[eibar] ER: ER: Arbola iņausketa salbajia

Sosola Baserria ganbaratxo a bildua hotmail.com
Iga, Api 29, 18:18:10, CEST 2018


Asier, temerario xamarra banaiz bai, baina zenbait gauza aurpegi-bistan  aireratzeko goiztxo dalakuan nago. Batez ere, sinistu, oraindik matonismorako joera sekularra hain errotua dagoenen gure mundutxo honetan. Horretarako talde edo kolektibo baten izenean egitea beti da mesedegarri, baina hor ere gero eta aukera gutxiago. Nekazarion Elkarte eta sindikatuak, hegoaldean behintzat, "hezituta" daude, nahiz eta saiatu ginen baten batzuk ikuspegi kritiko eta alternatiboei eusten ez genuen nahikoa indar eta gaitasun eduki erronkari eusteko barne-eztabaidetan (dirua nagusi).


Gari, Lur-jabeei "agindu" asko etortzen zaizkigu bai. Arau eta legeetatik batzuk zuzenekoak(eraikitzeko, sua erabiltzeko, ekoizpenak osasungarriak izan daitezen, abereen ongizateari dagozkionak,bideen erabilpenei dagozkionak, desjabetzeak zentzubako lanetarako...). Horregatik baserritarren artean nekea handia da, eta jendea oso erreta dago horrenbesteko kontrolekin. Beraz, edozein arau edo "agindu" berriren aurrean defentsibara edo erasokor jokatzen dugu. Beste batzuk zeharkakoak merkatuaren legeari atxikitakoak:prezioak. Hauen aginduak ez dute gupidarik (aste honetan bertan jakin dut Itziarren orain ez asko gaztaia egiten hasitako gazteak ardiak kendu dituela lanak gainezka eginda).  Beraz, arau edo agindu berriak baino beste bide batzuk aukeratu beharko ditugu interes orokorra eta partikular(zilegiak) uztartzeko.


Bada printzipio orokor bat gizakion portaera gidatzen duena eta bizidun gehienetan ere errepikatzen dena: "erabilgarri" ez zaiguna alboratu egiten dugu. Beraz,  bertako ekosistemei edo kasu honetan ingurune aberatsago horri ere etekin bat eman beharko diogu. Izan gozamen ikuspegi hutsetik izan errentagarritasun ekonomikotik. Eta hor herritarrok badugu arduratxoa eta gure erakundeetako arduradunek beste bat galanta lurrak bere benetako balioa izan dezan. Ezin dena honartu zera da: Herri eta hiri inguruetako lur-zorua urrean pareko prezioetan egotea espekulatzaileen mesederako eta mendi-sailak hutsa balio izatea, kasu honetan ere dirua ezkutatzea nahi  duten batzuen onurarako. Bizkaian  falimilia ezagunak lur asko eta askoren jabe egiten ari dira hutsan truk.


Adibide bat: Pinuarenak egin du. 100 urte pasatxo egingo ditu Euskal Herrian. Gaitzak jota laister ezkutatuko da gure mendietatik. Juxtu bada hamarkada bat prezioak behera egin duenean eta bere errentagarritasun ekonomikoa zalantzazkoa izan denean (subentzioek eusten diote pinuari egun). Era berean, gaztaina ere ia desagertu egin zaigu gure mendietatik. Hau ere gaitzek jota, honi ere honddoek erasaten diote.Gaiztainadiak, sagastiekin batera izugarrizko hektarea pila betetzen zituzten Gipuzkoa eta Bizkaian. Mendetan zehar iraun zuen garaiko dietaren oinarrietako bat zelako. Mende horietan gaitzak jasan zituen, nola ez,baina garaiko nekazariek premiak bultzatuta eta ondo artatuz  arboladiak iraunaraztea lortu zuten, noiz arte? Preminarik egon ez zen arte, dieta aldatu zen arte. Portuga, Galizia, Italian, .... gaztainadi ederrak daude oraindik erabilgarritasunak eta premiak "aginduta".  Hor gaztainak bizibidea ematen die, lu-jabeari, lurrari, bioaniztasunari eta gainontzeko herritarreri.


Enrike







Outlook-etik<http://aka.ms/weboutlook> bidalia


________________________________
Nork: Gari Araolaza <gari a bildua eibar.org>
Bidaltze-data: igandea, 2018(e)ko apirilaren 29a 09:21
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: Re: [eibar] ER: Arbola iņausketa salbajia

Oso interesgarrixa azken esaldi hori Asier: "Erakundiak interes pertsonalak babesten, eta partikularrak hasi bihar interes orokorra defenditzen".

Jardun politiko GUZTIARI aplikatu leikixo filosofia hau: Erakundeek interes orokorraren alde egin beharko lukete! Zentzu zabalenean gainera, ze askotan interes orokor batek eskatzen du interes partikular bat babestea.

Autokritika aldetik, basoen kontuan iritzia garbi daukadan arren (pinu eta eukaliptoen kontra, noski), nere interes partikularretik (mendizale esporadiko paseatzailea) lotsa ematen dit lur jabe bati zer landatu behar duen agintzea.

Baina nire burua zuritzen laguntzeko: interes orokorraren aldetik badago zer egin, ezta?

Gari

PS: Zorionak taldeko beteranoenari, gaur Serafinen urtiak!



Asier Sarasua<asarasua a bildua gmail.com<mailto:asarasua a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko apirilaren 28(a) 20:30):
enmarkatzeko erantzuna, Enrike ;)
iņun argitaratzeko asmorik?

Tristia da, baina proposamenak eta konponbidiak partikularren eskutik datoz gehixenetan holako kontuetan (naturaren babesaz dihardut). Bizkaixan Lurgaia Fundaziņua lurrak erosten eta alokatzen hasi da lurjabe txikixeri, bertako zuhaitzak landatzeko (pinu eta eukaliptu sail amaierabakuen aldamenian, gitxienez bertako baso batzuk euki deiguzen); Deltebre moduko Naturgune supergarrantzitsu batian be, onduen zaindutako inguruak partikularrak dira, SEOk (Sociedad Espaņola de Ornitologiak) kudeatzen daben Riet Vell (paradisu txiki bat) eta La Caixana dan beste sail haundi bat. Bittartian, beste guztia modu salbajian explotatzen da (Doņana edo Daimiel moduan), eta erakundiak geldirik. Monegros inguruan be (Europan bakarra dan ingurune naturala), erakundiak ureztatze-sistemak bultzatzen hasi dira, zer eta basamortu baten erdixan. Eskerrak hamen be SEOk lur-sail haundi batzuk erosi zittuan bertako faunia eta floria babesteko.

Erakundiak interes pertsonalak babesten, eta partikularrak hasi bihar interes orokorra defenditzen.

a.





Hau idatzi du Sosola Baserria (ganbaratxo a bildua hotmail.com<mailto:ganbaratxo a bildua hotmail.com>) erabiltzaileak (2018 api. 26, og. (17:29)):

Basoetako Foru Araua bada, bertan landaketak egiterakoan zen bait muga ezartzen dira: Iturri, baserri eta belardietarainoko distantzia gutxienekoa, higadura arriskua eta abartxo batzuk. Bestela ez da inongo arazorik lur-jabeak berak nahi daben espeziea sarzeko.

Hainbat espezie eta arbola-mota egonda zer dala-ta  orain arteko pinu-monokultibua eta ustez datorkigun eukaliptuarena?

"Errentagarritasun" kontua. Epe motzeko errentagarritasuna: pinuak 40 urte behar ditu mozteko eta eukaliptuak 20.

Bere garaian baso-politika zehatz bati zabaldu zitzaion atea. Landa eremu atlantiarrean baserri asko dira. Gehienak orografia zaileoak eta azalera txikikoak (XvII eta XVIII) mendeetan mendiaren kolonizazio masiboaren ondorioa gosetik ihesi (beste asko Ameriketara), Espainiako gobernarien erabaki desastrosoek eraginda. Beraz, baserri txiki ugariz bete ziren gure mendiak. XX.mendean diktadurak baso-politika zehatza diseinatu eta martxan jartzen du landa-eremuko jendea hirietara desplazatuz esku-lanaren premian industria asetzeko. Hortxe koka dezakegu gaurko baso-politikaren jatorria. Esan gabe doa, diru-laguntzen politika erabat baldintzatzen dutela eta hortik soilik lortzen dela "errentagarri" egitea horrelako hustiapen-mota (eta noski Ekuador edo Peru-tik etorritako langileekin).


Hori historia, gaur nork agintzen du, nork erabakitzen du? Nork oztopatzen du basoa kolore bakarrekoa izatetik koloreanitza izaterako urratsa ematea: Baso Elkarteak. Bertan, lur-jabe andana biltzen dira. Lur jabe handi eta txikiak (edozein tramite edo laguntza jasotzeko kidea izan behar duzu). Ordezkaritza  zuzendaritzan kudeatzen duzun lur-eremuaren arabera da. Beraz lur-jabe handienek kontrolatzen dute (Kutxa, Foru Aldundia,...). Eta gainera inguruan egurraren industriaren egitura konplexu bat dago (Zerrategi, neurtzaileak, ingeniariak, Papelera ....). Multzo hau demaseko Lobby-a da. Sekulako indarra dauka eta eragin zuzena du erabaki politikoetan. Sektorea "ordezkatzen" omen du. Beraz, arduradun politikoek beti men egiten diote. Aurreko legealdian saiakera egin eta lepoak moztu ziren gai honekin ere.


Irtenbidea beste herrialde aurreratuagoei  begiratu eta kopiatzea baino ez da. Frantzia, Austria,Alemania,...baso anitza eta landa-eremu bizia (jendea bertan eta bertatik, eta ugari bizitzea, lurraldeari lotuta). Gaurko industria dimentsionatuz , zurezko eraikuntza bultzatu, biomasa (ikazkinak gogoan?), Paisaia (turismoa),....Errentagarriagoak  dira, motzera eta luzera.

Non da gakoa? Presio-talde horri, Baso Elkarteari,  kontrapisu egingo dion beste bat egituratzea. Bizkaian egiten ari dira saiakeratxoa, ea ba... Eibarko Udalak badu zeresanik. Plan Jeneralian eta Arrateko Plan Berezian aletxoa jartzeko aukera izan genuen. Latia emon biharko da.



Enrike


Outlook-etik<http://aka.ms/weboutlook> bidalia


________________________________
Nork: leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com<mailto:txargain a bildua gmail.com>>
Bidaltze-data: osteguna, 2018(e)ko apirilaren 26a 12:11
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: Re: [eibar] Arbola iņausketa salbajia

Jakin barik erantzun egingo dot. Baiezkoan nago

leire n

[https://ipmcdn.avast.com/images/icons/icon-envelope-tick-green-avg-v1.png]<http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>     Virus-free. www.avg.com<http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>

Mikel Larreategi<larreategi a bildua eibar.org<mailto:larreategi a bildua eibar.org>> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:52):
leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com<mailto:txargain a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:19):
Benetan, Enrike? Eukaliptua jarri bihar dabe? Baiņa ze zentzu da horrek, ba? Lur hórrek, seguruenera, agortuta egongo dira, eta holako arbola batek erremetia emongo detse!
Zeiņek diseiņatzen dittu politika hónek? Diruak baiņo ez dau balio? Itzela da


Lur-jabe bakoitzak erabakitzen dau zer nun landatu?



Mikel


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com<mailto:Eibartarrak-request a bildua postaria.com>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com<mailto:Eibartarrak-request a bildua postaria.com>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com<mailto:Eibartarrak-request a bildua postaria.com>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20180429/bb277e16/attachment-0001.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago