[eibar] ER: Arbola iņausketa salbajia

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Iga, Api 29, 11:21:23, CEST 2018


Oso interesgarrixa azken esaldi hori Asier: "Erakundiak interes pertsonalak
babesten, eta partikularrak hasi bihar interes orokorra defenditzen".

Jardun politiko GUZTIARI aplikatu leikixo filosofia hau: Erakundeek interes
orokorraren alde egin beharko lukete! Zentzu zabalenean gainera, ze askotan
interes orokor batek eskatzen du interes partikular bat babestea.

Autokritika aldetik, basoen kontuan iritzia garbi daukadan arren (pinu eta
eukaliptoen kontra, noski), nere interes partikularretik (mendizale
esporadiko paseatzailea) lotsa ematen dit lur jabe bati zer landatu behar
duen agintzea.

Baina nire burua zuritzen laguntzeko: interes orokorraren aldetik badago
zer egin, ezta?

Gari

PS: Zorionak taldeko beteranoenari, gaur Serafinen urtiak!



Asier Sarasua<asarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
apirilaren 28(a) 20:30):

> enmarkatzeko erantzuna, Enrike ;)
> iņun argitaratzeko asmorik?
>
> Tristia da, baina proposamenak eta konponbidiak partikularren eskutik
> datoz gehixenetan holako kontuetan (naturaren babesaz dihardut). Bizkaixan
> Lurgaia Fundaziņua lurrak erosten eta alokatzen hasi da lurjabe txikixeri,
> bertako zuhaitzak landatzeko (pinu eta eukaliptu sail amaierabakuen
> aldamenian, gitxienez bertako baso batzuk euki deiguzen); Deltebre moduko
> Naturgune supergarrantzitsu batian be, onduen zaindutako inguruak
> partikularrak dira, SEOk (Sociedad Espaņola de Ornitologiak) kudeatzen
> daben Riet Vell (paradisu txiki bat) eta La Caixana dan beste sail haundi
> bat. Bittartian, beste guztia modu salbajian explotatzen da (Doņana edo
> Daimiel moduan), eta erakundiak geldirik. Monegros inguruan be (Europan
> bakarra dan ingurune naturala), erakundiak ureztatze-sistemak bultzatzen
> hasi dira, zer eta basamortu baten erdixan. Eskerrak hamen be SEOk lur-sail
> haundi batzuk erosi zittuan bertako faunia eta floria babesteko.
>
> Erakundiak interes pertsonalak babesten, eta partikularrak hasi bihar
> interes orokorra defenditzen.
>
> a.
>
>
>
>
>
> Hau idatzi du Sosola Baserria (ganbaratxo a bildua hotmail.com) erabiltzaileak
> (2018 api. 26, og. (17:29)):
>
>> Basoetako Foru Araua bada, bertan landaketak egiterakoan zen bait muga
>> ezartzen dira: Iturri, baserri eta belardietarainoko distantzia
>> gutxienekoa, higadura arriskua eta abartxo batzuk. Bestela ez da inongo
>> arazorik lur-jabeak berak nahi daben espeziea sarzeko.
>>
>> Hainbat espezie eta arbola-mota egonda zer dala-ta  orain arteko
>> pinu-monokultibua eta ustez datorkigun eukaliptuarena?
>>
>> "Errentagarritasun" kontua. Epe motzeko errentagarritasuna: pinuak 40
>> urte behar ditu mozteko eta eukaliptuak 20.
>>
>> Bere garaian baso-politika zehatz bati zabaldu zitzaion atea. Landa eremu
>> atlantiarrean baserri asko dira. Gehienak orografia zaileoak eta azalera
>> txikikoak (XvII eta XVIII) mendeetan mendiaren kolonizazio masiboaren
>> ondorioa gosetik ihesi (beste asko Ameriketara), Espainiako gobernarien
>> erabaki desastrosoek eraginda. Beraz, baserri txiki ugariz bete ziren gure
>> mendiak. XX.mendean diktadurak baso-politika zehatza diseinatu eta martxan
>> jartzen du landa-eremuko jendea hirietara desplazatuz esku-lanaren premian
>> industria asetzeko. Hortxe koka dezakegu gaurko baso-politikaren jatorria.
>> Esan gabe doa, diru-laguntzen politika erabat baldintzatzen dutela eta
>> hortik soilik lortzen dela "errentagarri" egitea horrelako hustiapen-mota
>> (eta noski Ekuador edo Peru-tik etorritako langileekin).
>>
>>
>> Hori historia, gaur nork agintzen du, nork erabakitzen du? Nork
>> oztopatzen du basoa kolore bakarrekoa izatetik koloreanitza izaterako
>> urratsa ematea: Baso Elkarteak. Bertan, lur-jabe andana biltzen dira. Lur
>> jabe handi eta txikiak (edozein tramite edo laguntza jasotzeko kidea izan
>> behar duzu). Ordezkaritza  zuzendaritzan kudeatzen duzun lur-eremuaren
>> arabera da. Beraz lur-jabe handienek kontrolatzen dute (Kutxa, Foru
>> Aldundia,...). Eta gainera inguruan egurraren industriaren egitura konplexu
>> bat dago (Zerrategi, neurtzaileak, ingeniariak, Papelera ....). Multzo hau
>> demaseko Lobby-a da. Sekulako indarra dauka eta eragin zuzena du erabaki
>> politikoetan. Sektorea "ordezkatzen" omen du. Beraz, arduradun politikoek
>> beti men egiten diote. Aurreko legealdian saiakera egin eta lepoak moztu
>> ziren gai honekin ere.
>>
>>
>> Irtenbidea beste herrialde aurreratuagoei  begiratu eta kopiatzea baino
>> ez da. Frantzia, Austria,Alemania,...baso anitza eta landa-eremu bizia
>> (jendea bertan eta bertatik, eta ugari bizitzea, lurraldeari lotuta).
>> Gaurko industria dimentsionatuz , zurezko eraikuntza bultzatu, biomasa
>> (ikazkinak gogoan?), Paisaia (turismoa),....Errentagarriagoak  dira,
>> motzera eta luzera.
>>
>> Non da gakoa? Presio-talde horri, Baso Elkarteari,  kontrapisu egingo
>> dion beste bat egituratzea. Bizkaian egiten ari dira saiakeratxoa, ea ba...
>> Eibarko Udalak badu zeresanik. Plan Jeneralian eta Arrateko Plan Berezian
>> aletxoa jartzeko aukera izan genuen. Latia emon biharko da.
>>
>>
>>
>> Enrike
>>
>>
>> Outlook-etik <http://aka.ms/weboutlook> bidalia
>>
>>
>> ------------------------------
>> *Nork:* leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>
>> *Bidaltze-data:* osteguna, 2018(e)ko apirilaren 26a 12:11
>> *Nori:* Eibartarrak zerrenda
>> *Gaia:* Re: [eibar] Arbola iņausketa salbajia
>>
>> Jakin barik erantzun egingo dot. Baiezkoan nago
>>
>> leire n
>>
>>
>> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Virus-free.
>> www.avg.com
>> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>> <#m_-6538534382864151113_m_4167909304692671525_x_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>>
>> Mikel Larreategi<larreategi a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
>> (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:52):
>>
>> leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:19):
>>
>> Benetan, Enrike? Eukaliptua jarri bihar dabe? Baiņa ze zentzu da horrek,
>> ba? Lur hórrek, seguruenera, agortuta egongo dira, eta holako arbola batek
>> erremetia emongo detse!
>> Zeiņek diseiņatzen dittu politika hónek? Diruak baiņo ez dau balio?
>> Itzela da
>>
>>
>>
>> Lur-jabe bakoitzak erabakitzen dau zer nun landatu?
>>
>>
>>
>> Mikel
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20180429/a880a0c3/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago