[eibar] ER: Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia

ane saras anesaras a bildua gmail.com
Ast, Urt 26, 10:59:36, CET 2017


Bai, eskerrik asko.
ane

Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko urtarrila
26 08:56):

> Eskerrik asko Enrike!  Oso interesgarrixa!
>
> Gari
>
> Sosola Baserria<ganbaratxo a bildua hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko urtarrila 25 20:29):
>
> Aupa berriro:
>>
>>
>> Oraintxe izan da bigarren faseko lehengo bilera. 6etatik 8etara
>> zan,Portalean. 7ak arte egon izan ahal dut, umeak tarteko.
>>
>> Jende mordoskia,gehienentsuenak lur-jabeak. Debemeneko Agurtzaneren
>> aldamenean jarrita hauxe bota diot jarri eta segituan, inguruan etorritako
>> jendea eta aurpegikerak ikusita: kanpoan demaseko hotza eta hemen sua
>> izango dogu.
>>
>> Eta halaxe Planaren erredakzio-taldeak talde txikiagotan tailerra egitea
>> pentsatuta zeukan baina susmoa dakat ezin izango zala egin.
>>
>> Ze nik laga dotenian behintzat, haserrea eta kexak nagusi ziren eta tonoa
>> oso zakarrean ari zan bat baino gehiago.
>>
>>
>> Lastima da. Berriro be ganora txarrak eta beldurrek  paralizatu egiten
>> gaituzte. Panorama ikusita harrituko nintzake hortik zerbait
>> fundamentuzkorik aterako balitz. Udala gustora arlo honetan ezer egitea
>> ezinezkoa dela frogatuta geratuko delako eta landa eremua Eibarren berriro
>> ere   biziberritzeko egitasmorik gabe, linboan. Nahiago nuke okertuko
>> banitz.
>>
>>
>> Bihar, agian, animo gehiagorekin izango naiz (ea miraria suertaten dan).
>>
>>
>> Sosola
>>
>> Outlook-etik <http://aka.ms/weboutlook> bidalia
>>
>>
>> ------------------------------
>> *Nork:* Sosola Baserria <ganbaratxo a bildua hotmail.com>
>> *Bidaltze-data:* asteartea, 2017(e)ko urtarrilaren 24a 14:55
>> *Nori:* Eibartarrak zerrenda
>> *Gaia:* ER: [eibar] Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko
>> eta Zaintzeko Plan Berezia
>>
>>
>> Aupa lagunok:
>>
>>
>> Orain arte izan dira bi bilera kontu guzti honekin. Ni gonbidatu ninduten
>> eta joan egin nintzen.
>>
>>
>> Berez Plan Berezia Udalak derrigor burutu beharra du, hala dago jarrita
>> Eibarko Plan Orokorrean. Horretarako enpresa bati plan horren erredakzioa
>> egiteko enkargua egin zion. Asmoa partehartze prozesu baten bitartez behin
>> betikoa onartzea da. Esan bezela, aurreneko bi bilera egin dira, bertan
>> hainbat eragile izan direlarik, gehienak kolektiboak:Deportiboa,
>> Andirao,Tabernariak,elkarteak,lderdi politikoak...Jakineko jendea,
>> ematen du fase berri honetan gehiago zabaltzea nahi dutela.
>>
>>
>> 1.go bilera egin zenean Udaleko arduradunak harritu egin ziren, eurak
>> uste zuten baino jende gehiago joan zitzaielako eta dinamika eskuetatik
>> joan zitzaien. Izan ere hainbat galdera jarri zituzten mahai gainean baina
>> jendeak ezin erantzun planaren zirriborroa ez zuelako aurretik  ikusterik
>> izan.
>>
>> 2.Bigarren bileran jende gutxiagok parte hartu zuen eta hor proposamen
>> zehatzagoak eskatu ziren. Eta horrela han ginenok bakoitzak bereak bota
>> zituen.Outlook-etik <http://aka.ms/weboutlook> bidalia
>>
>> Nere iritzia:
>>
>> Eibarko udalak oso sentsibilitate txikia erakutsi du beti landa eta natur
>> ingurearekiko. Orain legea medio behartuta dago zerbait esatera gure
>> mendiaren inguruan. Nik uste baserri eta naturzaleok probestu beharko
>> genuke egoera zerbait lortzeko. Alegia, ez dedila aterako den dokumentua
>> tramite hutsa. sikeran eztabaida dezagun gure ingurumenaren babes eta
>> zainketa horren esanahiaz. Zerbait da.Beraz animatzen zaituztet
>> partehartzera.
>>
>> Mamiari buruz, ni printzipio batetik abiatzen naiz asuntu guzti honetan.
>> Oso materialista badakit, baina zoritxarrez fisikaren legea bat bezela
>> funtzionatzen du gizakiongan: erabilgarri ez zaiguna ez dugu ez zaintzen
>> eta are gutxiago babesten. Hortaz, gure mendi ingurune horri aurkitu behar
>> diogu erabilpenen bat, aprobetxamenduren bat gero bere zainketa eta babesa
>> ekarriko duena. Hau da, ustiapena eta kontserbazioa uztartuko dituen
>> iharduerak jarri behar ditugu mahai ganean, edo hobeto gure ordezkari
>> politikoen begien aurrean.
>>
>> Nik bi bileretan aldaketa klimatikoa,krisi energetikoa,petrolio eta
>> argi-indarraren prezioa, oligopolio energetikoa,mendiaren eta bertako
>> basoaren potentzialtasuna, .....aipatuz BIOMASAren industria publiko txiki
>> eta lokalaren aukera aurkeztu dut, autosufizientzia eta trantsizio
>> energetikoaren bidean, eta pribatu erraldoi horiei nolabaiteko alternatiba
>> planteatuz. Horrek lur-jabeei interesgarri suerta lekieke basoa
>> errentagarri bilakatzen delako , baina hala ez balitz udalak-herriak lurrak
>> erosi (inola ere ez desjabetu) beharko lieke, berriro ere orain 200 urte
>> modura komunalak bihurtuz. Izan ere, hortitxik hornitu ziren bere garaian
>> Eibarko ola eta lantegiak bertako biomasatik egur-ikatz eran. Aberastasuna
>> herrian geratzen da, lan-postuak(baserrietan eta kalean), ekosistemak
>> iraunarazi8artadia,pagadia, hriztia) eta egun ditugun higadura  eta
>> uholde/sute arriskuak ekidin ekidin. Honezkero herriko biikastetxek
>> biomasako kalderak jarri dituzte. Jakina baso emankorra, hots, inausteko
>> pagoak   izatekotn 20 behar ditugu, beraz halakorik nahi izatekotan ya hasi
>> beharra dago. Beste herri batzuk oñati besteak beste hasi dira mendi sail
>> ederrak erosi eta kudealeta-planak diseinatzen.
>>
>> Enrike
>>
>> Horra, nik bizitakoa.
>>
>> ------------------------------
>> *Nork:* anesaras=gmail.com a bildua mg.postaria.com <anesaras=gmail.com a bildua mg.postari
>> a.com> honen izenean: ane saras <anesaras a bildua gmail.com>
>> *Bidaltze-data:* asteartea, 2017(e)ko urtarrilaren 24a 12:06
>> *Nori:* Eibartarrak zerrenda
>> *Gaia:* Re: [eibar] Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko
>> eta Zaintzeko Plan Berezia
>>
>> Kaixo, berriro:
>>
>> Egia esango dizuet. Ez nago oso jantzita kontu honetan, baina pare bat
>> bileratan egotea tokatu zait. Kontua da, nire ustez, erabaki nahi den
>> horren azpian dauden lege eta mugak eta izen-abizenak. Alegia, lur
>> pribatuetan egitea nahi dela ez dakit oraindik zer zehatza.
>>
>> Udalak baditu lurrak Arrate inguruan. Uste dut haien inguruan herritar
>> guztiek dutela erabakitzeko eskubidea. Lur pribatuetan zer egin, ordea, ez
>> dut uste herritar guztiek erabaki behar dutenik; baldin eta Udalak erosten
>> ez baditu eta pulbiko bihurtu.
>>
>> Gainera, badago beste kontutxo bat kezkatu egiten nauena (eta badakit
>> badela jendea zerrenda honetan horren inguruan aritzeko, ni baino hobeto;
>> gehiago dakiena). Plan hori martxan jartzeko, bestelako Foru Lege batzuek
>> onartu beharko diren, eta horiek baserritarrei nola eragingo dieten  orain,
>> baina batez ere etorkizunean (zer landatu, zenbat ganadu izan, negutokiak,
>> etxebizitzak, zaintza...).
>>
>> Beste bide-orririk dagoen galdetzen duzu, baina ez dakit zer esan nahi
>> duzun horrekin? Beste aukerarik? beste planik?
>>
>> Baina berriro diot, ez nago oso jantzita kontu honetan. Badakidana da
>> Andirao elkartea behintzat ez dagoela alde.
>>
>> ane
>>
>>
>>
>> Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>> urtarrila 24 12:56):
>>
>>> Ados Ane, hain justu inkesta bete dudanean horixe izan da egin dudan
>>> oharra, baserritarren ahotsa proiektuan kontutan hartzea, dena bateratuta
>>> joan dadin. Gainera prozesuan parte hartzeko aukera duzue eta zuen interes
>>> eta kopuruaren arabera, zuen nahiak plan horretan aurrera ateratzeko aukera
>>> askorekin.
>>>
>>> Aprobetxatzen dut galdetzeko: Beste zein bide-orri alternatibo dago
>>> planteatuta?
>>>
>>> Gari
>>>
>>> ane saras<anesaras a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>>> urtarrila 24 10:23):
>>>
>>> Egun on:
>>>> Itxura ona du planak bai, baina ez dute horrela irizten diotenik
>>>> "babestu" nahi duten eremuko ia 200 jabeetako askok. Ez dut uste hain
>>>> sinplea denik, Gari. Honek ere "handia" izan nahi du, baina nola da kontua.
>>>> beharbada, jabe horien iritzia ere jakin beharko litzateke. Baserriak
>>>> (etxebizitzak) eremu barruan gelditzen diren jabeenak esaterako.
>>>>
>>>> ane
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>>>> urtarrila 24 09:59):
>>>>
>>>>> Egun on!
>>>>>
>>>>> Hauxe iritsi zait eta pentsatu dut zuekin konpartitzeko egokia izan
>>>>> daitekeela.
>>>>>
>>>>> Itxura ona du planak. Parte hartzeko denborarik ez baduzue, badago
>>>>> online inkesta bat ere bai.
>>>>>
>>>>> Gari
>>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________________________
>>>>>
>>>>>
>>>>> Gonbidapena
>>>>>
>>>>> Parte-hartze Jardunaldiak Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak
>>>>> Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia idazteko, urtarrilaren 25ean eta
>>>>> otsailaren 1ean Portalean
>>>>>
>>>>> Egun on,
>>>>>
>>>>> Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan
>>>>> Bereziaren Aholkulari Taldeko partaidea bezala, Eibarko Udalak,   Ingurumen
>>>>>  Arloaren bitartez, antolatu dituen parte-hartze jardunaldietara gonbidatu
>>>>> nahi zaitu.
>>>>>
>>>>> Hitzorduak hauek dira:
>>>>>
>>>>> - Urtarrilak 25, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2.
>>>>> solairuko Areto nagusian).
>>>>>
>>>>> - Otsailak 1, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2.
>>>>> solairuko Areto nagusian).
>>>>>
>>>>> Jardunaldi hauek bi tailerretan oinarrituko dira. Lehenengo egunean
>>>>> “Lurralde” tailerra burutuko da, Santa Kurutz, Ixua eta Kalamuako eremuetan
>>>>> zentratuko dena. Bigarren egunean “Arraterentzako ideiak” izeneko tailerra
>>>>> egingo da.
>>>>>
>>>>> Jardunaldi hauen helburua da jakinaraztea herritarrei zeintzuk diren
>>>>> Babesteko eta Zaintzeko Plan Bereziaren edukia eta helburua. Halaber,
>>>>> gaiaren inguruko ideiak zein proposamenak ezagutu eta lantzea. Modu
>>>>> honetan, zeure ideiak eman ahalko dituzu eta planaren idazketan parte
>>>>> hartu, inguru horretan izan daitezkeen interesak bermatuz.
>>>>>
>>>>> Bide batez, aprobetxatzen dugu gonbidatzeko zure ekarpenekin
>>>>>  parte-hartzera inkesta elektroniko honetan. Minutu batzuk besterik ez
>>>>> dituzu beharko.
>>>>>
>>>>> Eman iritzia Arrate, Urko, Akondia eta Kalamua hobetzeko
>>>>> https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSevWqy-7qfbCUeYEzpi
>>>>> 0dypn1tFnywcWG-aGbF0Dd6LyANthA/viewform?c=0&w=1
>>>>>
>>>>> Berriro ere animatzen zaitugu urtarrilaren 25eko eta otsailaren 1eko
>>>>> tailerretan parte hartzera, eta gurekin lankidetzan aritzera inkesta zein
>>>>> jardunaldiak eibartarren eta beste talde batzuen artean zabaltzeko.
>>>>>
>>>>> Informazio hau zabaldu eta anima zaitez parte hartzera! Zain izango
>>>>> gaituzu!
>>>>>
>>>>>
>>>>> Vanesa Larrabide García
>>>>> Ingurumen Teknikaria
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.
>>>>> com
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> --
>>>> a.s
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.
>>>> com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.
>>> com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>> a.s
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
a.s
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20170126/c9af6cc1/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago