008/  ) Arrasateko
> bertsio hau ageri da:
>
>
>
>
> *Hiru errege datoz kale nausitik,tripa saardoz beteta, ezin egon
> zutik.Meltxorrek heltzen dio Gasparri besotik,ez muturrez aurrera
> eroriagaitik.*
>
> Xabier Etxabek *Zarauzko Folklorea *liburuan dioenez Zarautzen eta Orion
> kantatu izan da "Hiru errege datoz" Arrasateko bertsio berdintsuan:
>
> *Hiru Errege datoz *
> *Kale Nagusitik,*
>
> *tripa ardoz beteta, ezin egon zutik.Meltxorrek heltzen diyo Gaxparri
> besotik,ez muturrez aurrera erortziagatik.*Are gehiago, Etxabek dio
> Bilintxen garaian kantu hori ezaguna zela Donostian, eta kantuaren
> sortzailea Biliintx izan ote zen sujeritu izan dela ere bai, baina Aita
> Zavalak Bilintxen autoretza ukatu zuela.
>
> Beraz, non geratzen da Anbrosio Atxa "Itxaso"ren autoretza? Ba ziur aski
> egokitzapenean (Eibarko erreferentziak sartzean, hiru erregeak hiru gizon
> ilustregatik aldatzean, Eibarko kale eta pertsonen izenak, eta joskerak
> sartzean, e.a.) eta Eibarren kantatzen den bigarren zati
> euskara-gaztelerazko horretan:
>
> *Hiru gizon ilustre itturri bidetik*
> *Mozkor-mozkor eginda Elgetakaletik*
> *Aulestik heltzen zion Loperi lepotik *
> *Ez muzturrez aurrera erortziagatik. *
>
> *La esposa decía Iriagaittikan: *
> *-No le puedo sacarle Tocayonetikan.*
> *Porque le gusta mucho napar beltzetikan*
> *No le gustará tanto Urkusuko urikan. *
>
> *Urkusuko itturrixak baleki berbetan *
> *Zerbaitt esango leuke astelehen goizetan. *
>
>
> Eta ardurabakuen aeroplanuan kasuan? Ba auskalo, nik ez dakit behintzat.
>
> oier.
>
> 2016-01-28 12:16 GMT+01:00 Oier Gorosabel Larrañaga <txikillana a bildua eibar.org>
> :
>
>> Oier A-k:
>>
>>> Martitzenian Berriz-en izan nintzan, eta hango dantzariek kontatu zidaten
>>> gerra aurreko karnabal konparsa bat rekuperatuko dutela aurten. 1934an
>>> Berrizko koadrila batek hegazkin bat egin zuela eta haren inguruan bertso
>>> batzuk idatzita batera eta bestera ibili zirela festan eta kantuan.
>>> Horixe berregiteko
>>> asmoa dutela aurten <http://anboto.org/berriz/1453895672861> Beinke
>>> euskal
>>> taldearen ekimenez. Bertsoekin fotokopiak egin dituztela eta papera eman
>>> zidaten eskura. Bertsoak irakurtzen hasi eta... bai, Eibarren 1930ean
>>> atera
>>> zuten Ardurabakuen aeroplanuaren bertsoak dira, Berrizko izen eta
>>> pertsonetarako egokitutakoak. Karnabal exportazioa?
>>>
>> Oier G-k:
>> Bai kuriosua. Kantugintzan betidanik gertatu izan dan gauza normala da
>> hori, baiña oinguan oso ondo trazau leike nundik nora egin daben bidia.
>>
>> Halako kasu pare bat etortzen jataz gogora:
>> - Lekitton "Hiru errege..." hasten dan kantu bat dago, Eibarko "Hiru
>> gizon ilustre..." kantuan kalkaua. Lekittar peto-petotzat dake, jakiña (eta
>> ez esan ezetzik!) ;-)
>> - "Hiru arioplano pasata / bat itxasora jauzi..." kantuen aldaeraz dagoz
>> Bermion, Lekitton eta Mutrikun (gitxienez); hiru herrixetan kontatzen da
>> herri parian jausittako abioi bati jarrittako koplak dirazela.
>>
>> --
>> ***
>> Oier Gorosabel Larrañaga
>> http://www.abante.eus
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160128/3d5bf1a9/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago