[eibar] Eibar eta kotxeak

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Al, Ots 11, 20:14:38, CET 2019


Bueno, fuera kotxiak!
Baina ahaztu egitten jatzue Eibarren ez dagula biharrik, jendia kanpora
juan bihar dala lan egittera, eta garraio publikua da dakaguna. Ez dago
esate baterako, autobusik poligonuetara (ez Eibarren bakarrik), eta ez
dakit inoiz Matxarixako poligonoko nonora juan zarien! Espaloirik be ez
dago, ezta argirik be! Peligrua besterik ez! Eta ni oin Deban hasi bihar
naiz biharrian. autobusa eta trena dagoz. Ondo. Orduro. Ondo. Baiņa bixak
ordu BERIAN! Bixak Euskotren! Baiņa ze burutan sartzen da horri? Eta
asteburuetan gauza bera gertatzen da Elgoibarrera juateko, danak bixak ordu
berian, juan eta etorri. Oso logikua!
Munipak be bialtzen gaittue aparkatzera Avenida de Galiziara, eta ni ez
noia illunetan hara, goizian goiz, ezta pentsau be. Gero, gaiņera, egun
pare baten lgata, igual autua espillu barik topau!

Ez dakit zuek inguruan mobilidade eskasa dakan personarik badakazuen. Nik
bai. Dentistiana juateko, esate baterako, odisea bat da, autuan juan bihar
garalako. Nerbixuetatik egoten naiz beti. Eta zer esan ospittale barrixan
gaiņian? Ez daka autobus geltokirik, barren! Eta aparkatzeko, Eroskin. Zer
egin halakuetan? Ba, desastria!
Espaloiak zabaltzia, ondo, baina ez terraza gehixago jartzeko. Gero ibili
ezinda gabiz eta! Eta Urkusuan badakizu zertaz dihardugun!
Zergaittik ez dira egitten baterixan leku geixago, beste herri askotan
moduan? Zergaittik ez jarri taillar hutsetan aparkatzeko leku merkiak?
Zergaittik ez jarri 4 orduko aparkatzeko baimena eibartarrendako zona
urdiņian? Gergaittik ez egin aparkaleku disuasorixuak autobus zerbitzuakin?
Zergaittik ez razionalizau zama-lan guniak? Zabor ontzi kopurua?
Basaurin egin izan dodanian bihar, ordu erdi bihar izaten dot biharrera
juateko. Trenian ordubete baiņo gehixago. Poni Expresian goiaz, barren!
Automobil gutxiago, ejem! Baiņa renobe plan bat martxan hauteskunde
aurretik! Dana ezin da! Mercedes, automotive center market in the kitchen.
eta Petronorreri be emon bihar jako jaten!
AHT gutxiago eta Euskotren gehixago eta hobia! Eta autobus linia gehixago
eta razionalizauta! Porlanetan gastatzen gabizen zorakerixia ganorazko sare
baten inbertiduko bagendu, orduan bai, orduan auto gutxiago biharko geunke!
Baiņa hopri dirua gastatzia da batzuen eritxixan!

Ai, asaskatu naiz. Benetan be!
leire, A8ko rally pilotua


Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendicute a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2019
ots. 11, al. (15:26)):

> Kaixo Gari:
>
> Hiri ereduaz eta mugikortasunaz idazten duzun bakoitzean zurekin bat
> etortzen naiz. Baina uste dut gauza bat eta bestea ez direla
> inkonpatibleak.
>
> Nire ustez hiriguneko kaleetan autoek protagonismo larregi dute. Espazioa
> konkistatu dute hamarkada batzutan. Eta uste dut badela garaia Eibarren
> horri buelta emateko. Kaleak pertsonentzako izan behar dira.
>
> Hori esanda, nire iritzia da autoak trama urbanotik atera egin behar
> direla eta, horrekin batera, beste  mugikortasun eredu bat sustatu.
> Erdigunetik aparkalekuak kendu eta periferietan aparkaleku aukerak eman.
> Zailtasunak jarri kaleetatik autoz aritzeko eta erraztasunak, berriz,
> oinezkoari.
>
> Adibidez: Matsarian aparkaleku erraldoi bat egin eta Errebalen,
> Ibarkurutzen, Urkizun, espaloiak zabaldu, kaleak itxi edo, gutxienez,
> gehienezko abiadura jeitsi benetako koexistentzia gune izateraino (10
> km/h?). Konponbide integral bat: aparkalekuak sortu bai, baaina ez San Juan
> edo Bidebarrieta kaleetan egin duten moduan. Hori atzera egitea izan da eta
> batzuk oso argi esan genuen ez gentozela horrekin bat.
>
> Aparkalekuak sortzeaz hitz egiten dugunean, badaude horren inguruko
> ikuspegi anitzak. Eta nik, EAJren ordezkari naizen aldetik, aparkalekuak
> sortu nahi ditugula esaten dut hain zuzen ere gure kaleetatik autoak kendu
> ahal izateko.
>
> josu
>
>
>
>
> Hau idatzi du Gari Araolaza (gari a bildua eibar.org) erabiltzaileak (2019 ots.
> 11, al. (14:51)):
>
>> Aste honetako ...eta kitton, Leire aparkalekuen harira sartu eta
>> Errebaleko proiektura iritsi da.
>>
>> Leire, ados zurekin: aparkaleku eta kotxeen kopuruak Eibarren ez datoz
>> bat. Aparkaleku baino kotxe gehiago daukagu.
>>
>> Kontua da ea motzean jardun behar dugun aparkaleku faltaz kejaka (eta
>> toki berriak sortzen), ala urrunago begiratu eta pentsatu behar dguun zer
>> egin behar den hemendik 10 urtera Eibarren kotxe gutxiago egoteko. Ez dakit
>> 100, 1000 edo 10000 kotxe gutxiago izango diren, baina gaur baino kotxe
>> gutxiago nahi ditut nik, eta ez aparkaleku gehiago.
>>
>> Bitartean, kotxea dugunok pentsatu beharko dugu zer egin, aparkalekua
>> erosi, garraio publikoa gehiago erabili, bizikletan hasi edo dena delakoa.
>>
>> Nik aukeran nahiago dut aparkaleku gehiago ez egitea eta kotxe gutxiago
>> egotea, eta norabide horretan dabiltza hiriburu aurreratu guztiak.
>>
>> Aparkalekuak gutxitzea da herri eta hiri gehienetako joera eta nere ustez
>> hori da bidea. Kezkatzen nau Eibarren bai PSOE eta bai PNV-ren
>> adierazpenetan "aparkaleku gehiago" hitzak onura moduan entzuten ditudalako.
>>
>> Gari, kotxeduna
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20190211/09a0c380/attachment-0001.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago