[eibar] FW: Ego Ibarra webgune barrixa

Egoibarra-Eibarko Udala egoibarra a bildua eibar.eus
Ost, Ots 14, 11:04:46, CET 2018


Egun on.

Ego Ibarraren webgunean dauden argazki gehienak -Udal Artxiboko banaka batzuk izan ezik- partikularrek  erabilera-lagapen bidez utzitakoak dira, hau da: webgune honetan argitara emateko berariaz eta idatziz lagatakoak. Beraz, ezin dira beste inon argiratatu eta gu ez gara nor guri utzi dizkiguten argazkiak beste inori emateko.

Horrelakoxea dugu Bolumburu argazki-bilduma ere, webgunean jartzeko utzi zigutena, batik bat, funts horretan azaltzen direnen berri izateko edo nortzuk diren jakiteko. Zaila izango da, gehienak 1901-1925 tarte horretakoak direlako. 

Hala ere, Ego Ibarrak inoiz  gutxitan  egin izan du bitarterkaritza lana argazki-lagapenaren kontu honetan. Esate baterako:  Eibarko "gerrako umeen" argazki batzuk,  Alcala de Henareseko Unibertsitateak antolatutako " erakusketa ibiltarian daude, Unibertsitate madrildarrak  argazkiak eskatu, guk argazkiok utzi zizkigutenengana jo eta, haiek, idatziz, onespena eman zutelako erakusketa horretan beren agiri horiek jartzeko.  Baina hori ez da, ez legez eta ezta izatez ere, gure lana edo zeregina. 

Azalpen horiekin Oierrek egindako galderari erantzun diodalakoan agurtzen zaituztet




                                                                                                        
             Begoņa Azpiri Eguren                                                        Untzaga plaza 1
Udal itzultzailea / Ego Ibarra batzordeko idazkaria                              Eibar-Gipuzkoa
Traductora municipal / Secretaria Ego Ibarra                                      943-70.84.21/23 
itzultzailea a bildua eibar.eus / egoibarra a bildua eibar.eus         
                  www.egoibarra.eus 

    

-----Jatorrizko mezua-----
Hemendik: Oier Gorosabel Larraņaga [mailto:txikillana a bildua eibar.org] 
Bidaltze-data: martes, 13 de febrero de 2018 19:55
Hona: los ciberguays <eibartarrak a bildua postaria.com>
Gaia: [eibar] Ego Ibarra webgune barrixa

Aupa, Begoibarrak & Ciak itxura aldaketia egin detZe webguniari. 
Zorionak! Oso itxura ona daka.

Halan be, zalantzia dakat: bertan agertzen dirazen irudixen lizentzia. 
Erabilpen librekuak dira? Copyrighta dake? Zeiņen esku? Ze baldintzatan? 
Hori argitzen daben adierazpenen billa ibilli naiz webgunetik zihar, baiņa ez dot ezertxo be topau. Batez be Bolunburun argazki txortia interesatzen jata https://egoibarra.eus/eu/argazkiak/bolunburu-fondoa

Iņok argittu leike hori?

--
***
Oier Gorosabel Larraņaga
http://www.abante.eus


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago