[eibar] Gure Esku Dagoren mezu bat

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
As, Mar 20, 16:03:44, CET 2018


 Bai, hitzordua gaur arratsaldean:
datorren ekainaren 10ean antolatuko den 201,9 kilometroko giza katea,
erabakitzeko eskubidearen aldeko Herri Ituna eta Eibarko Gure Esku Dagoko
beste zenbait ekimen aurkeztuko dira gaur Portaleako areto nagusian
19:00etatik aurrera.

*"2019 arrazoi erabakitzeko"*: https://www.youtube.com/watch?v=WLWF6qEKqYQ
*"Giza katerako izen-emateak abian dira" *
https://gureeskudago.eus/eu/berriak/orokorra/giza-katerako-izen-emateak-abian-dira-gaurtik
eta abar: https://gureeskudago.eus/

bada hori,

Eneko

2018-03-12 10:35 GMT+01:00 Luistxo Fernandez <lfernandez a bildua codesyntax.com>:

> spam mezu bat jaso dut Gure Esku Dagorena. Eibarren egingo duten gauza
> baten berri emateko da.
>
> Zuen interesekoa bada, hor duzue:
>
> *GIZA KATEAREN AURKEZPEN EKITALDIA*
>
> Urte berezia izango da aurtengoa, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera
> berriak
>
> sortu daitezkeelako. Euskal herritarrok gure etorkizun politikoa libreki
> eta demokratikoki, normaltasunez, erabakiko dugun ziklo berri bat ireki
> nahi dugu.
>
>
>
> Oraingoan, *Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko dituen giza katea aurkeztu
> nahi dizugu*. 201,9 kilometrotan, 100.000 lagun baino gehiago eskuz esku,
> arrazoiez betetako zapiekin, batuko dituen giza katea. Herritarron
> erabakitzeko arrazoiak erakundeetara bideratuko ditugu ekainaren 10ean.
>
>
>
> *TOKIA: Portaleako areto nagusia.*
>
> *EGUNA: Martxoak 20.*
>
> *ORDUA: 19:00etan.*
>
>
>
> --
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>


-- 
Eneko Astigarraga
*CodeSyntax* <http://www.codesyntax.com>
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80

[image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image: linkedin]
<https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image: facebook]
<https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image:
http://www.prospectiva.eu] <http://www.prospectiva.eu>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20180320/1b93f613/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago