[eibar] ER: Iturburu eraikitzen (1976-1977)

Elena Laka burdinateplaza a bildua hotmail.com
Al, Urt 9, 13:53:29, CET 2017


Erretrato polittak, Asier.


Lehen ikasturtea 1978-1979 izan zen Iturburun, guk 6. maila.


Esango nuke ohi baino apur bat beranduago hasi genuela ikarturtea urte horretan, artean zeharo amaittu barik zegoelako eraikina.


Autobusek ere beheko errebueltan lagatzen gintuzten, oraindik ez zegoelako gora igotzeko bidea bukatuta.


Eraikinak 40 miloi pezetako aurrekontua izan zuen orduan, sekulako dirutza.


Elna

________________________________
Nork: asarasua=gmail.com a bildua mg.postaria.com <asarasua=gmail.com a bildua mg.postaria.com> honen izenean: Asier Sarasua <asarasua a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: larunbata, 2017(e)ko urtarrilaren 7a 12:41
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: [eibar] Iturburu eraikitzen (1976-1977)

Gabonetan erretrato zaharren artian ibili naiz, papel zaharrak
antolatzen, eta Iturburuko erretrato batzuk agertu jataz.

Zerrenda honetan "iturburutar" dexente dago ta...
(ni neu ez)

https://www.flickr.com/photos/asarasua/albums/72157676922427602

1976-1977 negua izango da. Ikastolia eraikitzen (urtebete lehenago, biharbada?)
1978ko udabarrixan inauguratu zan, oker ez banago.

a.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20170109/aab59fe8/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago