[eibar] Eibar eta kotxeak

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
As, Ots 12, 09:36:19, CET 2019


> 
> Non dago margo pote pare batekin peatonalizazioak bultzatzen zituen Mendicute? ;-)
> Gari

Hemen!!!! Hori egin nahi dut kotxeak kaleetatik kendu ta aparkalekuetan sartuta! ;-)

josu







> 
> Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendicute a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2019 ots. 11, al. (15:26)):
>> Kaixo Gari: 
>> 
>> Hiri ereduaz eta mugikortasunaz idazten duzun bakoitzean zurekin bat etortzen naiz. Baina uste dut gauza bat eta bestea ez direla inkonpatibleak. 
>> 
>> Nire ustez hiriguneko kaleetan autoek protagonismo larregi dute. Espazioa konkistatu dute hamarkada batzutan. Eta uste dut badela garaia Eibarren horri buelta emateko. Kaleak pertsonentzako izan behar dira. 
>> 
>> Hori esanda, nire iritzia da autoak trama urbanotik atera egin behar direla eta, horrekin batera, beste  mugikortasun eredu bat sustatu. Erdigunetik aparkalekuak kendu eta periferietan aparkaleku aukerak eman. Zailtasunak jarri kaleetatik autoz aritzeko eta erraztasunak, berriz, oinezkoari. 
>> 
>> Adibidez: Matsarian aparkaleku erraldoi bat egin eta Errebalen, Ibarkurutzen, Urkizun, espaloiak zabaldu, kaleak itxi edo, gutxienez, gehienezko abiadura jeitsi benetako koexistentzia gune izateraino (10 km/h?). Konponbide integral bat: aparkalekuak sortu bai, baaina ez San Juan edo Bidebarrieta kaleetan egin duten moduan. Hori atzera egitea izan da eta batzuk oso argi esan genuen ez gentozela horrekin bat. 
>> 
>> Aparkalekuak sortzeaz hitz egiten dugunean, badaude horren inguruko ikuspegi anitzak. Eta nik, EAJren ordezkari naizen aldetik, aparkalekuak sortu nahi ditugula esaten dut hain zuzen ere gure kaleetatik autoak kendu ahal izateko. 
>> 
>> josu
>> 
>> 
>> 
>> 
>> Hau idatzi du Gari Araolaza (gari a bildua eibar.org) erabiltzaileak (2019 ots. 11, al. (14:51)):
>>> Aste honetako ...eta kitton, Leire aparkalekuen harira sartu eta Errebaleko proiektura iritsi da.
>>> 
>>> Leire, ados zurekin: aparkaleku eta kotxeen kopuruak Eibarren ez datoz bat. Aparkaleku baino kotxe gehiago daukagu.
>>> 
>>> Kontua da ea motzean jardun behar dugun aparkaleku faltaz kejaka (eta toki berriak sortzen), ala urrunago begiratu eta pentsatu behar dguun zer egin behar den hemendik 10 urtera Eibarren kotxe gutxiago egoteko. Ez dakit 100, 1000 edo 10000 kotxe gutxiago izango diren, baina gaur baino kotxe gutxiago nahi ditut nik, eta ez aparkaleku gehiago.
>>> 
>>> Bitartean, kotxea dugunok pentsatu beharko dugu zer egin, aparkalekua erosi, garraio publikoa gehiago erabili, bizikletan hasi edo dena delakoa.
>>> 
>>> Nik aukeran nahiago dut aparkaleku gehiago ez egitea eta kotxe gutxiago egotea, eta norabide horretan dabiltza hiriburu aurreratu guztiak. 
>>> 
>>> Aparkalekuak gutxitzea da herri eta hiri gehienetako joera eta nere ustez hori da bidea. Kezkatzen nau Eibarren bai PSOE eta bai PNV-ren adierazpenetan "aparkaleku gehiago" hitzak onura moduan entzuten ditudalako.
>>> 
>>> Gari, kotxeduna
>>> 
>>> 
>>> 
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>> 
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> 
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20190212/4b1c4842/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago