[eibar] CASTINGa EIBARREN-Dokumentala ETB

Ane Urkiola aneurkiola a bildua gmail.com
Al, Urr 2, 23:09:47, CEST 2017


Primeran. Bai mesedez.

Eskerrik asko!

Ane

El 2/10/2017 22:09, "Josu Mendicute" <josumendicute a bildua gmail.com> escribió:

> Ane, badakat boluntario bat. Zure telefonua pasaukotzat?
>
> Enviado desde mi iPhone
>
> El 2 oct 2017, a las 15:50, Ane Urkiola <aneurkiola a bildua gmail.com> escribió:
>
> Kaixo danori,
>
> *Eibarko nortasunaren inguruko dokumental bat egiten ari gara S.D. Eibar
> futbol taldearen eboluzioa aitzakitzat hartuta. ETB-n emitituko da gabonen
> bueltan. Zuzendariak Joseba Urkiola eta Oier Plaza eta neu produkzio
> kontuetan nabil.*
>
> Gure ideia *eibarko memoria historiko eta industriala *transmititzea ere
> bada pertsonen istorioen bidez. Zeharka hor ere ikusten baita eibartarron
> ADN-a eta balioak.
>
> Harira joango naiz,  kontua da gerraosteko sekuentzia bat grabatu nahi
> dugula, rekreazio bat. Horretarako, *4 ume behar ditugu 9-10 urtekoak,
> zeintzuk bizikletan jeitsiko diren Txontatik behera*. Garai hortako
> arropekin jantziko ditugu eta ilea, makilajea eta atrezzoa ere sasoi
> hartakoak izango dira. Bizikletak ere bai, noski.
> Rodajea urri erdialdeko arratsalde batean izango da, baina hori zehaztuko
> dugu aurrerago. Eguraldia ere begiratu beharko dugu eta.
>
> Hortaz, behar ditugu:
>
> *-9-10 urteko 4 ume (2 neska eta 2 mutil)*
> *-Bizkletan ibiltzen dakitenak*
> *-Kamera aurrean lotsatuko ez direnak*
>
>
> *CASTING-a:* Barixakuan izango da arratsaldeko 17:30etan, lekua orain ari
> naiz kudeatzen. Bidaliko dizuet informazioa. Casting-ean Joseba Urkiola eta
> biok egongo gara.
>
> Ba horixe, seme-alaba, iloba edota umerik baduzue inguruan, esan
> animatzeko! Politta izango da eta.
>
>
> Milesker,
> Ondo izan*.*
>
> *Ane Urkiola*
> *(Produkzio Arduraduna)*
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20171002/9edd86ea/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago