[eibar] ER: Arbola iņausketa salbajia

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Lar, Api 28, 20:30:22, CEST 2018


enmarkatzeko erantzuna, Enrike ;)
iņun argitaratzeko asmorik?

Tristia da, baina proposamenak eta konponbidiak partikularren eskutik datoz
gehixenetan holako kontuetan (naturaren babesaz dihardut). Bizkaixan
Lurgaia Fundaziņua lurrak erosten eta alokatzen hasi da lurjabe txikixeri,
bertako zuhaitzak landatzeko (pinu eta eukaliptu sail amaierabakuen
aldamenian, gitxienez bertako baso batzuk euki deiguzen); Deltebre moduko
Naturgune supergarrantzitsu batian be, onduen zaindutako inguruak
partikularrak dira, SEOk (Sociedad Espaņola de Ornitologiak) kudeatzen
daben Riet Vell (paradisu txiki bat) eta La Caixana dan beste sail haundi
bat. Bittartian, beste guztia modu salbajian explotatzen da (Doņana edo
Daimiel moduan), eta erakundiak geldirik. Monegros inguruan be (Europan
bakarra dan ingurune naturala), erakundiak ureztatze-sistemak bultzatzen
hasi dira, zer eta basamortu baten erdixan. Eskerrak hamen be SEOk lur-sail
haundi batzuk erosi zittuan bertako faunia eta floria babesteko.

Erakundiak interes pertsonalak babesten, eta partikularrak hasi bihar
interes orokorra defenditzen.

a.





Hau idatzi du Sosola Baserria (ganbaratxo a bildua hotmail.com) erabiltzaileak (2018
api. 26, og. (17:29)):

> Basoetako Foru Araua bada, bertan landaketak egiterakoan zen bait muga
> ezartzen dira: Iturri, baserri eta belardietarainoko distantzia
> gutxienekoa, higadura arriskua eta abartxo batzuk. Bestela ez da inongo
> arazorik lur-jabeak berak nahi daben espeziea sarzeko.
>
> Hainbat espezie eta arbola-mota egonda zer dala-ta  orain arteko
> pinu-monokultibua eta ustez datorkigun eukaliptuarena?
>
> "Errentagarritasun" kontua. Epe motzeko errentagarritasuna: pinuak 40 urte
> behar ditu mozteko eta eukaliptuak 20.
>
> Bere garaian baso-politika zehatz bati zabaldu zitzaion atea. Landa eremu
> atlantiarrean baserri asko dira. Gehienak orografia zaileoak eta azalera
> txikikoak (XvII eta XVIII) mendeetan mendiaren kolonizazio masiboaren
> ondorioa gosetik ihesi (beste asko Ameriketara), Espainiako gobernarien
> erabaki desastrosoek eraginda. Beraz, baserri txiki ugariz bete ziren gure
> mendiak. XX.mendean diktadurak baso-politika zehatza diseinatu eta martxan
> jartzen du landa-eremuko jendea hirietara desplazatuz esku-lanaren premian
> industria asetzeko. Hortxe koka dezakegu gaurko baso-politikaren jatorria.
> Esan gabe doa, diru-laguntzen politika erabat baldintzatzen dutela eta
> hortik soilik lortzen dela "errentagarri" egitea horrelako hustiapen-mota
> (eta noski Ekuador edo Peru-tik etorritako langileekin).
>
>
> Hori historia, gaur nork agintzen du, nork erabakitzen du? Nork oztopatzen
> du basoa kolore bakarrekoa izatetik koloreanitza izaterako urratsa ematea:
> Baso Elkarteak. Bertan, lur-jabe andana biltzen dira. Lur jabe handi eta
> txikiak (edozein tramite edo laguntza jasotzeko kidea izan behar duzu).
> Ordezkaritza  zuzendaritzan kudeatzen duzun lur-eremuaren arabera da. Beraz
> lur-jabe handienek kontrolatzen dute (Kutxa, Foru Aldundia,...). Eta
> gainera inguruan egurraren industriaren egitura konplexu bat dago
> (Zerrategi, neurtzaileak, ingeniariak, Papelera ....). Multzo hau demaseko
> Lobby-a da. Sekulako indarra dauka eta eragin zuzena du erabaki
> politikoetan. Sektorea "ordezkatzen" omen du. Beraz, arduradun politikoek
> beti men egiten diote. Aurreko legealdian saiakera egin eta lepoak moztu
> ziren gai honekin ere.
>
>
> Irtenbidea beste herrialde aurreratuagoei  begiratu eta kopiatzea baino ez
> da. Frantzia, Austria,Alemania,...baso anitza eta landa-eremu bizia (jendea
> bertan eta bertatik, eta ugari bizitzea, lurraldeari lotuta). Gaurko
> industria dimentsionatuz , zurezko eraikuntza bultzatu, biomasa (ikazkinak
> gogoan?), Paisaia (turismoa),....Errentagarriagoak  dira, motzera eta
> luzera.
>
> Non da gakoa? Presio-talde horri, Baso Elkarteari,  kontrapisu egingo dion
> beste bat egituratzea. Bizkaian egiten ari dira saiakeratxoa, ea ba...
> Eibarko Udalak badu zeresanik. Plan Jeneralian eta Arrateko Plan Berezian
> aletxoa jartzeko aukera izan genuen. Latia emon biharko da.
>
>
>
> Enrike
>
>
> Outlook-etik <http://aka.ms/weboutlook> bidalia
>
>
> ------------------------------
> *Nork:* leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* osteguna, 2018(e)ko apirilaren 26a 12:11
> *Nori:* Eibartarrak zerrenda
> *Gaia:* Re: [eibar] Arbola iņausketa salbajia
>
> Jakin barik erantzun egingo dot. Baiezkoan nago
>
> leire n
>
>
> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Virus-free.
> www.avg.com
> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
> <#m_4167909304692671525_x_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>
> Mikel Larreategi<larreategi a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
> (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:52):
>
> leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:19):
>
> Benetan, Enrike? Eukaliptua jarri bihar dabe? Baiņa ze zentzu da horrek,
> ba? Lur hórrek, seguruenera, agortuta egongo dira, eta holako arbola batek
> erremetia emongo detse!
> Zeiņek diseiņatzen dittu politika hónek? Diruak baiņo ez dau balio? Itzela
> da
>
>
>
> Lur-jabe bakoitzak erabakitzen dau zer nun landatu?
>
>
>
> Mikel
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20180428/1ed9797a/attachment-0001.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago