[eibar] ER: ER: Arbola iņausketa salbajia

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 10, 14:28:30, CEST 2018


Ostras, Enrike! Idatzi dittuzun mezu bixekin post bi edo hiru dittuzu! Ondo
idatzittakuan, interesdunak, mamindunak.
Atrebiduegixa pentsatzen bajatzuz, bertsiņo "light"-ago bat egin zeinke.
Uste dot edeozein interesez irakorriko leukezela!

Askotan diruari begiratzen jako, baiņa ez ete da dirua ura eukitzia?
Ekonomixiari begiratuta, ur faltia krisirik haundixena izango da, eta
basuak eurixa (eta beraz, ura) eragitten dau. Ekologiako kontuak dirutan
baloratzeko sasoia dala uste dot!

Interesgarrixa!

leire n

Hau idatzi du Sosola Baserria (ganbaratxo a bildua hotmail.com) erabiltzaileak (2018
api. 29, ig. (18:18)):

> Asier, temerario xamarra banaiz bai, baina zenbait gauza aurpegi-bistan
> aireratzeko goiztxo dalakuan nago. Batez ere, sinistu,
> oraindik matonismorako joera sekularra hain errotua dagoenen gure mundutxo
> honetan. Horretarako talde edo kolektibo baten izenean egitea beti da
> mesedegarri, baina hor ere gero eta aukera gutxiago. Nekazarion Elkarte eta
> sindikatuak, hegoaldean behintzat, "hezituta" daude, nahiz eta saiatu ginen
> baten batzuk ikuspegi kritiko eta alternatiboei eusten ez genuen nahikoa
> indar eta gaitasun eduki erronkari eusteko barne-eztabaidetan (dirua
> nagusi).
>
>
> Gari, Lur-jabeei "agindu" asko etortzen zaizkigu bai. Arau eta legeetatik
> batzuk zuzenekoak(eraikitzeko, sua erabiltzeko, ekoizpenak osasungarriak
> izan daitezen, abereen ongizateari dagozkionak,bideen erabilpenei
> dagozkionak, desjabetzeak zentzubako lanetarako...). Horregatik
> baserritarren artean nekea handia da, eta jendea oso erreta dago
> horrenbesteko kontrolekin. Beraz, edozein arau edo "agindu" berriren
> aurrean defentsibara edo erasokor jokatzen dugu. Beste batzuk zeharkakoak
> merkatuaren legeari atxikitakoak:prezioak. Hauen aginduak ez dute gupidarik
> (aste honetan bertan jakin dut Itziarren orain ez asko gaztaia egiten
> hasitako gazteak ardiak kendu dituela lanak gainezka eginda).  Beraz, arau
> edo agindu berriak baino beste bide batzuk aukeratu beharko ditugu interes
> orokorra eta partikular(zilegiak) uztartzeko.
>
>
> Bada printzipio orokor bat gizakion portaera gidatzen duena eta bizidun
> gehienetan ere errepikatzen dena: "erabilgarri" ez zaiguna alboratu egiten
> dugu. Beraz,  bertako ekosistemei edo kasu honetan ingurune aberatsago
> horri ere etekin bat eman beharko diogu. Izan gozamen ikuspegi hutsetik
> izan errentagarritasun ekonomikotik. Eta hor herritarrok badugu arduratxoa
> eta gure erakundeetako arduradunek beste bat galanta lurrak bere
> benetako balioa izan dezan. Ezin dena honartu zera da: Herri eta hiri
> inguruetako lur-zorua urrean pareko prezioetan egotea espekulatzaileen
> mesederako eta mendi-sailak hutsa balio izatea, kasu honetan ere dirua
> ezkutatzea nahi  duten batzuen onurarako. Bizkaian  falimilia ezagunak lur
> asko eta askoren jabe egiten ari dira hutsan truk.
>
>
> Adibide bat: Pinuarenak egin du. 100 urte pasatxo egingo ditu Euskal
> Herrian. Gaitzak jota laister ezkutatuko da gure mendietatik. Juxtu bada
> hamarkada bat prezioak behera egin duenean eta bere errentagarritasun
> ekonomikoa zalantzazkoa izan denean (subentzioek eusten diote pinuari
> egun). Era berean, gaztaina ere ia desagertu egin zaigu gure mendietatik.
> Hau ere gaitzek jota, honi ere honddoek erasaten diote.Gaiztainadiak,
> sagastiekin batera izugarrizko hektarea pila betetzen zituzten Gipuzkoa eta
> Bizkaian. Mendetan zehar iraun zuen garaiko dietaren oinarrietako bat zelako.
> Mende horietan gaitzak jasan zituen, nola ez,baina garaiko nekazariek
> premiak bultzatuta eta ondo artatuz  arboladiak iraunaraztea lortu zuten,
> noiz arte? Preminarik egon ez zen arte, dieta aldatu zen arte. Portuga,
> Galizia, Italian, .... gaztainadi ederrak daude oraindik erabilgarritasunak
> eta premiak "aginduta".  Hor gaztainak bizibidea ematen die, lu-jabeari,
> lurrari, bioaniztasunari eta gainontzeko herritarreri.
>
>
> Enrike
>
>
>
>
>
>
>
> Outlook-etik <http://aka.ms/weboutlook> bidalia
>
>
> ------------------------------
> *Nork:* Gari Araolaza <gari a bildua eibar.org>
> *Bidaltze-data:* igandea, 2018(e)ko apirilaren 29a 09:21
> *Nori:* Eibartarrak zerrenda
> *Gaia:* Re: [eibar] ER: Arbola iņausketa salbajia
>
> Oso interesgarrixa azken esaldi hori Asier: "Erakundiak interes
> pertsonalak babesten, eta partikularrak hasi bihar interes orokorra
> defenditzen".
>
> Jardun politiko GUZTIARI aplikatu leikixo filosofia hau: Erakundeek
> interes orokorraren alde egin beharko lukete! Zentzu zabalenean gainera, ze
> askotan interes orokor batek eskatzen du interes partikular bat babestea.
>
> Autokritika aldetik, basoen kontuan iritzia garbi daukadan arren (pinu eta
> eukaliptoen kontra, noski), nere interes partikularretik (mendizale
> esporadiko paseatzailea) lotsa ematen dit lur jabe bati zer landatu behar
> duen agintzea.
>
> Baina nire burua zuritzen laguntzeko: interes orokorraren aldetik badago
> zer egin, ezta?
>
> Gari
>
> PS: Zorionak taldeko beteranoenari, gaur Serafinen urtiak!
>
>
>
> Asier Sarasua<asarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
> apirilaren 28(a) 20:30):
>
> enmarkatzeko erantzuna, Enrike ;)
> iņun argitaratzeko asmorik?
>
> Tristia da, baina proposamenak eta konponbidiak partikularren eskutik
> datoz gehixenetan holako kontuetan (naturaren babesaz dihardut). Bizkaixan
> Lurgaia Fundaziņua lurrak erosten eta alokatzen hasi da lurjabe txikixeri,
> bertako zuhaitzak landatzeko (pinu eta eukaliptu sail amaierabakuen
> aldamenian, gitxienez bertako baso batzuk euki deiguzen); Deltebre moduko
> Naturgune supergarrantzitsu batian be, onduen zaindutako inguruak
> partikularrak dira, SEOk (Sociedad Espaņola de Ornitologiak) kudeatzen
> daben Riet Vell (paradisu txiki bat) eta La Caixana dan beste sail haundi
> bat. Bittartian, beste guztia modu salbajian explotatzen da (Doņana edo
> Daimiel moduan), eta erakundiak geldirik. Monegros inguruan be (Europan
> bakarra dan ingurune naturala), erakundiak ureztatze-sistemak bultzatzen
> hasi dira, zer eta basamortu baten erdixan. Eskerrak hamen be SEOk lur-sail
> haundi batzuk erosi zittuan bertako faunia eta floria babesteko.
>
> Erakundiak interes pertsonalak babesten, eta partikularrak hasi bihar
> interes orokorra defenditzen.
>
> a.
>
>
>
>
>
> Hau idatzi du Sosola Baserria (ganbaratxo a bildua hotmail.com) erabiltzaileak
> (2018 api. 26, og. (17:29)):
>
> Basoetako Foru Araua bada, bertan landaketak egiterakoan zen bait muga
> ezartzen dira: Iturri, baserri eta belardietarainoko distantzia
> gutxienekoa, higadura arriskua eta abartxo batzuk. Bestela ez da inongo
> arazorik lur-jabeak berak nahi daben espeziea sarzeko.
>
> Hainbat espezie eta arbola-mota egonda zer dala-ta  orain arteko
> pinu-monokultibua eta ustez datorkigun eukaliptuarena?
>
> "Errentagarritasun" kontua. Epe motzeko errentagarritasuna: pinuak 40 urte
> behar ditu mozteko eta eukaliptuak 20.
>
> Bere garaian baso-politika zehatz bati zabaldu zitzaion atea. Landa eremu
> atlantiarrean baserri asko dira. Gehienak orografia zaileoak eta azalera
> txikikoak (XvII eta XVIII) mendeetan mendiaren kolonizazio masiboaren
> ondorioa gosetik ihesi (beste asko Ameriketara), Espainiako gobernarien
> erabaki desastrosoek eraginda. Beraz, baserri txiki ugariz bete ziren gure
> mendiak. XX.mendean diktadurak baso-politika zehatza diseinatu eta martxan
> jartzen du landa-eremuko jendea hirietara desplazatuz esku-lanaren premian
> industria asetzeko. Hortxe koka dezakegu gaurko baso-politikaren jatorria.
> Esan gabe doa, diru-laguntzen politika erabat baldintzatzen dutela eta
> hortik soilik lortzen dela "errentagarri" egitea horrelako hustiapen-mota
> (eta noski Ekuador edo Peru-tik etorritako langileekin).
>
>
> Hori historia, gaur nork agintzen du, nork erabakitzen du? Nork oztopatzen
> du basoa kolore bakarrekoa izatetik koloreanitza izaterako urratsa ematea:
> Baso Elkarteak. Bertan, lur-jabe andana biltzen dira. Lur jabe handi eta
> txikiak (edozein tramite edo laguntza jasotzeko kidea izan behar duzu).
> Ordezkaritza  zuzendaritzan kudeatzen duzun lur-eremuaren arabera da. Beraz
> lur-jabe handienek kontrolatzen dute (Kutxa, Foru Aldundia,...). Eta
> gainera inguruan egurraren industriaren egitura konplexu bat dago
> (Zerrategi, neurtzaileak, ingeniariak, Papelera ....). Multzo hau demaseko
> Lobby-a da. Sekulako indarra dauka eta eragin zuzena du erabaki
> politikoetan. Sektorea "ordezkatzen" omen du. Beraz, arduradun politikoek
> beti men egiten diote. Aurreko legealdian saiakera egin eta lepoak moztu
> ziren gai honekin ere.
>
>
> Irtenbidea beste herrialde aurreratuagoei  begiratu eta kopiatzea baino ez
> da. Frantzia, Austria,Alemania,...baso anitza eta landa-eremu bizia (jendea
> bertan eta bertatik, eta ugari bizitzea, lurraldeari lotuta). Gaurko
> industria dimentsionatuz , zurezko eraikuntza bultzatu, biomasa (ikazkinak
> gogoan?), Paisaia (turismoa),....Errentagarriagoak  dira, motzera eta
> luzera.
>
> Non da gakoa? Presio-talde horri, Baso Elkarteari,  kontrapisu egingo dion
> beste bat egituratzea. Bizkaian egiten ari dira saiakeratxoa, ea ba...
> Eibarko Udalak badu zeresanik. Plan Jeneralian eta Arrateko Plan Berezian
> aletxoa jartzeko aukera izan genuen. Latia emon biharko da.
>
>
>
> Enrike
>
>
> Outlook-etik <http://aka.ms/weboutlook> bidalia
>
>
> ------------------------------
> *Nork:* leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* osteguna, 2018(e)ko apirilaren 26a 12:11
> *Nori:* Eibartarrak zerrenda
> *Gaia:* Re: [eibar] Arbola iņausketa salbajia
>
> Jakin barik erantzun egingo dot. Baiezkoan nago
>
> leire n
>
>
> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Virus-free.
> www.avg.com
> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
> <#m_1867608992861334313_x_m_-6538534382864151113_m_4167909304692671525_x_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>
> Mikel Larreategi<larreategi a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
> (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:52):
>
> leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:19):
>
> Benetan, Enrike? Eukaliptua jarri bihar dabe? Baiņa ze zentzu da horrek,
> ba? Lur hórrek, seguruenera, agortuta egongo dira, eta holako arbola batek
> erremetia emongo detse!
> Zeiņek diseiņatzen dittu politika hónek? Diruak baiņo ez dau balio? Itzela
> da
>
>
>
> Lur-jabe bakoitzak erabakitzen dau zer nun landatu?
>
>
>
> Mikel
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20180510/807c944f/attachment-0001.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago