[eibar] ER: el burro y la berza

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Ost, Ots 15, 15:50:33, CET 2017


Mutillen jokua zan, bai. Baiņa, antza danez, mertzedarietan nahiko
marimutillak edo matxorrak giņan eta ibiltzen giņan jolasorduan. Txorro
morron be bai. Baiņa debekatu egin zeskuezen, seņoritak izan bihar giņalako.

Orduan, foballian hasi giņan. Imajinau, 50 bat neska pelota baten kontra!
Ha bai biolentzixia! Hori be debekatu zeskuen (benetan arriskutsuakziran
ostikadak)

Azkenian, protesta bat egittia erabagi genduan, uste dot nere bizitzako
lehenengua: egun baten danok jaun giņan kopiņak hartuta eta korruan-eta
ibili giņan!

Hori bai, manja batzueri zoragarrixa begittandu jakuen hain femenina eta
ume ikustian! Ene!

leire, protestan

Elena Laka<burdinateplaza a bildua hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
otsaila 15 14:27):

>
>
> Leire, kaixo,
>
> gure auzoan, Urkin, jolasten zen "burro y berza"n, baina mutilek bakarrik.
>
> Neskak oso finak ginen nonbait, eta gure joko biolentoena txorro-morro zen.
>
> Eta ez daukat gogoan zertan zen.
>
> Elena
>
>
> ------------------------------
> *Nork:* txargain=gmail.com a bildua mg.postaria.com <txargain=gmail.com a bildua mg.
> postaria.com> honen izenean: leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* asteazkena, 2017(e)ko otsailaren 15a 12:27
> *Nori:* Eibartarrak zerrenda
> *Gaia:* [eibar] el burro y la berza
>
> Aupa, lagunok!
>
> Izenburu arrarua jarri detsat mezuari, ezta? Baina gaztetxotako jolas
> baten izena da. Guk, behintzat, hala esaten gentsan. Iņor gogoratzen da?
>
> Jolas honek zatixak zittuan. Bote-bote eta la cueva del oso dittut goguan.
> Nahiko biolentua zen normalian.
>
> Nik ez dakadaz oso argi akorduan zati guztiak. Iņork bai?
>
> Milla esker!
>
> leire n
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20170215/399a6b9a/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago