[eibar] "Legezko abisuak" ez dute hemen balio

Luistxo Fernandez lfernandez a bildua codesyntax.com
Al, Mar 14, 10:18:54, CET 2016


Kaixo, ikusi dut Josu Ibargutxiren mezuetan ohar hau jartzen duela.

"L*EGEZKO ABISUA.-* Mezu elektroniko honetako informazio guztia (erantsiak
izan ditzaken fitxategiak barne) jasotzaile gisa ageri den(ar)entzat baino
ez da. Mezu elektroniko honetako eta berari erantsitako fitxategietako
informazioa isilpekoa, konfidentziala  da, edota jabetza intelektualaren
gaineko legeen eta beste legeen babespean dago. Mezu honek ez dio ezartzen
inolako konpromisorik bidaltzaileari, berak eta jasotzaileak, aldez
aurretik, berariazko idatzizko itunaren bidez besterik hitzartu ezean.
Errakuntzaren baten ondorioz mezu hau jasotzen baduzu, bertan jarritako
jasotzailea ez izan arren, jakinarazi ahalik azkarren bidaltzaileari,
mesedez (jibargutxi a bildua gmail.com) eta gero ezabatu erabat. Horrez gainera,
mezuan jarritako jasotzailea ez bazara, ezin duzu erabili, banatu, kopiatu
ez inprimatu, ez osorik ez zati bat."

Barkatu, baina ezin da horrelako mezu zatirik posta-zerrenda honetara
bidali. Zerrenda honetan partaidetza publikoa da, eta artxiboak ere
publikoak dira. Hona bidalitakoa ezin da izan isilpekoa edo konfidentziala
izan, edo izatekotan, bere zabalkundearen ardura bidaltzailearena da, eta
ez jasotzaileena.

Bereziki parte hau: "Mezu honek ez dio ezartzen inolako konpromisorik
bidaltzaileari, ".

Ez, ez. Konpromisoa bidaltzailearena da, eta ez jasotzaileena (zerrendako
beste partaideena) edo zerrendaren antolatzaileena, Eibar.org elkartearena.

Mesedez Josu, kendu mezu horien izenpea hona bidalitako mezuetan.

Luistxo, zerrendako kudeaketaren izenean
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160314/d044dc5a/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago