[eibar] Serafin Berrian

Sosola Baserria ganbaratxo a bildua hotmail.com
Lar, Ira 2, 11:29:44, CEST 2017


Neuk be gustora irakurri neban.
Pena bakarra horrelakuak paperean hain laburrean eta teknologia berrixok eskeintzen duten formatoarekin konformatu eta zuzenekua beti gerorako lagatzen dugula.  Denbora hartu beharko genuke patxadaz, aurrez aurre, ahotik belarrira, gure historia hurbilari errepasotxoa egiteko. Seguru, Serafin-ek berak ere gustorago jardungo leukela horrela, eta besteok gozatu ederra hartu.

Enrike


Outlook-etik<http://aka.ms/weboutlook> bidalia

________________________________
Nork: oier=dantzan.com a bildua mg.postaria.com <oier=dantzan.com a bildua mg.postaria.com> honen izenean: Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
Bidaltze-data: ostirala, 2017(e)ko irailaren 1a 17:35
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: Re: [eibar] Serafin Berrian

Nik ere oso gustura irakurri dut elkarrizketa.

Webgunean, iruzkin batean, batek dio "Egurra ematen dio mundu guztiari". Ez zait hori iruditu niri. Konsigna eta sektarismoetatik aparte igeri egitea zein zaila izan den erakusten du, baina, gutxi batzuk izan dutela horretarako gaitasuna. Eta kritikak (bai politikoak, bai ikastola eta euskararen inguruan egindakoak) pertsona konprometitu, zintzoa eta botere-nahirik gabekoak egiten dituenean, ba, entzun eta aintzat hartzea besterik ez dela geratzen.

oier.


2017-08-24 14:20 GMT+02:00 Asier Arregi <geobiotek a bildua gmail.com<mailto:geobiotek a bildua gmail.com>>:
Aupa Serafin!!! Oso ederra alkarrizketia! Gehixagon gogoz geratu nok...

Eskerrik asko.




_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com<mailto:Eibartarrak-request a bildua postaria.com>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



--

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com<mailto:oier a bildua dantzan.com>

 [http://www.dantzan.com/albisteak/irudiak/bizi-dantzan/dantzan-bizi-sinadura-05.jpg/image_preview]
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20170902/10f34b7a/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago