[eibar] Irungo La Sallen, 1970etan, abusuak ikasleen kontra

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Ost, Mar 2, 08:33:49, CET 2016


1970 hasieretan, garaiko eibartar, ermutar, plaentxiatar, mendarotar edo
azkenean atzo kaleratu <http://freeotegi.com/> zuten Arnaldo bezalako
elgoibartar asko bezala, La Sallen ibilitakoa naiz ni ere bai .
Beste garaia batzuk ziren, oraindik Franco bizlrik, erregimenak
inposatutako irakasleak, FEN (Formacion del Espiritu Nacional)
bezalako derrigortutako gaiak, 50 ikasle gela bakoitzeko, ... baina eskola
guztietan, ez dut uste La Sallen bakarrik zenik kontua, biolentzia fisikoa
oso oso zabalduta zegoen. Fraile, apaiz eta "paisanoen" artean.

La Sallen ezagututako pare bat adibide: klase erdia jipoitu ondoren,
boltsikoan zeukan benetako pistola mahai gainean ipini eta ea nor
zeukan berakin sartzeko potroak galdezka hasten zen irakaslea (askotan
ibiiltzen zen pistola garbitzen klasean), edo sotanan gordetan zeraman butano
tubo laranja batekin
<http://commerce.sage.com/ferrosur/upload/items/default/g50000321.jpg> ,
zigorraz erabiliiz, ikasleak astintzen ibiltzen zen frailea. Eta ederra
arrastoak uzten zituela tubo madarikatuak.
Lehena División Azul
<https://es.wikipedia.org/wiki/Divisi%C3%B3n_Azul> eta Guardia
de Franco
<http://historiasdeelpardo.blogspot.com.es/2007/06/el-regimiento-de-la-guardia-de-se-el.html>-ren
ibilitakoa zela zioen, itxuraz egia zen. Jose Elvira izenez, "El Botas"
ezizenez. Bigarrena frailea zen, "El Santi". Famatuak biak, agian bigarrena
ezagutuko zuen Leirek Azitainen.
Baina ez ziren biolento bakarrak, asko zeuden.

Baina ojo, guraso askok irakaslearekin hitz egitera joaten zirenean: "a mi
hijo hazle duro" esaten zuten. Gurasoen bisitaren hurrengo egunean, *"hombre
fulanito, ayer estuvo tu padre en el colegio...." *, askok jipoi segurua
zuten, bai edo bai. Orohar, gurasoek eta gizarteak justifikatzen zuten
egoera. Neurri batean egoera onartu eta babesten zen.
Ondo kostatu zen, baina COU-n nengoela, 76-an, eta  urteetan zuzendaritza,
irakasle, APE eta guraso elkartearekin borroka/eztabaida asko izan ondoren
(oztopoak, frogen beharrak, epaiketa batean ea nor sinistuko zuen
adingabeko ikasleen testigantza, ... ), azkenean lortu genuen El Botas
kaleratzea.

Bestalde, abuso edo pederastia kontuen susmoak ere izan ziren, bazegoen
fraileren bat ikutu, atximurkada, ... zaletua. Uste dut, Irungo Valerio
hori bezala, ikastetxez aldatu zutela eibartik beste eskola batera bidaliz,
ez dakit ondo Irunera bertara edo  Errioxako San Asension zuten formakuntza
zentro handi batera izan zen. Egia esan, hura ez dut nik hain gogoan.
Saiatuko naiz enteratzen.

Antxinako ipoinak, zorionez.

Eneko



2016-03-01 13:35 GMT+01:00 leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>:

> Badakizue ze egitten jakun harrigarrixena? Guk (mertzedarixetakuok)
> bagenkixan ikastolan, institutuan-eta beste libertade bat zeguana, laikuak
> zirana, beste era baten irakasten zana… Baiña asko-asko flipau genduan
> brutalidadiakin!
>
> Monjak, zaplaztekoren bat, kokotekoren bat emoten zeskuen. Gitxi.
> Zigorrak, mordua! Disziplinia handixa zan, baina dana beste era baten.
> Eskolia oso-oso garbi zeguan, gelak edarrak ziran, landara asko, dekorauta
> erretratu polittekin, esaldi edarrekin (pixkat Paulo Coelho, tira…).
> Kapillan Jesukristo gurutxiltzatua biharrian, Jesukristo berpiztua zerura
> igotzen…
>
> Erlijiņuak be desberdina emoten zeban: jainkua errukiorra zan, aitta ona,
> amabirjiņia ama goxua. Konfesiņuak be gela abten egitten ziran: abadiak
> galdetzen zeskun ia zelan konpontzen giñan lagunekin, gurasuekin,… eta
> listo!
>
> La Salle, ostera, oso zikin zeguan, mutillak oso zakar tratatzen zittuezen
> (ez zekixen zelan tratatu neskak). Galetan jende asko eta kolpiak be bai.
> Mutillak jotzen zittuezen. Gu zigortuta. Konfesiņuak horripilantiak: "te
> tocas? Tienes pensamientos impuros?". Sexua baiņo ez zeken buruak abade (ez
> lasalletarrak) buruan!
>
> Heidi kuadrilla giņen gu 14 urtekin! Benetan! Aldaketa brutala!
> Arrate-balletik Bronxera!
>
> leire n
>
> Asier Sarasua<asarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> martxoak 1 13:19):
>
> Barandiaranen lekukotasuna gogorra da, oso.
>> Leire, zuk bota dozuna ez da gitxiago.
>> Zeozertxo hobetu dogulakuan, behintzat.
>>
>> Hamen be laga nahiko bazendu...
>> http://sustatu.eus/1456826414343
>>
>> Zenbat tonelada zikinkerixa egongo ete dan, oindiokan, alfonbrapietan.
>> Eta ez hain aspaldikua, zoritxarrez.
>>
>> a.
>>
>>
>>
>> leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko martxoak 1 13:15):
>> > Bai, ondo uletu dozu. Imanol eta bixok ibili gara komentatzen La Sallen
>> bizi
>> > izandakua: biolentzia.
>> >
>> > Nik beheko La Sallen ikasi nuen 1982tik 86ra. Irakasle batzuek, batez be
>> > frailliak jo egitten zebezen ikasle mutillak (ez zan hainbeste urte
>> eskolia
>> > mistua zana).
>> >
>> > Bazeguan irakasle fraile bat, El Sebo, matematika emoten zebana eta
>> > zuzendarixa izan zana. Zorrotz hórretakua. Nere lagunak (neri ez zestan
>> > emon) kontatzen zeben, neskak danak, ikutu lizunak egitten zittuala
>> gelan
>> > erdixan arbelera etara ezkero, nahi barik moduan. Danak urtetzen zeben
>> > halakuetan besuak kruzauta bular gaiņian, estatzeko edo.
>> >
>> > Beste fraile bat be salatu zeban ikasle batek, mutilla oinguan,
>> proposamen
>> > lizunak edota ikutuak (ez dot goguan) egin zetsalako. Mutilla bihurrixa
>> zan,
>> > eta zorokerixatzat hartu zeben. Frailia eskolaz aldatu zeben. Oin urte
>> > batzuk Eibarrera itzuli zan. Ez dakitt oin daguan.
>> >
>> > Neri irakasle seglar batek (nere bizitzan izan dodan irakaslerik
>> txarrenak)
>> > borradoria bota zestan klaseko puntarik punta. erreflejo onak izan
>> nittuan
>> > eta karpeta jarri arpegi aurrian. Eskerrak, puntiak zulua egin zeban
>> etan
>> > forruan, begixan parian!
>> >
>> > Jipoiak ikusi izan dittut, klasismua eta gurasuen barri jakin nahi.
>> Higoin
>> > haundixa! Irakasteko modu atzerakoia, biolentzixa, zikinkerixia,
>> > erlijiñuaren ikuspegi frankistia… Eta hori monja eskola batetik
>> nentorrela!
>> >
>> > Ointxe badakit aldatu dana, baiņa ez netsake lagako nere inguruko ume
>> edo
>> > gaztetxori bertan sartzen! Barrua iraultzen jata, benetan!
>> >
>> > leire n
>> >
>> > Luistxo Fernandez<luistxo a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko
>> > martxoak 1 12:40):
>> >>
>> >> Gaur Alberto Barandiaran kazetariak hau kontatu du Berrian, Spotlight
>> film
>> >> oskarizatuak gogora ekarri dionarekin:
>> >>
>> >>
>> >>
>> http://www.berria.eus/paperekoa/2195/038/001/2016-03-01/spotlight_hemen_gaur.htm
>> >>
>> >> "Gazte ginenean, guk abusuak jasan genituen Irungo La Salle eskolan.
>> Anaia
>> >> Valeriok, gure tutoreak, asteko azken ordua aprobetxatzen zuen gure
>> aurrean
>> >> jarri eta patxadaz hitz egiteko, giro lasaian. Esertzen zen bere
>> mahaiaren
>> >> aurrealdean, edo ikasmahaien lehen lerroko eserlekuan, guri begira, eta
>> >> gogoetan hasten zen, lagun artean bezala. Han esaten zirenak ezin
>> zirela
>> >> gelatik atera behar azpimarratzen zuen maiz. Hori zela gure
>> konfiantzazko
>> >> eremua. Behin esan zigun ezagutzen zituela gu bezalako gazteak elkarri
>> >> zakila ukitzen ziotenak, Ŧkonfiantza edo adiskidetasunaŧ
>> erakustearren. Ez
>> >> zuela ezagutzen adiskidetasun aitorpen benetakoagorik elkarri
>> masturbatzea
>> >> baino. Hamahiru urte genituen. (...) Spotlight filmak halako gogoa
>> pizten du
>> >> gure lanbidearekiko, egia da. Halako aldarri bat: kazetaritzak baduela
>> >> injustiziak salatzeko gaitasuna, eta, batez ere, eginbeharra. Gaur,
>> hemen."
>> >>
>> >> Gero ikusi ditut Twitterren gure zerrendakideak Leire Narbaiza eta
>> Imanol
>> >> Magro komentatzen La Salla Eibarko kasuak... ondo ulertu badut.
>> >>
>> >> Dakizuena zabaldu nahi baduzue hemendik, gonbidatzen zaituztet: txioek
>> >> baino permanentzia gehixeago dauka (nire ustez) Eibartarrak zerrendako
>> >> artxiboak.
>> >>
>> >> Luistxo
>> >>
>> >>
>> >>
>> >>
>> >> _______________________________________________
>> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >>
>> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> >
>> >
>> >
>> > _______________________________________________
>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >
>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160302/71614bc3/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago