[eibar] Eibarko alkatia eta guardia zibilla

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
As, Urr 16, 14:02:23, CEST 2018


Udalbatzak onartu zebana, info hori zehaztiarren, izan zan Goardia Zibilaren jarduera mugatu dadila Estatutuaren araberako eskumenetara (eta kitto), eta horrela izanik, utz dezala libre Ipuruan okupatzen daben espazioa. 

Horrekin batera, Udalbatzak eskatu zeban Estatutuaren arabera dauzkan funtzioei eusteko (armen interbentziorako bulegoa), Ipuruako koartela kenduta. 

Urriaren 12ko jaiak baino, koartela hortik kentziak mereziko dau ospakizuna. Ordurarte hor barruan ez dakit zer dakagun ospatzeko. 

josu





Enviado desde mi iPhone

> El 16 oct 2018, a las 13:37, leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com> escribiķ:
> 
> Ez da gauza bera. Tabernak negozio pribauak dira, zuk erabagi ahal dozu sartu ala ez. Nik hala egitten dot foballa jarritta daken tabernetan. Gaiņera tabernarixari be eskatu zenkixo katez aldatzia.
> Baiņa alkatia guardia zibillen kuartelera badoia arrazaren eguna ospatzera, eisbartar guztion izenian doia, berari botua emon ala ez. Harrixaren ordezkarixa da. Gaiņera, esan destenez, udalbatzak onartu zeban moziņo bat guardia zibillari eskatzeko herrittik ospa egitteko. PSOEk be babestu zeban. Zertan dihardu, ordua?
> Neri higoingarrixa begittantzen jata!
> 
> leire n, higoiduta
> 
> Mezu hau jaso duzu <eneko a bildua kaixoestonia.org> helbidetik (2018 urr. 12, or. (13:27)):
>> Lotsagarria bai, baino gure herriaren erretratu perfektua. Gaur Eibarren 3 tabernetan egon naiz eta teoretikoki euskaldun jabeak dituztenak... eta hiruretan Arrazaren Eguneko desfilea zuten telebistan jarrita. Alkatearena lotsagarria? bai, herriarena penagarriagoa.
>> 
>>  
>> 
>> 
>>> On 2018-10-12 12:29, leire narbaiza arizmendi wrote:
>>> 
>>> Kasualitatez jakin dot Eibarko alkatia juango dala gaur Guardia zibillak Hispanidade eguna ospatzeko antolatzen daben ekitaldira. https://www.eibar.eus/eu/udala/alkatea/alkatearen-agenda/guardia-zibilak-antolatutako-ekitaldietan-egongo-da-alkatea-urriaren-12a-hispanitate-eguna-dela-eta
>>> Jakiņa, danon izenian. Zelako hotzikaria! Itzela begittantzen jata holako ospakizun batera herrixan errepresentaziņuan juatia. Arrazaren eguna,  Espaiņiako egun zahitsuena, zer eta guardia zibillengana.
>>> Argi dago PSOEri letra bakarra geratzen jakola tente: E, Espaņa. Gero Idoia Mendiak abertzaliak LePen eta Salvinirekin konparauko dittu!!! Lotsagarrixa!! 
>>> Gaurko eguneko erretratuekin egingo dau propaganda esku-orririk, gero buzoneatzeko?
>>> Zelako lotsia, benetan!
>>> Leire n
>>> 
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>> 
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> 
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20181016/427a6146/attachment-0001.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago