[eibar] Eibar eta kotxeak

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Al, Ots 11, 20:18:39, CET 2019


Bueno, eta artikulua irakorri ez badozue, hamentxe loturia:
https://eibar.org/blogak/leire/errebal-adar-jotze-galanta
Ale, #autobonbo pixka bat


Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txargain a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2019 ots. 11, al. (20:14)):

> Bueno, fuera kotxiak!
> Baina ahaztu egitten jatzue Eibarren ez dagula biharrik, jendia kanpora
> juan bihar dala lan egittera, eta garraio publikua da dakaguna. Ez dago
> esate baterako, autobusik poligonuetara (ez Eibarren bakarrik), eta ez
> dakit inoiz Matxarixako poligonoko nonora juan zarien! Espaloirik be ez
> dago, ezta argirik be! Peligrua besterik ez! Eta ni oin Deban hasi bihar
> naiz biharrian. autobusa eta trena dagoz. Ondo. Orduro. Ondo. Baiņa bixak
> ordu BERIAN! Bixak Euskotren! Baiņa ze burutan sartzen da horri? Eta
> asteburuetan gauza bera gertatzen da Elgoibarrera juateko, danak bixak ordu
> berian, juan eta etorri. Oso logikua!
> Munipak be bialtzen gaittue aparkatzera Avenida de Galiziara, eta ni ez
> noia illunetan hara, goizian goiz, ezta pentsau be. Gero, gaiņera, egun
> pare baten lgata, igual autua espillu barik topau!
>
> Ez dakit zuek inguruan mobilidade eskasa dakan personarik badakazuen. Nik
> bai. Dentistiana juateko, esate baterako, odisea bat da, autuan juan bihar
> garalako. Nerbixuetatik egoten naiz beti. Eta zer esan ospittale barrixan
> gaiņian? Ez daka autobus geltokirik, barren! Eta aparkatzeko, Eroskin. Zer
> egin halakuetan? Ba, desastria!
> Espaloiak zabaltzia, ondo, baina ez terraza gehixago jartzeko. Gero ibili
> ezinda gabiz eta! Eta Urkusuan badakizu zertaz dihardugun!
> Zergaittik ez dira egitten baterixan leku geixago, beste herri askotan
> moduan? Zergaittik ez jarri taillar hutsetan aparkatzeko leku merkiak?
> Zergaittik ez jarri 4 orduko aparkatzeko baimena eibartarrendako zona
> urdiņian? Gergaittik ez egin aparkaleku disuasorixuak autobus zerbitzuakin?
> Zergaittik ez razionalizau zama-lan guniak? Zabor ontzi kopurua?
> Basaurin egin izan dodanian bihar, ordu erdi bihar izaten dot biharrera
> juateko. Trenian ordubete baiņo gehixago. Poni Expresian goiaz, barren!
> Automobil gutxiago, ejem! Baiņa renobe plan bat martxan hauteskunde
> aurretik! Dana ezin da! Mercedes, automotive center market in the kitchen.
> eta Petronorreri be emon bihar jako jaten!
> AHT gutxiago eta Euskotren gehixago eta hobia! Eta autobus linia gehixago
> eta razionalizauta! Porlanetan gastatzen gabizen zorakerixia ganorazko sare
> baten inbertiduko bagendu, orduan bai, orduan auto gutxiago biharko geunke!
> Baiņa hopri dirua gastatzia da batzuen eritxixan!
>
> Ai, asaskatu naiz. Benetan be!
> leire, A8ko rally pilotua
>
>
> Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendicute a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 ots. 11, al. (15:26)):
>
>> Kaixo Gari:
>>
>> Hiri ereduaz eta mugikortasunaz idazten duzun bakoitzean zurekin bat
>> etortzen naiz. Baina uste dut gauza bat eta bestea ez direla
>> inkonpatibleak.
>>
>> Nire ustez hiriguneko kaleetan autoek protagonismo larregi dute. Espazioa
>> konkistatu dute hamarkada batzutan. Eta uste dut badela garaia Eibarren
>> horri buelta emateko. Kaleak pertsonentzako izan behar dira.
>>
>> Hori esanda, nire iritzia da autoak trama urbanotik atera egin behar
>> direla eta, horrekin batera, beste  mugikortasun eredu bat sustatu.
>> Erdigunetik aparkalekuak kendu eta periferietan aparkaleku aukerak eman.
>> Zailtasunak jarri kaleetatik autoz aritzeko eta erraztasunak, berriz,
>> oinezkoari.
>>
>> Adibidez: Matsarian aparkaleku erraldoi bat egin eta Errebalen,
>> Ibarkurutzen, Urkizun, espaloiak zabaldu, kaleak itxi edo, gutxienez,
>> gehienezko abiadura jeitsi benetako koexistentzia gune izateraino (10
>> km/h?). Konponbide integral bat: aparkalekuak sortu bai, baaina ez San Juan
>> edo Bidebarrieta kaleetan egin duten moduan. Hori atzera egitea izan da eta
>> batzuk oso argi esan genuen ez gentozela horrekin bat.
>>
>> Aparkalekuak sortzeaz hitz egiten dugunean, badaude horren inguruko
>> ikuspegi anitzak. Eta nik, EAJren ordezkari naizen aldetik, aparkalekuak
>> sortu nahi ditugula esaten dut hain zuzen ere gure kaleetatik autoak kendu
>> ahal izateko.
>>
>> josu
>>
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Gari Araolaza (gari a bildua eibar.org) erabiltzaileak (2019 ots.
>> 11, al. (14:51)):
>>
>>> Aste honetako ...eta kitton, Leire aparkalekuen harira sartu eta
>>> Errebaleko proiektura iritsi da.
>>>
>>> Leire, ados zurekin: aparkaleku eta kotxeen kopuruak Eibarren ez datoz
>>> bat. Aparkaleku baino kotxe gehiago daukagu.
>>>
>>> Kontua da ea motzean jardun behar dugun aparkaleku faltaz kejaka (eta
>>> toki berriak sortzen), ala urrunago begiratu eta pentsatu behar dguun zer
>>> egin behar den hemendik 10 urtera Eibarren kotxe gutxiago egoteko. Ez dakit
>>> 100, 1000 edo 10000 kotxe gutxiago izango diren, baina gaur baino kotxe
>>> gutxiago nahi ditut nik, eta ez aparkaleku gehiago.
>>>
>>> Bitartean, kotxea dugunok pentsatu beharko dugu zer egin, aparkalekua
>>> erosi, garraio publikoa gehiago erabili, bizikletan hasi edo dena delakoa.
>>>
>>> Nik aukeran nahiago dut aparkaleku gehiago ez egitea eta kotxe gutxiago
>>> egotea, eta norabide horretan dabiltza hiriburu aurreratu guztiak.
>>>
>>> Aparkalekuak gutxitzea da herri eta hiri gehienetako joera eta nere
>>> ustez hori da bidea. Kezkatzen nau Eibarren bai PSOE eta bai PNV-ren
>>> adierazpenetan "aparkaleku gehiago" hitzak onura moduan entzuten ditudalako.
>>>
>>> Gari, kotxeduna
>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20190211/a835f670/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago