[eibar] Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia

ane saras anesaras a bildua gmail.com
As, Urt 24, 13:06:45, CET 2017


Kaixo, berriro:

Egia esango dizuet. Ez nago oso jantzita kontu honetan, baina pare bat
bileratan egotea tokatu zait. Kontua da, nire ustez, erabaki nahi den
horren azpian dauden lege eta mugak eta izen-abizenak. Alegia, lur
pribatuetan egitea nahi dela ez dakit oraindik zer zehatza.

Udalak baditu lurrak Arrate inguruan. Uste dut haien inguruan herritar
guztiek dutela erabakitzeko eskubidea. Lur pribatuetan zer egin, ordea, ez
dut uste herritar guztiek erabaki behar dutenik; baldin eta Udalak erosten
ez baditu eta pulbiko bihurtu.

Gainera, badago beste kontutxo bat kezkatu egiten nauena (eta badakit
badela jendea zerrenda honetan horren inguruan aritzeko, ni baino hobeto;
gehiago dakiena). Plan hori martxan jartzeko, bestelako Foru Lege batzuek
onartu beharko diren, eta horiek baserritarrei nola eragingo dieten  orain,
baina batez ere etorkizunean (zer landatu, zenbat ganadu izan, negutokiak,
etxebizitzak, zaintza...).

Beste bide-orririk dagoen galdetzen duzu, baina ez dakit zer esan nahi
duzun horrekin? Beste aukerarik? beste planik?

Baina berriro diot, ez nago oso jantzita kontu honetan. Badakidana da
Andirao elkartea behintzat ez dagoela alde.

ane



Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko urtarrila
24 12:56):

> Ados Ane, hain justu inkesta bete dudanean horixe izan da egin dudan
> oharra, baserritarren ahotsa proiektuan kontutan hartzea, dena bateratuta
> joan dadin. Gainera prozesuan parte hartzeko aukera duzue eta zuen interes
> eta kopuruaren arabera, zuen nahiak plan horretan aurrera ateratzeko aukera
> askorekin.
>
> Aprobetxatzen dut galdetzeko: Beste zein bide-orri alternatibo dago
> planteatuta?
>
> Gari
>
> ane saras<anesaras a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> urtarrila 24 10:23):
>
> Egun on:
>> Itxura ona du planak bai, baina ez dute horrela irizten diotenik
>> "babestu" nahi duten eremuko ia 200 jabeetako askok. Ez dut uste hain
>> sinplea denik, Gari. Honek ere "handia" izan nahi du, baina nola da kontua.
>> beharbada, jabe horien iritzia ere jakin beharko litzateke. Baserriak
>> (etxebizitzak) eremu barruan gelditzen diren jabeenak esaterako.
>>
>> ane
>>
>>
>>
>> Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>> urtarrila 24 09:59):
>>
>>> Egun on!
>>>
>>> Hauxe iritsi zait eta pentsatu dut zuekin konpartitzeko egokia izan
>>> daitekeela.
>>>
>>> Itxura ona du planak. Parte hartzeko denborarik ez baduzue, badago
>>> online inkesta bat ere bai.
>>>
>>> Gari
>>>
>>>
>>> _______________________________________________________________
>>>
>>>
>>> Gonbidapena
>>>
>>> Parte-hartze Jardunaldiak Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak
>>> Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia idazteko, urtarrilaren 25ean eta
>>> otsailaren 1ean Portalean
>>>
>>> Egun on,
>>>
>>> Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan
>>> Bereziaren Aholkulari Taldeko partaidea bezala, Eibarko Udalak,   Ingurumen
>>>  Arloaren bitartez, antolatu dituen parte-hartze jardunaldietara gonbidatu
>>> nahi zaitu.
>>>
>>> Hitzorduak hauek dira:
>>>
>>> - Urtarrilak 25, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2.
>>> solairuko Areto nagusian).
>>>
>>> - Otsailak 1, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2.
>>> solairuko Areto nagusian).
>>>
>>> Jardunaldi hauek bi tailerretan oinarrituko dira. Lehenengo egunean
>>> “Lurralde” tailerra burutuko da, Santa Kurutz, Ixua eta Kalamuako eremuetan
>>> zentratuko dena. Bigarren egunean “Arraterentzako ideiak” izeneko tailerra
>>> egingo da.
>>>
>>> Jardunaldi hauen helburua da jakinaraztea herritarrei zeintzuk diren
>>> Babesteko eta Zaintzeko Plan Bereziaren edukia eta helburua. Halaber,
>>> gaiaren inguruko ideiak zein proposamenak ezagutu eta lantzea. Modu
>>> honetan, zeure ideiak eman ahalko dituzu eta planaren idazketan parte
>>> hartu, inguru horretan izan daitezkeen interesak bermatuz.
>>>
>>> Bide batez, aprobetxatzen dugu gonbidatzeko zure ekarpenekin
>>>  parte-hartzera inkesta elektroniko honetan. Minutu batzuk besterik ez
>>> dituzu beharko.
>>>
>>> Eman iritzia Arrate, Urko, Akondia eta Kalamua hobetzeko
>>> https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSevWqy-7qfbCUeYEzpi
>>> 0dypn1tFnywcWG-aGbF0Dd6LyANthA/viewform?c=0&w=1
>>>
>>> Berriro ere animatzen zaitugu urtarrilaren 25eko eta otsailaren 1eko
>>> tailerretan parte hartzera, eta gurekin lankidetzan aritzera inkesta zein
>>> jardunaldiak eibartarren eta beste talde batzuen artean zabaltzeko.
>>>
>>> Informazio hau zabaldu eta anima zaitez parte hartzera! Zain izango
>>> gaituzu!
>>>
>>>
>>> Vanesa Larrabide García
>>> Ingurumen Teknikaria
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.
>>> com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>> a.s
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
a.s
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20170124/d1439d33/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago