[eibar] ZORIONAK JOSU!

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Ost, Ots 21, 13:32:26, CET 2018


Josu, kanpaiņarik egin barik, e?
Ez da ez sasoia, ez lekua!

leire n

Josu Mendicute<josumendicute a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
otsailaren 21(a) 13:25):

> Eskerrik asko, Ane.
>
> Albistia euskeraz nahi dabenandako badago aukerarik:
> http://etakitto.eus/berriak/josu-mendicute-izango-da-2019ko-udal-
> hauteskundeetarako-eaj-pnvren-alkategaia.html
>
> Aipatzen dittuzun gauzak, zuzenago edo zeharka, lehen elkarrizketan aipatu
> dittut, "amesten doten Eibar" zelakua dan galdetu destenian. Hau bai,
> gaztelaniaz. http://cadenaser.com/emisora/2018/02/21/radio_eibar/
> 1519200061_457724.html
>
> Bat nator erronka haundixak dakaguzela aurrez aurre. Halandabe, uste dot
> bagagozela gaztiongan pentsatzen. Askotan eztabaida txikixetan zarata asko
> egitten dogu, baiņa agintaldi hontan aurrerapausu batzuk emon dira. Ez dira
> nahikuak! Baina egin dogu zeozer. Batzuk aipatziarren, gaztiendako
> alokairurako laguntzak jarri dira, ez nik nahiko neuken moduan, baina
> pausua emon dogu (bereziki EH Bilduk proposatuta); ekintzailliendako
> laguntzetan indar gero eta haundixagua jarri dogu eta enplegu plan bat
> abiatu dogu formakuntza tarteko (EAJk eta Irabazik bultzatuta)... aurten
> dirulaguntzak jarriko doguz eraikin industrial hutsetan jarduera barrixak
> abiatzeko (Biharrian moduko ekimenak). Uste dot bide luzia dakagula
> aurretik, ideiak areagotu, antolatu eta planifikatu biharra daguala, baina
> pausu batzuk emon doguz.
>
> Benetan uste dot pausu horiek emoteko ez dala nahikua izango alderdi
> politikuen lana. Ez dot gure erantzunkizuna alboratuko, baina bai nolabait
> partekatu: uste dot Eibarren etorkizuna guztion artian eraiki biharko
> dogula eta zuk zeuk be zeresan asko euki zeinkela. Ihes egin barik, ilusio
> apur bat piztu dezagun. Hori da, behintzat, nere erronka.
>
> josu
>
>
>
>
> Ane Urkiola<aneurkiola a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
> otsailaren 21(a) 12:51):
>
>> *ZORIONAK ibilbide berrian Josu!*
>> http://www.diariovasco.com/bajo-deba/eibar/josu-mendicute-
>> candidato-20180219203814-nt.html
>>
>>
>> Ez daukazu lan makala aurretik! ANIMO!
>>
>>
>> Mezu bakarra udaleko politikari *GUZTIENTZAT:*
>>
>>
>> *Noiz hasiko zarete udalean gazteongan pentsatzen? 29 urteko emakume ta
>> autonoma moduan, argi esango dut: gazteontzako ez dago etorkizunik
>> eibarren.  *
>>
>> *Etxebizitza alorra, lan prekarietatea, Alfa (ekonomia), kultura zerbitzu
>> eskasa ta gaizki kudeatua, berdintasunaren aldeko ekintza gutxi... Horrek
>> lau puntuak eibarren nahiko makal daudela esango nuke. Eibar laster
>> GERONTOLOGIKO bat izango da, ta gazteok ihes egingo dugu Donosti/Bilbo edo
>> atzerrira. Gai SERIOA da. *
>> * Eibar ezin da izan Ipurua eta dosdemayoko poteoa soilik.  Herri hori
>> eraikitzea nahi bada, behintzat, ni banoia!*
>>
>>
>> Badakit errezena kexatzea dala, baina beno, eraikitze aldera.
>> Kontzientzia ta kritikotasun pixkat bihar dau etorkizuneko udalak ta
>> gizarteari begiratzea eta entzutea. Berdina eta ezberdinari. Izan zirenei
>> eta izango direnei.
>>
>>
>> Animo danoi eta egurra!
>> Zorte on!
>>
>> Ane
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> *          Ane Urkiola ** | Komunikazioa *
>> *| Ikus-entzunezko Produkzioa & Zuzendaritza **|*
>> *      aneurkiola a bildua gmail.com <aneurkiola a bildua gmail.com> | 639976232*
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20180221/4a75367e/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago