[eibar] Jon Etxaberen ordenagailuko arazo misteriotsua

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Al, Mar 14, 18:13:40, CET 2016


Ni be ikertzen ibili naiz, lankidieri-eta galdetzen. Holakorik ez dau iņork
ikusi. Dana dala, gure biharreko programak oso-oso zaharrak dira eta izan
leike windows 10k aukera hori eukitzia!

leire n

Luistxo Fernandez<luistxo a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
martxoak 14 14:09):

>
>
> 2016-03-12 10:19 GMT+01:00 Luistxo Fernandez <lfernandez a bildua codesyntax.com>:
>
>> (...) Baina lehenago, bere ordeagailuan oker teknikoren bat konpondu
>> beharko dugu.
>>
>> Lehengo batean esan bezala, Jon Etxabe ex-abadea eta ekintzailea da
>>
>>
> Bueno, hau da gertatzen dena Jon Etxaberen ordenagailuan:
>
> https://twitter.com/luistxo/status/709346544202465280
>
> Windowse-eko eskritorioa, eta bertan dauden programen ikonoak eta itxura
> orokorra, kolore normalekin ikusten da.
>
> Baina programa bat zabaldu, dela Chrome nabigatzailea (Twitterreko irudian
> ikusten dena) edo Word idaztekoa, eta dena negatiboz agertzen zaio gizonari.
>
> Ikusi duzu Twitterreko horretan... ez bakarrik fondoak, argazkiak ere
> negatibizatuta, ikusi Leireren aurpegia bere blogeko irudikoa... Eta
> Word.en zerbait idaztekotan, ba "papera" beltza da, eta letrak zuri.
>
> Twitterreko erantzunetan hipotesi batzuk agertu zaizkit, baina ezin jakin
> egiazkoak diren, eta probatzeko modurik ere ez, Edo boluntario batek egiten
> du lan Jonen etxean bere ordenagailuaren gainean, edo Calbeton kaleko
> Infosec dendara eroateko gomendatu behar diogu.
>
> Bueno, ea feedbackik dagoen hemenik. Eskerrik asko.
>
> Luistxo
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160314/8a1efb43/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago