[eibar] Iturburu eraikitzen (1976-1977)

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Al, Urt 9, 23:06:56, CET 2017


leirek:
> Gurian be Eztixa izan izan jako horreri parajiori.
>
> egitten hasi aurretyik, edo obrak hasi barri zeguazenian amama, ama, anaia
> eta ahiztia juan giņan Eztixara ikustera nun izango zan ikastola barrixa.
>

Neuk be egin neban erromerixiori, aittakin ;)

Oin, pentsatzen, gogoratzen dot Aixolako obrak ikustera be juan
nitzala aittakin.
Ez dot uste bereziki obrazalia zanik gure aitta, baina beittu. Ointxe
etorri jataz burura horrek irudixok: aittan eskutik, Aixolara eta
Estixara.
Memorixia zer dan.

Aintzanek:
>> Guk be beti Eztixa deittu izan detsagu eta nik be beti pentsau izan dot
>> izen kuriosua dala, Oier. Baina ez ikastolia daguan lekuari, pixkatxo bat
>> beheragoko parajiari.

Hori da.

Estixa eremu zabaleko toponimua da. Esan gura dot, ez dala zelai edo
basotxo bat.
Neurri batian, Iturburutik beherako zati haundi bat da Eztixa, ixa
Mirafloreseraino.

Garik:
>> OSMk Esteixa diņo (Instituto Geografico Nacionaleko datuak dira)
>>
>> http://www.openstreetmap.org/#map=16/43.1918/-2.4665
>>
>> Eta Ikastola baino beheraxeago dagoen antenari "Estixa" esaten diote
>> antenistek:
>>
>> http://trinmer.com/?p=281

Horixe da.

Ikastolatik oinez jeisten giņanian, Estixatik barrena jeisten giņan.

Oierrek:
>> Gure amak-eta "Eztixa" esateetsek paraje horri. Izen kuriosua begittandu
>> jatak beti, eta ez dakitt zerena dan (basarrixa? basoren bat?).
>> Toponimuari buruz zer dakak esateko, Asier?

Eibarko mapa toponimikorako jaso eta araututako formen artian,
"Estiaga" jaso genduan 1846ko dokumentu batian (ez genduan topau
lekukotasun zaharragorik). Ahoz beti Estixa.

Euskaltzaindiak garbi laga zeban ez dagola iņungo arrazoirik EZTIaga
idazteko, eta toponimo horren jatorrixa nekez etorriko dala EZTI
berbatik. Nundik datorren? Nik neuk idearik bez.

Estiaga > Estiaa > Estixa garapenak ez daka sakretu fonetiko haundirik
(bokal arteko G galdu; -aa > -a soildu; -ia > ixa epentesia).

"Eibarko ikastolaren historia txikia, 1960-1994" liburuan (Imanol
Laspiur, 1995) liburuan ez dira larregi azaltzen alderdi toponimikuak,
normala dan moduan, baina:

- Agiri gehixenetan agertzen da "edificio a edificar en la zona de Estixa".
- Amazabalegi basarrikuak saldu zittuen lurrak ziran:
"olabarrico-solua" (zati bat, 3537 m2), eta "albercaldia" (zati bat,
24.271 m2). Hau da, ez zeben saldu ez Estixako zatirik, ez Iturburu
izeneko lurrik.
- Aurreko lurrekin batera, ikastoliak lortzen dittu:
"Lubarri-barrenako iturburuan jaiotzen diren urak biltzeko eskubidea,
han bertan kutxeta bat egiteko" eta "Arrate bidean sortzen den
iturburuko urak biltzeko eskubidea".

Hortaz, Estixa da toponimo nagusixa; Iturburu izango zan toponimo
txiki bat, solobarrenen baten zati bat, edo antzerako zeozer.

Gatxa eitten jata pentsatzia "Iturburu" esango zebenik sasoi haretako
amazabaldegittarrak ("itturriburu" seguru asko), baina hori ezin
seguru esan, jakina.

Elenak:
>
> Lehen ikasturtea 1978-1979 izan zen Iturburun, guk 6. maila.

Seguru?
ez neuke leporik jokatuko, baina ixa seguru nago 1977-1978 ikasturtian
hasi giņala.
Ni (1969kua), 3. mailan sartu nitzan (8 urtekin).

> Esango nuke ohi baino apur bat beranduago hasi genuela ikarturtea urte
> horretan, artean zeharo amaittu barik zegoelako eraikina.
>

Bai, hori bai.
Ikasturte erdixan hasi giņan, negu partian.
Iturburuko 500-600 ikasliak hainbat ikastetxetan egon giņan banatuta
denboraldi batez.
Gutako asko Markeskuan, monjak lagatako lokal zahar-zahar-zaharretan.

Laspiurren liburuan ez dot topau data zehatzik.
Bai diņo 1977ko irailerako espero zebela amaitzia, baina besterik ez.


a.




>>
>> Gabonetan erretrato zaharren artian ibili naiz, papel zaharrak
>> antolatzen, eta Iturburuko erretrato batzuk agertu jataz.
>>
>> Zerrenda honetan "iturburutar" dexente dago ta...
>> (ni neu ez)
>>
>> https://www.flickr.com/photos/ asarasua/albums/ 72157676922427602
>>
>> 1976-1977 negua izango da. Ikastolia eraikitzen (urtebete lehenago,
>> biharbada?)
>> 1978ko udabarrixan inauguratu zan, oker ez banago.
>>
>> a.
>>
>>
>>




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago