[eibar] Harpidedun berria: Josu Ibargutxi

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Ost, Mar 9, 16:03:09, CET 2016


Ondo etorri, Josu!
Enekok esandakuakin ados nago. Igual egin leike zeozer.
Teorixia bota dozu, baiña ze uste dozu egin biharko litzakela?
leire n

Eneko Astigarraga<eastigarraga a bildua codesyntax.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko martxoak 9 14:38):

> Ongi etorria postazerrendara, Josu.
>
> Jon Etxaberekin lan egiteko taldetxoa osatzen ari dira Luistxo eta
> konpania, tiraka eginez gero igoal lan eremua zabaltzeko prest daude ;-)
>
> eneko
>
>
>
> 2016-03-09 11:30 GMT+01:00 Luistxo Fernandez <luistxo a bildua eibar.org>:
>
>> Harpidedun berria daukagu, Josu IbargutxiE-postajibargutxi a bildua gmail.com
>> Honako aurkezpena bidali digu... bueno, aurkezpena baino gehiago, mezu
>> erreibindikatibo bat da. Baina tira, ongi etorri, eta... hasi bedi
>> eztabaida. --L.
>>
>> Kaixo:
>>
>> Josu Ibargutxi naiz. Eibar.org-ko komunitatera jotzen dut laguntza eske,
>> ez baitut bide garbirik ikusten Eibarko Memoria Historikoaren aldeko Talde
>> eraginkor eta iraunkor bat egiteko zeintzuk liratekeen eman beharrezko
>> urratsak, pertsona interesatuekin, instituzioekin eta kolektiboekin.
>> Negargarria dela deritzot Eibar moduko herri bat, izan duen
>> historiarekin, izan dituen eragileekin, dituen baliabideekin, Memoriaren
>> Talde iraunkor bat antolatzeko gauza ez izatea. Zoritxarrez, egungo eragile
>> politikoak eta sozialak ere, PSEtik hasita, ez dute premiarik ikusten,
>> nonbait, Eibarko Memoriaren duintasuna aldarrikatzeko. Sozializatzeko,
>> batez ere; hau da, hurrengoko belaunaldiak garbi jakin dezaten Eibarrek eta
>> eibartarrek zein ekarpen egin dituzten azken mendeetan, batez ere Euskal
>> Herriko gizarte aurrerakoi baten aldeko eredu bilakatu zenean II
>> Errepublika proklamatuaz.
>>
>> Eta hortik aurrera gertatutakoari (kolpe militarra, eragin zuen gerra,
>> ondorengo berrogei urteko diktadura…) so eginaz, “garaileek” idatzitako
>> historia baztertuaz Errelatoa inork alda ez dezan lanean aritzeko. Azken
>> laurogei urtetan eibartarrek asko sufritu dute jarrera aurrerakoi
>> horregatik, eta Egia asko oraindik ez dago berreskuratua. Hori gabe, zaila
>> zaigu Justizia egitea pertsonen, egoeren eta herriko Historiaren duintasuna
>> berreskuratzeko.
>> Agian lerro hauetan agertzen ari naizen inpresioa faltsua izan daiteke,
>> eta nik uste baino gauza gehiago egin eta egiten ari da Memoria Historikoa
>> toki gorenean uzteko. Badakit, jakin, pertsonalki hainbat eibartar ari dela
>> mila lan eta ekarpen egiten, ikerketa, hitzaldi, liburu, gogoeta eta abar
>> luze bat burutuaz, baita batzuetan eraginaz ere. Beraiei esker ditugu
>> jasoak hainbat pasarte, gertakari, ikerketa eta hausnarketa. Aldiz, gure
>> instituzio gorenaren aldetik, Udaletxetik, duela urtebete Arraten egindako
>> gerraren museotik aparte, ez dut uste ganora askorik dagoenik Memoria
>> Historikoaren lanak bultzatzeko, ez bada Ego-Ibarrako “boluntarioek” egiten
>> dutena. Elgetako udaletxeak urteak daramatza askoz ere gehiago egiten!
>>
>> Ez dut uste jadanik han-hemenka ditugun ekarpen solte guzti horiek batu,
>> sistematizatu eta indar gehiagorekin bultzatzeko talderik dagoenik, eta
>> nire proposamena hortik dator. Galdera da: merezi du, eta posible litzateke
>> talde ireki, plural eta eraginkor bat antolatzea Eibarko Memoria Historikoa
>> bere lekuan lagatzeko? Eta bide-batez Memoria horri dagozkion errealitateen
>> proiektu ezberdinak bultzatuaz (industrializazioaren eragin soziala,
>> hezkuntza, emakumea, erreboluzioak, errepublika, gerra, diktadura,
>> erresistentzia…) sozialki hedatzeko, plazaratzeko? Durango, Otxandio,
>> Gernika, Berriz, Andoain, Arrasate, Donostia… herri guzti horietan Talde
>> iraunkorrak daude. Zer gertatzen da Eibarren?
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> Eneko Astigarraga
> CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
> Azitaingo Industrialdea 3 K
> E-20600-EIBAR
> Tel: +34 943 82 17 80
>
> [image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image: linkedin]
> <https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image: facebook]
> <https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image: Imágenes integradas
> 1] <http://prospectiva.eu/>
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160309/642a279c/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago