[eibar] CASTINGa EIBARREN-Dokumentala ETB

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
Al, Urr 2, 22:09:22, CEST 2017


Ane, badakat boluntario bat. Zure telefonua pasaukotzat?

Enviado desde mi iPhone

> El 2 oct 2017, a las 15:50, Ane Urkiola <aneurkiola a bildua gmail.com> escribió:
> 
> Kaixo danori,
> 
> Eibarko nortasunaren inguruko dokumental bat egiten ari gara S.D. Eibar futbol taldearen eboluzioa aitzakitzat hartuta. ETB-n emitituko da gabonen bueltan. Zuzendariak Joseba Urkiola eta Oier Plaza eta neu produkzio kontuetan nabil.
> 
> Gure ideia eibarko memoria historiko eta industriala transmititzea ere bada pertsonen istorioen bidez. Zeharka hor ere ikusten baita eibartarron ADN-a eta balioak.
> 
> Harira joango naiz,  kontua da gerraosteko sekuentzia bat grabatu nahi dugula, rekreazio bat. Horretarako, 4 ume behar ditugu 9-10 urtekoak, zeintzuk bizikletan jeitsiko diren Txontatik behera. Garai hortako arropekin jantziko ditugu eta ilea, makilajea eta atrezzoa ere sasoi hartakoak izango dira. Bizikletak ere bai, noski.
> Rodajea urri erdialdeko arratsalde batean izango da, baina hori zehaztuko dugu aurrerago. Eguraldia ere begiratu beharko dugu eta.
> 
> Hortaz, behar ditugu:
> 
> -9-10 urteko 4 ume (2 neska eta 2 mutil)
> -Bizkletan ibiltzen dakitenak
> -Kamera aurrean lotsatuko ez direnak
> 
> 
> CASTING-a: Barixakuan izango da arratsaldeko 17:30etan, lekua orain ari naiz kudeatzen. Bidaliko dizuet informazioa. Casting-ean Joseba Urkiola eta biok egongo gara.
> 
> Ba horixe, seme-alaba, iloba edota umerik baduzue inguruan, esan animatzeko! Politta izango da eta. 
> 
> 
> Milesker,
> Ondo izan.
> 
> Ane Urkiola
> (Produkzio Arduraduna)
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20171002/b23fbc60/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago