[eibar] Irungo La Sallen, 1970etan, abusuak ikasleen kontra

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
As, Mar 1, 13:19:44, CET 2016


Barandiaranen lekukotasuna gogorra da, oso.
Leire, zuk bota dozuna ez da gitxiago.
Zeozertxo hobetu dogulakuan, behintzat.

Hamen be laga nahiko bazendu...
http://sustatu.eus/1456826414343

Zenbat tonelada zikinkerixa egongo ete dan, oindiokan, alfonbrapietan.
Eta ez hain aspaldikua, zoritxarrez.

a.



leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko martxoak 1 13:15):
> Bai, ondo uletu dozu. Imanol eta bixok ibili gara komentatzen La Sallen bizi
> izandakua: biolentzia.
>
> Nik beheko La Sallen ikasi nuen 1982tik 86ra. Irakasle batzuek, batez be
> frailliak jo egitten zebezen ikasle mutillak (ez zan hainbeste urte eskolia
> mistua zana).
>
> Bazeguan irakasle fraile bat, El Sebo, matematika emoten zebana eta
> zuzendarixa izan zana. Zorrotz hórretakua. Nere lagunak (neri ez zestan
> emon) kontatzen zeben, neskak danak, ikutu lizunak egitten zittuala gelan
> erdixan arbelera etara ezkero, nahi barik moduan. Danak urtetzen zeben
> halakuetan besuak kruzauta bular gaiñian, estatzeko edo.
>
> Beste fraile bat be salatu zeban ikasle batek, mutilla oinguan, proposamen
> lizunak edota ikutuak (ez dot goguan) egin zetsalako. Mutilla bihurrixa zan,
> eta zorokerixatzat hartu zeben. Frailia eskolaz aldatu zeben. Oin urte
> batzuk Eibarrera itzuli zan. Ez dakitt oin daguan.
>
> Neri irakasle seglar batek (nere bizitzan izan dodan irakaslerik txarrenak)
> borradoria bota zestan klaseko puntarik punta. erreflejo onak izan nittuan
> eta karpeta jarri arpegi aurrian. Eskerrak, puntiak zulua egin zeban etan
> forruan, begixan parian!
>
> Jipoiak ikusi izan dittut, klasismua eta gurasuen barri jakin nahi. Higoin
> haundixa! Irakasteko modu atzerakoia, biolentzixa, zikinkerixia,
> erlijiñuaren ikuspegi frankistia… Eta hori monja eskola batetik nentorrela!
>
> Ointxe badakit aldatu dana, baiña ez netsake lagako nere inguruko ume edo
> gaztetxori bertan sartzen! Barrua iraultzen jata, benetan!
>
> leire n
>
> Luistxo Fernandez<luistxo a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> martxoak 1 12:40):
>>
>> Gaur Alberto Barandiaran kazetariak hau kontatu du Berrian, Spotlight film
>> oskarizatuak gogora ekarri dionarekin:
>>
>>
>> http://www.berria.eus/paperekoa/2195/038/001/2016-03-01/spotlight_hemen_gaur.htm
>>
>> "Gazte ginenean, guk abusuak jasan genituen Irungo La Salle eskolan. Anaia
>> Valeriok, gure tutoreak, asteko azken ordua aprobetxatzen zuen gure aurrean
>> jarri eta patxadaz hitz egiteko, giro lasaian. Esertzen zen bere mahaiaren
>> aurrealdean, edo ikasmahaien lehen lerroko eserlekuan, guri begira, eta
>> gogoetan hasten zen, lagun artean bezala. Han esaten zirenak ezin zirela
>> gelatik atera behar azpimarratzen zuen maiz. Hori zela gure konfiantzazko
>> eremua. Behin esan zigun ezagutzen zituela gu bezalako gazteak elkarri
>> zakila ukitzen ziotenak, «konfiantza edo adiskidetasuna» erakustearren. Ez
>> zuela ezagutzen adiskidetasun aitorpen benetakoagorik elkarri masturbatzea
>> baino. Hamahiru urte genituen. (...) Spotlight filmak halako gogoa pizten du
>> gure lanbidearekiko, egia da. Halako aldarri bat: kazetaritzak baduela
>> injustiziak salatzeko gaitasuna, eta, batez ere, eginbeharra. Gaur, hemen."
>>
>> Gero ikusi ditut Twitterren gure zerrendakideak Leire Narbaiza eta Imanol
>> Magro komentatzen La Salla Eibarko kasuak... ondo ulertu badut.
>>
>> Dakizuena zabaldu nahi baduzue hemendik, gonbidatzen zaituztet: txioek
>> baino permanentzia gehixeago dauka (nire ustez) Eibartarrak zerrendako
>> artxiboak.
>>
>> Luistxo
>>
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago