[eibar] Torturaren eguna 2016

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Ast, Mar 3, 11:52:58, CET 2016


Oin urte batzuk bere torturak kontatzeko egin zittuan beste batzuk

leire n

Serafin Basauri<serafinb a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
martxoak 3 11:50):

> Hemen doiaz Trunboiren torturian gaiņeko hiru bertso:
>
> OSO LATZA IZAN DA
>
> 35 URTE
>
>
>
> I
>
> Nahi zenun arren aurrera segi
>
> txakurren esku, blausta, goizegi,
>
> aurki zenuen markaz beterik
>
> ipurmasail zein aurpegi;(bis)
>
> tortura beren beregi
>
> behar zuten zenbait egi
>
> ta egurra gogorregi!!
>
> utzi zintuzten arte laguna
>
> heriotzatik hurregi,
>
> baina Espaņak ez zuen entzun
>
> zure auhenik Arregi. (bis)
>
>
>
> II
>
> Agur Arregi, Mikel Zabalza
>
> zuen patua izan da baltza
>
> Lasa, Zabala basaki hilak
>
> eta Antzaren zalantza (bis)
>
> hara torturaren latza!!
>
> oinazetan azken hatsa
>
> epaileen gezur dantza
>
> borrero hoiek giltzapetzeko
>
> ez dute daturik antza,
>
> Europan jarri beharko dugu
>
> euskaldunok esperantza.(bis)
>
>
>
> III
>
> Oraindik ere ez da bukatu
>
> gaitezen, bada, denok elkartu
>
> mundu guztian behar da ozen
>
> gertatu dena salatu,(bis)
>
> hamar mila torturatu!!
>
> lotsa gutxikin  ukatu:
>
> "izango dira lau katu"
>
> eta gainera babesle onak
>
> partidu zein zindikatu,
>
> Espaņak ez du inoiz esango
>
> Euskal Herria parkatu.(bis)
>
>
>
> Doiņua: Naufragoarena
>
> Donostia 2016-02-09
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160303/f62411d6/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago