[eibar] CASTINGa EIBARREN-Dokumentala ETB

Ane Urkiola aneurkiola a bildua gmail.com
Al, Urr 2, 15:50:22, CEST 2017


Kaixo danori,

*Eibarko nortasunaren inguruko dokumental bat egiten ari gara S.D. Eibar
futbol taldearen eboluzioa aitzakitzat hartuta. ETB-n emitituko da gabonen
bueltan. Zuzendariak Joseba Urkiola eta Oier Plaza eta neu produkzio
kontuetan nabil.*

Gure ideia *eibarko memoria historiko eta industriala *transmititzea ere
bada pertsonen istorioen bidez. Zeharka hor ere ikusten baita eibartarron
ADN-a eta balioak.

Harira joango naiz,  kontua da gerraosteko sekuentzia bat grabatu nahi
dugula, rekreazio bat. Horretarako, *4 ume behar ditugu 9-10 urtekoak,
zeintzuk bizikletan jeitsiko diren Txontatik behera*. Garai hortako
arropekin jantziko ditugu eta ilea, makilajea eta atrezzoa ere sasoi
hartakoak izango dira. Bizikletak ere bai, noski.
Rodajea urri erdialdeko arratsalde batean izango da, baina hori zehaztuko
dugu aurrerago. Eguraldia ere begiratu beharko dugu eta.

Hortaz, behar ditugu:

*-9-10 urteko 4 ume (2 neska eta 2 mutil)*
*-Bizkletan ibiltzen dakitenak*
*-Kamera aurrean lotsatuko ez direnak*


*CASTING-a:* Barixakuan izango da arratsaldeko 17:30etan, lekua orain ari
naiz kudeatzen. Bidaliko dizuet informazioa. Casting-ean Joseba Urkiola eta
biok egongo gara.

Ba horixe, seme-alaba, iloba edota umerik baduzue inguruan, esan
animatzeko! Politta izango da eta.


Milesker,
Ondo izan*.*

*Ane Urkiola*
*(Produkzio Arduraduna)*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20171002/2e35012c/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago