[eibar] Ego Ibarra webgune barrixa

Oier Gorosabel Larraņaga txikillana a bildua eibar.org
Iga, Ots 18, 00:05:01, CET 2018


Eskerrikasko Bego! Bai, ondo erantzunda geratu da nere galderia.

Halan be, argazki fonduei buruzko zalantza orokorrak dakadaz (zuek 
dakazuezenak, edo "guregipuzkoa" moduko webgunetan dagozenak: Juanito 
San Martinena, adibidez). Hor dagozen argazkixetako batzuk seguraski ez 
dira Bolunburuk edo San Martinek etaratakuak (nik bat baiņo gehixago 
dakadaz identifikauta). Zelan ipiņi leikixo copyright (edo copyleft) bat 
norberak egindakuak ez dirazen erretratuei?

Adibidez: nik erretratu asko dakadaz etxian, gehixenak neuriak 
egindakuak, baiņa ASKO lagunak egindakuak, eta neri kopixak emonda. 
Hamendik urte batzutara, ni hiltzen naiz, eta nere familixakuak 
erretratuak XXX ekartiari emoten detsez, blokian; gero XXX elkartiak YYY 
erakundiari lagatzen detsaz, online ipiņi deixazen. Eta online bilduma 
hori ZZZ lizentziapian banatzen da... ze deretxokin?

Ondo dago lizentziak errespetatzia, baiņa zalantza haundixak dakadaz 
hain tikismikis jartziak merezi ete daben... Eta barriro diņot ez 
nabillela zuengaittik bakarrik, Bego; konkretamente Wikipedian 
pentsatzen nago, han hgauza honekin oso zorrotzak diraz eta.

O.

15/02/2018 16:11(e)an, eibartarrak-request a bildua postaria.com igorleak idatzi 
zuen:
> Subject: [eibar] FW:  Ego Ibarra webgune barrixa
> Message-ID:
> 	<5CED74B230EB1543940DDAA0D8651941E073E3CC a bildua neibarmail.eibarkoudala.local>
> 	
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>
>
> Egun on.
>
> Ego Ibarraren webgunean dauden argazki gehienak -Udal Artxiboko banaka batzuk izan ezik- partikularrek  erabilera-lagapen bidez utzitakoak dira, hau da: webgune honetan argitara emateko berariaz eta idatziz lagatakoak. Beraz, ezin dira beste inon argiratatu eta gu ez gara nor guri utzi dizkiguten argazkiak beste inori emateko.
>
> Horrelakoxea dugu Bolumburu argazki-bilduma ere, webgunean jartzeko utzi zigutena, batik bat, funts horretan azaltzen direnen berri izateko edo nortzuk diren jakiteko. Zaila izango da, gehienak 1901-1925 tarte horretakoak direlako.
>
> Hala ere, Ego Ibarrak inoiz  gutxitan  egin izan du bitarterkaritza lana argazki-lagapenaren kontu honetan. Esate baterako:  Eibarko "gerrako umeen" argazki batzuk,  Alcala de Henareseko Unibertsitateak antolatutako " erakusketa ibiltarian daude, Unibertsitate madrildarrak  argazkiak eskatu, guk argazkiok utzi zizkigutenengana jo eta, haiek, idatziz, onespena eman zutelako erakusketa horretan beren agiri horiek jartzeko.  Baina hori ez da, ez legez eta ezta izatez ere, gure lana edo zeregina.
>
> Azalpen horiekin Oierrek egindako galderari erantzun diodalakoan agurtzen zaituztet


-- 
***
Oier Gorosabel Larraņaga
http://www.abante.eus

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20180218/412323f7/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago