[eibar] Kirmen Uribe Estonian

Iban Arantzabal iarantzabal a bildua goiena.eus
As, Maiatza 22, 11:46:11, CEST 2018


Nik badut bat:

Entzun nion Ramon Saizarbitoriari, ikusten zituela nobela atera berriak
eskaparateetan eta kasu batzuetan euskarazko originala eta gaztelerazko
itzulpena batera, elkarren ondoan. Saizarbitoriak euskarari konpetentzia
zeritzon gaztelerazko itzulpena aldi berean eskaparatean ikusita. Esango
nuke, Kirmen Uribek ere halatsu jokatu zuela azkenengo aldiz. Zein da
horrela jokatzeko arrazoia?

Eskerrik asko aukera emateagatik. Elkarrizketa on.

Hau idatzi du Eneko (eneko a bildua kaixoestonia.org) erabiltzaileak (2018 mai. 21,
al. (14:20)):

> Kaixo, Eneko Erauzkin Eibartarra naiz, Estonian bizi dena. Orain dela
> hilabete batzuk zerrendan sartu nintzen eta beti irakurtzen zaituztet
> naiz eta idatzi ez. Gauza da Ostiral honetan Kirmen Uribe idazle
> Ondarrutarra elkarrizketatu behar dudala Estoniako "HeadRead"
> irakurketaren festibalean. Head (ona estonieraz) Read ( irakurri
> ingelesez) Estoniako kulturan prestigio itzela duen festibala da, eta
> Estonian idazleen elkartean gertztzen da, Tallinneko alde zaharrean.
> Ordu beteko elkarrizketa izango da, eta galdera mota guztiak egin
> daitezke, kultura, euskararen egoera, politika, hezkuntza, bere
> idazlanak.. edozer. Prestatuta dut baino burutik pasatu zait zuetako
> askok kulturgintzan edo euskararen munduan zaudetenez ( edo bere lanen
> irakurleak zaretelako ...) agian  berari galderaren bat egin nahiko
> zenioketela.
>
> Norbaitek buruan zerbait badauka idatzi eta galdetuko diot zuen izenean.
> Elkarrizketa grabatu egingo da (ingelesez izango da) eta youtuben
> jartzen dutenean euskal azpitituluak jarriko dizkiot.
>
> Animatzen bazarete ostegunerarte  denpora duzue.  Kirmen Uriberen lan bi
> Estonieraz daude jada, eta Bilbao-New York liburuan Estonia agertzen da.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>


-- 



*-------------Iban Arantzabal Arrieta*
Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.
iarantzabal a bildua goiena.eus / 943 25 05 05* / *Albisteak: *goiena.eus
<http://www.goiena.eus>*


* <http://onelink.to/vz67zu>*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20180522/94d06eca/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago