[eibar] "Dantza" filmaren estreinaldia Eibarren

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Abe 19, 11:27:20, CET 2018


Egunotan entzungo zenutenez (eta ez baduzue entzun, datozenetan imajinatzen
dut entzungo duzuela) Telmo Esnal-ek Dantza izeneko pelikula egin du.
Pelikula horretan parte hartu dugu Kezkako hainbat dantzarik eta
hiriburuetako zineetan abenduaren 21ean estreinatuko bada ere, Eibarrera
datorren astean iritsiko da, eta abenduaren 26an egingo dugu
aurkezpen-estreinaldia Coliseo Antzokian, 20:30etan. Aurkezpenean izango
dira Telmo Esnal zuzendaria eta Juan A. Urbeltz koreografoa, eta pelikulan
parte hartu duten Kezkako dantzariak.
Informazioa eta sarrerak:
https://dantzan.eus/kidea/kezka/dantza-filma-aurkezpena

oier.


-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20181219/f284006c/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago