[eibar] Torturaren eguna 2016

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Ast, Mar 3, 11:50:51, CET 2016


Hemen doiaz Trunboiren torturian gaiņeko hiru bertso:

__**

OSO LATZA IZAN DA

35 URTE

I

Nahi zenun arren aurrera segi

txakurren esku, blausta, goizegi,

aurki zenuen markaz beterik

ipurmasail zein aurpegi;(bis)

tortura beren beregi

behar zuten zenbait egi

ta egurra gogorregi!!

utzi zintuzten arte laguna

heriotzatik hurregi,

baina Espaņak ez zuen entzun

zure auhenik Arregi. (bis)

II

Agur Arregi, Mikel Zabalza

zuen patua izan da baltza

Lasa, Zabala basaki hilak

eta Antzaren zalantza (bis)

hara torturaren latza!!

oinazetan azken hatsa

epaileen gezur dantza

borrero hoiek giltzapetzeko

ez dute daturik antza,

Europan jarri beharko dugu

euskaldunok esperantza.(bis)

III

Oraindik ere ez da bukatu

gaitezen, bada, denok elkartu

mundu guztian behar da ozen

gertatu dena salatu,(bis)

hamar mila torturatu!!

lotsa gutxikinukatu:

"izango dira lau katu"

eta gainera babesle onak

partidu zein zindikatu,

Espaņak ez du inoiz esango

Euskal Herria parkatu.(bis)

Doiņua: Naufragoarena

Donostia 2016-02-09

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160303/6f674f20/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago