[eibar] bababaltza eta gindillia

Oier Gorosabel Larrañaga txikillana a bildua eibar.org
Iga, Ots 10, 09:57:36, CET 2019


EGUNERAKETA: artikulo hau ziberespaziuan erabilli eta gero, ekarpen 
interesgarri bi jaso dittudaz:

  * Eibartarrak zerrendan, jakin dot Eibarko etxe gehixenetan “baba
    baltza” ez dala nik pentsatzen nebana (/Phaseolus vulgaris
    <https://eu.wikipedia.org/wiki/Babarrun>/), ez bada eze /Vicia faba
    <https://eu.wikipedia.org/wiki/Baba>/-ri emoten jakon izena (nik
    “baba” modura ezagutzen nebana). Halan be, interneten billaketa bat
    eginda, ikusi dot ez naizela halan esaten doten bakarra
    <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=413&lang=eu&sarrera=baba&xeh=6>.
    Igual aldia basarrittar/kaletarren artian dago?
  * Sare sozialetan (Facebook) inkesta bat egin dot. “Zuen etxean,
    indabak "sakramentuekin" eta... gindillarekin, ala gindulla barik?”
    galderiari 42 lagunek erantzun detse, 48% gindilliakin, eta 52%
    barik. Oiñ kohorte ikerketa bat biharko litzake, oin dala 50 urteko
    datuekin konparauta, gindilliana antxiñatik datorren eta atzeraka
    egitten dabillen ohitturia dan, edo aldrebes. ;-)

Hamen ipiñi dot dana: 
https://eibar.org/blogak/orakulua/etl-akoatl-chili-aka-bababaltza-sakramentuekin-eta-gindillekin

O.


28/01/2019 22:19(e)an, Sosola Baserria igorleak idatzi zuen:
> Bababaltzak berdeak dira bai. Bi klasetakuak egoten dira haundixak eta 
> txikixak.
> Baba gorrixak beste bi: pinttana (Gernikakua) eta baltz-baltza 
> (Tolosakua).
> Gurian pipar txorizerua inoiz bai, baina minik ez babatan.
>
>
>
>
> Nire Samsung Galaxy smartphonearen bidez bidali da.
>
>
> -------- Jatorrizko mezua --------
> Igorlea: leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>
> Data: 29/01/2019 02:05 (GMT+07:00)
> Nori: Eibartarrak zerrenda <eibartarrak a bildua postaria.com>
> Gaia: Re: [eibar] bababaltza eta gindillia
>
> KOntua da, neretako baba baltzak ez dira hórrek, gurian baba baltzak 
> babak dira, hemenguak bertakuak, gaztalaniazko "habas".
> Eta baba gorrixak (erretratukuak gurian baba gorrixak dira) ez dira 
> jan gindillekin, nik hori menuko tabernetan ikusi neban lehenenengoz,
> Eta gindillak jaten dira, e? Nahiko riojanuak gara alde horretatik :-)
> leire, riojania
>
> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikillana a bildua eibar.org 
> <mailto:txikillana a bildua eibar.org>) erabiltzaileak (2019 urt. 28, al. (17:24)):
>
>     Reflexiño kulinarixo honen harira
>     https://eibar.org/blogak/orakulua/etl-akoatl-chili-aka-bababaltza-sakramentuekin-eta-gindillekin
>
>     galdera bat eibarnautei. Zuen etxietan normala da bababaltza
>     gindillekin
>     jatia?
>
>     -- 
>     ***
>     Oier Gorosabel Larrañaga
>     http://www.abante.eus
>
>
>     _______________________________________________
>     Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>     Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>     <mailto:Eibartarrak-request a bildua postaria.com>
>     izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
>     Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


-- 
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20190210/ab3a2556/attachment-0001.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago