[eibar] Jon Etxaberen ordenagailuko arazo misteriotsua

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Al, Mar 14, 14:09:19, CET 2016


2016-03-12 10:19 GMT+01:00 Luistxo Fernandez <lfernandez a bildua codesyntax.com>:

> (...) Baina lehenago, bere ordeagailuan oker teknikoren bat konpondu
> beharko dugu.
>
> Lehengo batean esan bezala, Jon Etxabe ex-abadea eta ekintzailea da
>
>
Bueno, hau da gertatzen dena Jon Etxaberen ordenagailuan:

https://twitter.com/luistxo/status/709346544202465280

Windowse-eko eskritorioa, eta bertan dauden programen ikonoak eta itxura
orokorra, kolore normalekin ikusten da.

Baina programa bat zabaldu, dela Chrome nabigatzailea (Twitterreko irudian
ikusten dena) edo Word idaztekoa, eta dena negatiboz agertzen zaio gizonari.

Ikusi duzu Twitterreko horretan... ez bakarrik fondoak, argazkiak ere
negatibizatuta, ikusi Leireren aurpegia bere blogeko irudikoa... Eta
Word.en zerbait idaztekotan, ba "papera" beltza da, eta letrak zuri.

Twitterreko erantzunetan hipotesi batzuk agertu zaizkit, baina ezin jakin
egiazkoak diren, eta probatzeko modurik ere ez, Edo boluntario batek egiten
du lan Jonen etxean bere ordenagailuaren gainean, edo Calbeton kaleko
Infosec dendara eroateko gomendatu behar diogu.

Bueno, ea feedbackik dagoen hemenik. Eskerrik asko.

Luistxo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160314/3ab08d89/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago