[eibar] Debakizuna

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Ost, Uzt 17, 21:20:32, CEST 2019


Lagunok, Eibartik zenbat urtengo dogu? Alkarrekin juango gara?

Oier Gorosabel Larrañaga <txikillana a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
(2019 uzt. 17, Asz 17:28):

> Kantau nahi dabenandako, hamen nere errepertorixoko proposamen batzuk
> (nahi dabenak inprimitzeko;-) ).
>
> O.
>
> ************************************
>
>
> Zenbait bertso xelebre
>
> (Bernardo Atxaga / Ruper Ordorika)
>
>
> Batzuetan jartzen naiz etxetik begira
>
> Begiak jausten zaizkit leihotik behera
>
> Lurrean salto eginez kanikak bailira
>
> Gaua etorri arte dibertitzen dira.
>
>
> Ikusmira galduta asper naizenean
>
> Gogoa ipintzen dut etorkizunean
>
> Zer egin behar dudan euskaldun artean
>
> Suizidatzen ez banaiz datorren urtean.
>
>
> Estraineko gauza zeharo alpertu
>
> Jatearekin soilik nor da gaur kontentu
>
> Asmatu behar ditut makina bat santu
>
> Egutegia festaz erabat gorritu.
>
>
> Lagunekin paratu txokolate jatiak
>
> Zaku karrerak eta bidaia haundiak
>
> Ezagutu nahi ditut enpatxu eztiak
>
> Konstantinopla eta Parisko zubiak.
>
>
> Apaizei sotanak dizkiet kenduko
>
> Itsasuntzi piraten banderak eiteko
>
> Tiobibo batetan denok gara igoko
>
> Zintzoak garelako ez dugu ordainduko.
>
>
> Musika joko dugu alde guztietan
>
> Batek bonboan eta besteak tronpetan
>
> Bilutsirik bainatuz ilargi argitan
>
> Maitia bilatuko dugu ur azpitan.
>
>
> Biziko gara horrela hirurehun bat urtez
>
> Banku guztietako jabetzaren kaltez
>
> Sufrimentua eta nigarraren ordez
>
> Farra eta farrandaz historia betez.
>
>
> Horrelakorik inoiz gerta ez baledi
>
> Izan gintezke arrano batzuentzat txori
>
> Txit ondo hitzeginen eskuetan geldi
>
> Borreroak baditu milaka aurpegi.
>
> *******************************************
>
> Vive, vive la liberté!
>
>
> Anonimoa, 1869
>
>
> Apez fanfarroi zenbaitek
>
> desafioa bota'itek:
>
> Karlos errege,
>
> bortxaz bedere,
>
> paratu behar ome'itek:
>
> balore ona behaitek.
>
>
> Apezak, zer nahi dezute
>
> zuek errege bilatzen?
>
> Partikularki
>
> Karlos septimoz
>
> nihor eztelaik oroitzen?
>
> Hori bai zaiku txokatzen!
>
> Ez dire apezak bakarrak,
>
> baituzte lagun azkarrak;
>
> haundimendiak,
>
> ez galtzeagatik
>
> lengo influjo ta indarrak,
>
> egin dire karlostarrak.
>
>
> Beti horien bizia
>
> izan da hipokresia;
>
> mundu guzia
>
> umil-umila
>
> beren eskura kartzia
>
> da hoien lege guzia.
>
>
> Bonuak eta graduak
>
> dirutan ttuzte hartuak:
>
> hek ezin kobra,
>
> hok ez balio
>
> Karlos errege egin arte;
>
> esperantza ona daukate.
>
>
> Galduagatik diruak,
>
> badute konsuelua:
>
> paper oiekin
>
> egin dezakete
>
> gibeleko serbiziua;
>
> horra deskite modua.
>
>
> Apezaren misionia da
>
> bakea erakustea;
>
> ez partiden bat
>
> armatu eta
>
> bera aitzindari atera,
>
> gerra zibila piztera.
>
>
> Fede onez kunplitzea
>
> nork bere obligazionia,
>
> makurrik gabe
>
> geren dretxoak
>
> elkarri respetatzea,
>
> hori da libertadea.
>
>
> Obispo eta kanonigo,
>
> apez eta fraile,
>
> zuek gurekin
>
> oihu egin zue
>
> zintzurrak larrutu arte:
>
> Vive, vive la liberte!
>
> *******************************************
>
> Ttiki ttikia
>
> (Georges Brassens / Anje Duhalde)
>
>
> Ez nuen inoiz txapelik kendu
>
> nehoren aurrean
>
> ta orai berriz noa zoratzen
>
> deitzen nauenean.
>
> Otso nintzen ta bere eskutik
>
> jaten dut geroztik,
>
> zakur gaixtoaren hortz handiak
>
> ez ditut jadanik.
>
>
> Ttiki-ttikia bihurtu nintzen,
>
> panpina bat besterik ez zen,
>
> etzanda begiak hesten zituen
>
> aita-ama erraiten zekien.
>
>
> Beti izan naiz oso egoskorra,
>
> ah! zer aldaketa,
>
> urtu egin naiz bere ezpainetan
>
> izotzen antzera;
>
> ezpain gozoak, ezpain xamurrak
>
> kontent dagoenean,
>
> bihurtzen dira mutur luzean
>
> haserre denean.
>
>
> Segi behar ditut bere legeak,
>
> agindu guziak,
>
> zentzugabeko erokeriak
>
> ta jeloskeriak.
>
> Neska xarmant bat behin agertu zen
>
> etxeko atarian,
>
> golpe ederrak bildu zituen
>
> bere ausardian.
>
>
> Azti guziek erran didate
>
> galduta nagola
>
> panpina hunen atzaparretan
>
> hiltzera noala.
>
> Ustegabean denak gabiltza
>
> borreroaren bila
>
> nere kasua desiratzen dut
>
> bera izan dadila.
>
> *******************************************
>
> Trapu zaharrak
>
>
> (Iparragirre)
>
>
> Egunez trapu biltzen
>
> gabean dantzan lehertzen
>
> beti umore onian
>
> degu pasatzen,
>
> eta goizian goiz
>
> kalian irten da
>
> lo goxuan daudenak
>
> esnatzen dira.
>
>
> Traperoooooo! Trapero zaharra, trapuaaaaaak!!
>
>
> Atera atera, trapuak saltzera
>
> nik erosten ditut modu onian
>
> arditian prakak kuartuan albarkak
>
> ta burni zaharrak txanponian
>
>
> Erosten ditut trapuak
>
> praka zahar urratuak
>
> gona gorri zaharrak eta
>
> atorratxuak.
>
> Jo zak zurrumuzki
>
> atabal soinu
>
> dantzan egiteko
>
> beti erana.
>
>
> Trapuuuuuuuuu.... trapuuuuu!
>
>
> Atera atera, trapuak saltzera
>
> nik erosten ditut modu onian
>
> arditian prakak kuartuan albarkak
>
> ta burni zaharrak txanponian
>
>
> Eltze elbarriturik
>
> pertza zulorik duenik
>
> arran parrillik edo
>
> trebera zaharrik
>
> inork saltzeko badauka
>
> librako txanponian
>
> ¡Ramon Batistak!
>
> erosten ditu.
>
>
> Trapuak treberiak eltziak trapuuuuuuuu!!!!!
>
>
> Atera atera, trapuak saltzera
>
> nik erosten ditut modu onian
>
> arditian prakak kuartuan albarkak
>
> ta burni zaharrak txanponian
>
>
> (Ateraaaaaa...!! Atera trapuak saltzeraaaaa...!
>
> nik erosten ditut nik, modu oniaaaaan....!!)
>
> arditian prakak kuartuan albarkak
>
> ta burni zaharrak txanponian
>
> *******************************************
>
> Sorterriko Koblak
>
> (Joseba Sarrionaindia / Mikel Laboa)
>
>
> Oihaneko pagoak blai
>
> aideratuz iru elai
>
> ostadarraren harian dira
>
> hirurak pausatu nahi
>
>
> Larrosak dira gorriak
>
> edo bestelan xuriak
>
> hagitzez ederragoak dira
>
> neskatilaren irriak
>
>
> Maldan behera urratsa
>
> betiko bidean latsa
>
> hodei ilunak gaua belzten du
>
> udazkena da ez bedatsa
>
>
> Usapalak ostantzean
>
> huts bata badut bihotzean
>
> zatoz maitea gure etxera
>
> dostatzera arratsean
>
>
> Eder basoan haritza
>
> haran aldean garitza
>
> fruitu antzera ontzen da hemen
>
> gizasemeen bizitza
>
>
> Sagar gorriak dilindan
>
> damea dago ganbaran
>
> maite laztanez hartzeko eta
>
> elkartzeko ohantzean
>
>
> Iluntasuna abailtzen da
>
> luma galdu bat bezala
>
> begiak uso, mingaina harana
>
> zure bihotza ene aingura
>
>
> Hurrun gauhontzak uluka
>
> zakur deslaiak zaunkaka
>
> mende oso bat iraganen dut
>
> zure ondoan koblaka.
>
> *******************************************
>
> Ni hiltzen naizenean
>
>
> (Herrikoia)
>
>
> Ni hiltzen naizenean, trala...
>
> ni hiltzen naizenean,
>
> ez ehortz elizan (bis)
>
> baina ehortze nazazue, trala...
>
> baina ehortz nazazue kupela tartean (bis)
>
> eta buruz barrikara, trala...
>
> eta buruz barrikara, ahoa zulora.
>
>
> Ni hiltzen naizenean, trala...
>
> ni hiltzen naizenean
>
> ez ehortz lurpean (bis)
>
> baina laga nazazue trala...
>
> baina laga nazazue
>
> belardi batean (bis)
>
> ta poxpoloak patrikan, trala...
>
> ta poxpoloak patrikan,
>
> papera aldean (bis).
>
>
> Hilik egon ezkeroz, trala...
>
> hilik egon ezkeroz,
>
> ez egon trixterik (bis)
>
> baina dantza ezazue, trala...
>
> pandero eta soinu (bis)
>
> eta musiko direnak, trala...
>
> eta musiko direnak
>
> poltsikoan gutxi (bis).
>
> *******************************************
>
> Loiolako porrusalda
>
>
> (Koldo Izagirre)
>
>
> Azpeitiko mutila Inazio donea
>
> Zazpi atso gazteri jasoa gonea
>
> Ai zer gonorrea Inazio donea
>
>
> Herriaren lepotik mila marabedi
>
> Loiolatarren kasta madarika bedi
>
> Besteren izerdi mila marabedi
>
>
> Oinaztarren mutila han aurrean doa
>
> Gaztelaren pausoan oina 'ta zangoa
>
> Ederra zapoa han aurrean doa
>
>
> Iruñan hartu zuen zangoko herrena
>
> Nafarroa salduta etsaia barrena
>
> Ez du okerrena zangoko herrena
>
>
> Begira nola doan aldarera herren
>
> Apostoluetatik jarria da hurren
>
> Ifernuko Txerren aldarera herren
>
>
> Orduan sortu zuen Jaunaren armada
>
> Munduko gerra zikin guztien ama da
>
> Inon beltzik bada Jaunaren armada
>
>
> Jainkoaren aldeko beso armatua
>
> Dolarrak aspaldian ongi xarmatua
>
> Ustel samartua beso armatua
>
>
> Loiolan ageri da eder basilika
>
> Zeruko zergazainek sakela kilika
>
> Kristo zintzilika eder basilika
>
>
> Hizketa leuna du Kristoren morroiak
>
> Sotanak beltzak baina zuriak sermoiak
>
> Loiolan zer lohiak Kristoren morroiak
>
>
> Urolako lohietan kli-klu kli-klu kli-klu
>
> Horra santu batenak gaur zenbait meritu
>
> Inaziok baditu beste hainbat kli-klu.
>
> *******************************************
>
> Libro etxen
>
> (Pierra Bordazaharre “Etxahun”)
>
>
> Abrekeria zer trixtezia horrengatik
>
> Behar izan düt nik laster egin sor lekhütik
>
> Ogenik gabe adin florian inozentik
>
> Maite beitzütüdan o Ama Eskuadi oroen ganetik
>
>
> Entzün nezazü ama zure deitzen
>
> Entzún nezazú zure nigarstatzen
>
> Eskualdún lúrretik naüe ohiltzen
>
> Noiz othe sarthüren niz ni libro etxen
>
>
> Bai maradikatzen haügü Hitler krimiñela
>
> Lehen lehen kausa behiz izan gitin hola
>
> Errekaz ixurrazi deikük gure odola
>
> Hire airekuekin nolaxek desegin gure arbola
>
>
> Ez adiorik o Donostia ta Gemika
>
> Nausi zaharra hasirik beita intzirika
>
> Ez dakigüla esküaldün horier hain mendeka
>
> Uste beno lehen ez zakion ützül errepüblika
>
> *******************************************
>
> Lagun, etor gurekin
>
>
> (Guk)
>
>
> Batez
>
> mendi eta oihanetan
>
> pentse eta alorretan bizi
>
> nahi dugu gure etxetan.
>
>
> Batez
>
> laborarien auzia
>
> ezin da irabazia nahi
>
> norbaitekin ta nor ez jakin.
>
>
> Biez
>
> langile guzien mina
>
> nausientzat gaxtagina senda
>
> litakea gure indarrez.
>
>
> Biez
>
> nun ez denari gogorka
>
> ezin da egin borroka nahi
>
> norbaitekin ta nor ez jakin.
>
>
> Lagun, etor gurekin, denok elgarrekin ba dugu zer egin.
>
> Gu ez gira lotsatzen, etsaia nun hazten, han da gudukatzen.
>
> Gure odolez ta ontasunez gure izaitez dirade gosez;
>
> elgartasunez erakuts hortzak elgarri josiz buru-gorputzak.
>
>
> Hiruez
>
> besteen bizkar bizi dena
>
> utzirik besta lehen lana mozten
>
> ahal gera ari hegalak.
>
>
> Hiruez
>
> diruaren lege latza
>
> ezin da nihundik kasa nahi
>
> norbaitekin ta nor ez jakin.
>
>
> Lauez
>
> libertateko bidean
>
> bide luze ta hertsian tinka
>
> eta gogor elgar atxiki.
>
>
> Lauez
>
> itotzen ari den haurra
>
> ezin da ekar bizira nahi
>
> norbaitekin ta nor ez jakin.
>
>
> Lagun etor gurekin...
>
> Gure odolez...
>
>
> Bostez
>
> ardiz bezti den otsoa
>
> barnea ustelezkoa argi
>
> ikus nor den gure ondoan.
>
>
> Bostez
>
> barkua zuzen eraman
>
> haizeari gogor eman nahi
>
> norbaitekin ta nor ez jakin.
>
>
> Lagun etor gurekin...
>
> Gure odolez... (bigarrengo zati hau bis)
>
> *******************************************
>
> Gizon arruntaren koplak
>
>
> (Xabier Lete)
>
>
> Kantatzera niazu bertso bat edo bi
>
> herenegun jarriak gizon arruntari
>
> Antonio Lorentxo edo Josemari
>
> gauza ederra denik ez ukatu neri.
>
>
> Goizian jeikitzian lenbiziko gauza
>
> aba zabaldu eta jazten ditut galtzak
>
> muturra garbitzeko nolako zalantzak
>
> ezin kendurik nabil luaren orratzak.
>
>
> KAfesnia hartuta horrekin batera
>
> al baldin badut behintzat noa komunera
>
> aurrian papera ta atzian papera
>
> periodikua letuz ilustratzen gera.
>
>
> Etxetikan lanera noa nahiko mantxo
>
> Realak kuatro uno galdu zuen atzo
>
> kalean bi zakur ta beste hiru atso
>
> egunon don Pepito eta don Alfontso.
>
>
> Gauzak gaizki dabiltza hau da komeria
>
> Afganistanen gerra piztu zuten ia
>
> tokatzen baldin bazait aurten loteria
>
> erosi beharko dut Zitroen berria
>
> ongi egon omen zan Tolosan peria.
>
>
> Ongi ikasi nuen gaztetan baltsian
>
> karterari kontutzen txamarra galtzian
>
> Artxandako aiziak beruak baitzian
>
> aderki egoten zen ohearen atzian.
>
>
> Ni lana egina naiz semiak hazteko
>
> haiek eskola ona xuxen ikasteko
>
> ikasi eta gero lanian hasteko
>
> ez ditezela izan bazterrak nahasteko.
>
>
> Semien semetatik bait datoz semiak
>
> batzuek arrak eta bestiak emiak
>
> batzuek lodiak ta beste batzuk meiak
>
> horrela jarri zuen Jaunaren Legiak.
>
>
> Gaurko eguna ere bota dugu bada
>
> gizon okupatua gauza ederra da
>
> asko gustatutzen zait olluaren salda
>
> Mugairen hasten baita Belateko malda.
>
>
> Ez naiz ni gizon txarra baina zer arraio
>
> Fidel Castroizateko ez bait nintzan jaio
>
> musian egiten dut makina bat saio
>
> andriaren onduan afaldu det iaio
>
> orain ohera noa bihar arte aio
>
> bihar arte aio
>
> bihar arte aio!
>
>
> *******************************************
> Herio latza (De Trevilleren azken hitzak)
>
>
> (Etxahun Iruri, 1966; "De Treville" pastoralarentako)
>
>
> Herio latza hüilantzen ari hiz
>
> dolürik gabe orai nitarat
>
> otoizten haüt ixtant bat ützi nezak
>
> ene azken adioren egitera.
>
>
> Hori bera da denen ixtoria
>
> herioak bardintzen handi ttipiak
>
> zeren ilüsione bat bera da
>
> lürraren gaineko gure pasajea.
>
>
> Ene jauregi pare gabekoa
>
> hiri altxatürik banüan fiertate
>
> hitan igaran denbora gozoa
>
> hain llabür nükeala ez nüan uste.
>
>
> Hori bera...
>
>
> Oi Basabürüa miragarria
>
> bortüz eta mendiz üngüratürik
>
> bostetan nik begistatü zütüet
>
> ürgüllükin terrasa hontarik.
>
>
> Hori bera...
>
>
> Adios arren Mari Maidalena
>
> zük ingana nezazü lotarik
>
> ene ondotik baratzen direnek
>
> izan ez nadiala ahatzerik.
>
> *******************************************
>
> Gitarria ta biolintxua
>
>
> (Angela eta Ana Maria Armona, 1721)
>
>
> 1
>
> Gitarria ta biolintxua,
>
> ederrak jakuz etorri,
>
> ederrak jakuz etorri [eta]
>
> Jaungoikuak baixe eztaki.
>
>
> 2
>
> Arrabaleko dama ederrok
>
> Ez arren urten etxerik
>
> Trupin jauna horra nun datorren
>
> dama ederren ondorik.
>
>
> 3
>
> Gitarria ta biolintxua
>
> Atxakiatzat harturik
>
> Kaballeria ta perrukia
>
> Enkaxe puntaz beterik
>
>
> 4
>
> Tabakera bi or darabiltza
>
> Zorabedarrez beterik,
>
> Zein ezkonduba zein ezkontzakia
>
> Eztau iminten dudarik
>
>
> 5
>
> Orregaiterren atera eben
>
> Lehen bere Lekaitiorik,
>
> Arraguetako jentiak
>
> Lehenago dauko jakinik.
>
>
> 6
>
> Trupin jaun horrek zortzirak jota
>
> Urtetzen dau etxerik,
>
> Urtetzen dau etxerik [eta]
>
> Dama ederren alderik
>
>
> *******************************************
>
> Gezurtientzat
>
>
> (Jose Mari Lopetegi, Hendaian errefuxiatua 1936ko Abenduan)
>
>
> Ordu biak laurden gutxietan
>
> Azaroaren zazpian
>
> pinpi ta panpa kañonazuak
>
> Irunen ta Ondarrabian.
>
> Zer ote ziran hainbeste soñu
>
> altxatu giñan abiyan
>
> obetoxiago entzuteko
>
> obetoxiago entzuteko
>
> itsas aldera joan giñan.
>
> Bi andrek leyotikan parrez beriala
>
> Madrid artu zalako soñuak zirala.
>
> Oik uste zuten zala Madriden sartzia
>
> kanpantorrera joanta ezkillak jotzia.
>
>
> Nik buruari dardar egin ta
>
> au esan nuen aurrena:
>
> gezurra zala, soñu auekin
>
> itxura egiten zutena.
>
> Bizkai aldetik gure anaiak
>
> mugitzen hasi zirala
>
> aien aurkako jendia bildu
>
> aien aurkako jendia bildu
>
> ori zala bear zuena.
>
> Nik esanda bezala urrengo goizian
>
> Irun ta Ondarrabitik zenbat joan zi’an.
>
> Oik uste zuten zala Madriden sartzia
>
> kanpantorrera joanta ezkillak jotzia.
>
>
> Atabalakin tanborra juaz
>
> gizon bat deika atera
>
> irakurririk erriari deitzen
>
> alkate jaunan papera.
>
> Seietan musika soñuakin
>
> goazen guztiok dantzara
>
> Mondragoi ere guria da ta
>
> Mondragoi ere guria da ta
>
> gizona zer ari zera.
>
> Orain erdi gordian zokuan or daudez
>
> erdiak erotuta nora joanik ez.
>
> Oik uste zuten zala Madriden sartzia
>
> kanpantorrera joanta ezkillak jotzia.
>
>
> Erri guztia engañatutzen
>
> gezurren modu txarrian
>
> orrelakorik ez da egiten
>
> gizon zintzuen aurrian.
>
> Zuek zauztela denen nagusi
>
> Españiako lurrian
>
> ez daukazute ezkillak jorik
>
> ez daukazute ezkillak jorik
>
> Madriko kanpantorrian.
>
> Arritzen naiz gauz ori burura etortzia
>
> eta oinbesteraño gizona erotzia.
>
> Oik uste zuten zala Madriden sartzia
>
> kanpantorrera joanta ezkillak jotzia.
>
> *******************************************
>
> Espetxetik
>
>
> (Jon Tapia Irujo / Anje Duhalde)
>
>
> Ortze gabeko, paraje mingots,
>
> Xortaka ximel diren hainbat bihotz,
>
> Zurbil harriak, burni, harresi...,
>
> Haizeak dakar kantu eresi.
>
> Hau da geriza!
>
> Laidatu dute euskaldun giza,
>
> Gailendu zaigu bortiz paliza.
>
>
> Zoria urri, zohargi ere,
>
> Milaka lege ta sasi botere,
>
> Jasan beharrak zigor ta bortxa,
>
> Beti gainean eraso hotsa.
>
> Non dago indar?!
>
> Makildurikan hamaika bizkar.
>
> Gaua heldu da zorrotz ta zipar.
>
>
> Arrats gogorrak oinaze dakar,
>
> Zelda lizun hontan samin ta bakar.
>
> Zutaz galdezka hainbat intziri,
>
> Bainan alferrik, hau da martiri!
>
> Ene maitea!!
>
> Nahigabe astunek naute betea,
>
> Suntsigarria da minkidea.
>
>
> Negar zotinka, mendre geratu,
>
> Luze ta astun gau madarikatu.
>
> Grina zitalek naute ebaki,
>
> Bihar biziko naizen nork daki?
>
> Zure beharra!
>
> Mingor, txiro..., ta arras bakarra.
>
> Etor dedila txori goiztiarra!
>
>
> Ekaitz ondoren egunsentia,
>
> Oilarturikan bihotz amestia.
>
> Samin itzelak joanak dira,
>
> Nagusitu da argi diztira.
>
> Ez naiz galdua!
>
> Berpizturikan bizi-gogua,
>
> Bihozmin hura da urrundua.
>
>
> Pizti maltzurren eragin latza,
>
> eri eta hauskor den azken hatsa.
>
> Ziztrin ta hutsal hauen joera,
>
> alferrik dabiltz, damu ez gera.
>
> Gure bidean,
>
> dugu irauti denok batean,
>
> euskal iraultzak duen legean.
>
>
> Agur maitea, agur laztana,
>
> hainbat zorion eta poz emana.
>
> Etorriko da egun berria,
>
> ez dago urrun udaberria.
>
> Ene landare!
>
> Hain eder eta hain paregabe,
>
> nire barnean beti zerade.
>
>
>
> *******************************************
> Euskalherri nerea
>
>
> (Xabier Lete)
>
>
> Euskalerri nerea, ezin zaitut maite
>
> baina nun biziko naiz zugandik aparte...
>
> anaien aurpegian begirada hotza,
>
> bihotz berotasuna izaten da motza.
>
>
> Arratsaldeak beti dakarren tristura
>
> neretzat izaten da bakardade hura,
>
> argitu nahirik begiak, balio al du gure egiak?
>
> Bide bat aukeratzean gelditu nahi nuke gure lurrean.
>
>
> Ezin erabakirik esantako hitzak
>
> pauso baldarrak ditu gizonen bizitzak;
>
> neurri zuzen baten beharrak lotutzen dizkit nere indarrak.
>
> Erreka zabal garbia, zugan egon bedi gure argia.
>
>
> Urruti joan ezkero berriz itzultzean
>
> nolako zulo beltza nere bihotzean...
>
> ekin dezagun aurrera, gerra hontan saiatuko gera
>
> tristea etxerik eza, lurrak emango dit bere babesa.
>
>
> Euskalherri nerea, behar zaitut maite
>
> nun biziko nintzake zugandik aparte...
>
> anaien aurpegian begirada hotza
>
> ezpainetan iraina, harrizko bihotza.
>
> *******************************************
>
> Fama txarra
>
> (Georges Brassens / Anje Duhalde)
>
>
> Ez diot harrokerian,
>
> fama txarra dut herrian.
>
> Mintzatu edo isildu
>
> lotsagabe naute deitu!
>
> Ez dut nehori kalterik egiten
>
> nire bidexka dut zintzo segitzen.
>
> Baina jendeek ez dute maite
>
> beren gisa bizi ez bazare,
>
> nitaz dira gaizki mintzo,
>
> mutuak ez bistan dago.
>
>
> Pesta nazionalean
>
> ni gelditzen naiz ohean,
>
> musika militarrari
>
> gorroto diot aspaldi.
>
> Ez dut nehori kalterik egiten,
>
> musika hori ez bazait gustatzen.
>
> Baina jendeek ez dute maite
>
> beren gisa bizi ez bazare,
>
> denen erhi puntan nago,
>
> beso motzenean salbo.
>
>
> Iheslari bat ikustean
>
> zakurrak bere atzean,
>
> harrika haizatzen ditut,
>
> beharduna laguntzen dut.
>
> Ez dut nehori kalterik egiten
>
> zakurrak niri ez zaizkit gustatzen.
>
> Baina jendeek ez dute maite
>
> beren gisa bizi ez bazare,
>
> lasterka ditut ondotik,
>
> denak zango motzak ezik.
>
>
> Profeta ez izan arren
>
> badakit zer pentsatzen duten,
>
> soka bat dute hartuko
>
> lepotik dautate pasako.
>
> Ez dut nehori kalterik egiten
>
> beren bideak ez baditut hartzen.
>
> Baina jendeek ez dute maite
>
> beren gisa bizi ez bazare,
>
> zintzilik ikusiko naute,
>
> itsuek ez hanbat hobe.
>
> *******************************************
>
> Ekuadorren dago Kito
>
>
> (Gozategi)
>
>
> Ekuadorren dago Kito
>
> jendea jendeak itto
>
> Indioaren bideak
>
> gogorrak dira txikito
>
>
> Txilen behera Santiago
>
> hemendik urruti dago
>
> askapenaren herritik
>
> oraindik urrutiago
>
>
> Indian dago Kalkuta
>
> jende artean galduta
>
> badago nori eraman
>
> badaukanari kenduta
>
>
> Itxaspean Atlantida
>
> hartu turismoko gida
>
> zapalkuntza jasan gabe
>
> jendean hantxe bizi da
>
>
> *******************************************
> Biyotz erituba
>
>
> (Indalecio Bizkarrondo “Bilintx”)
>
>
>
> Triste bizi naiz eta
>
> hilko banitz hobe
>
> ba dauzkat bihotzian
>
> zenbait atsekabe;
>
> dama bat maitatzen det
>
> baiñan haren jabe
>
> sekulan izateko
>
> esperantzik gabe.
>
>
> Nere biyotz gaxua
>
> penatuba dago
>
> ezin egon liteke
>
> ai! penatubago;
>
> pasatzen ditutala
>
> aspaldiyan nago
>
> egunak triste eta
>
> gabak tristiago.
>
>
> Zein ote dan eziñik
>
> kontura erori
>
> kutiziya jaioko
>
> zaiote askori;
>
> nik ordia ez diyot
>
> esango iñori:
>
> berak badaki eta
>
> bastante det hori.
>
>
> Nere amoriyua
>
> hain fiña izanik
>
> beti goguan zauzkat
>
> ahaztu gabetanik;
>
> ez da mundu guztiyan
>
> iñor kapaz danik
>
> dama, zu maitatzeko
>
> hainbeste nola nik.
>
>
> Etzaitut ikusitzen
>
> desio hainbeste
>
> ditxa hori logratzen det
>
> iñoiz edo beste;
>
> eta ez detanian
>
> logratzia uste,
>
> hura triste ibiltzen naiz!
>
> Jesus, hura triste!
>
>
> Erregututzen dizut
>
> o Jesusen ama,
>
> nitaz kupi derilla
>
> maite detan dama;
>
> bihurtzen badirazu
>
> biyotzera kalma
>
> kantaz banatuko det
>
> milagruen fama.
>
> *******************************************
> Bertsuak jarri dizkat
>
>
> (Herrikoia - Amaia Zubiria)
>
>
> Bertsuak jarri dizkat neure burubari
>
> nahigabia ba daukat barrenan ugari
>
> mutil gustokorikan ez dalako ageri.
>
>
> Berrogei eta sei urte ein zaizkit pasatu
>
> eta azala berriz pixka bat ximurtu
>
> neska zahartuko ote naizen egi'naiz bildurtu.
>
>
> Oraindiokan ez nago mirabe baldana
>
> kupirarikan gabe egiten det lana
>
> ezta gaizki izango ni hartzen nauena.
>
>
> Gazterik ikasi nuen plantxan eta josten
>
> honela saiatuta diruba sobratzen
>
> senartxo bat besterikan ez det desiratzen.
>
>
> Gazterikan banituzte nik zazpi nobiyo
>
> batekin ere ez nintzen ezkontzeko piyo
>
> orain damututziak ez digu baliyo.
>
>
> Neskatxa ederra nagola iruritutzen'tzat
>
> zazpi arroba ta erdi badaduzkat behintzat
>
> ai zer berogarriya mutil zahar batentzat.
>
>
> Mutil zaharrikan ez bada betor alarguna
>
> ez da errex egiten gustoko fortuna
>
> nolabaitte nahi nuke oyerako launa.
>
>
> Amar mila errial ba daukat dotia
>
> beste bost milla berriz etxeko partia
>
> ni hartutzen nauenak ai ai ze suertia.
>
>
> Hartzerikan ez nuke nahi gaizto ta nagirik
>
> eta hain gutxi berriz mozkor ta ordirik
>
> txarra izatekotan hobe det bakarrik.
>
> *******************************************
>
> Baratze bat
>
>
> (Pier Paul Berzaitz)
>
>
> Hau da egün eijerra
>
> mila txoriek kanta
>
> tziauri ene erregina
>
> besoak zuri ditizüt para.
>
>
> Baratze bat nahi dizüt egin
>
> Amets sekretuenekilan
>
> Liliak egün jauntzi eijerrenetan
>
> Mila kolorez dantzan bihotzetan.
>
>
> Gaü beltz ta sakonetik
>
> Jeikitzen naiz hoztürik
>
> Bihotza hain tristerik
>
> Usu hitaz berantetsitürik.
>
>
> Baratze bat...
>
>
> Karrosa bat hor dugu
>
> Kanpoan gure aiduru
>
> Ez gal aboro denbora
>
> Hiskor beitago amodioa
>
>
> Baratze bat...
>
>
> Maitarzun berriari
>
> ilargiak dü argi
>
> emanen deikü aski
>
> guk elgar maita dezagun beti.
>
>
> *******************************************
> Atharratzeko gazteluko kantua
>
>
>
> Ozaze Jaurgainian bi zitroin doratü
>
> Atharratzeko Jaunak bata dü galdatü;
>
> Üken dü arrapostü eztirela huntü,
>
> Huntürik direnian batto ükenen du.
>
>
> Portaliala joan zite ahizpa maitia,
>
> Ingoiti horra düzü Atharratzeko Jauna,
>
> Otoi erran izozü ni eri nizala,
>
> Zazpi egün ohietan ohian nizala.
>
>
> Klara zoaza orai salako leihora,
>
> Ipar ala hegua denentz jakitera,
>
> Iparra balinbada goraintzi Salari,
>
> Ene korpützaren xerka jin dadila sarri.
>
>
> Ama, joanen gira oro elkarreki,
>
> Etxerat jinen zira xangri handireki,
>
> Bihotza kargatürik, begiak büstirik,
>
> Eta züre alaba tunban ehortzirik.
>
>
> Ama, saldu naüzü biga bat bezala,
>
> Bai eta desterratü, oi Espaniala,
>
> Aita bizi üken banu, ama, zü bezala
>
> Enunduzün ezkünduren Atharratzeko Salala.
>
> *******************************************
>
> Agur Xiberua
>
>
> (Etxahun Iruri, 1946)
>
>
> Sor leküa ützirik gazte nintzalarik,
>
> Parisen sartü nintzan kurajez beterik.
>
> Plazerez gose eta bürüan hartürik
>
> Behar nüala alagera bizi.
>
> Bostetan geroztik nigar egiten dit
>
> Xiberua zuri.
>
>
> Agur Xiberua
>
> bazter güzietako xokorik ejerrena!
>
> Agur sor leküa,
>
> zuri ditit ene ametsik goxuenak.
>
> Bihotzaren erditik
>
> bostetan elki deitadazüt hasperena.
>
> Zü ütziz geroztik
>
> bizi niz trixterik, abandonatürik,
>
> Ez beita herririk
>
> Paris ez besterik, zü bezalakorik.
>
>
> Palazio ejerretan gira alojatzen
>
> eta segür goratik aide freska hartzen
>
> gain behera soginik beitzait üdüritzen
>
> Orri püntan nizala agitzen.
>
> Ben'ez dira heben bazterrak berdatzen
>
> xoriak kantatzen!
>
>
> Agur Xiberua...
>
>
> Ametsa lagünt nezak ni Atharratzera
>
> ene azken egünen han igaraitera
>
> Orriko xoriaren kantüz behatzera
>
> parka ditzan nik egin nigarrak.
>
> Hots! Xiberotarrak
>
> aitzinian gora, üskaldün bandera.
>
>
> Agur Xiberua...
>
> *******************************************
>
> Ama
>
>
> (Etxahun Iruri 1946; azken gerlako presonerak arrajin züelarik, hareen
> ohoretan)
>
>
> Ai zer plazera bost urten bürüan sor leküalat ützültzia;
>
> ene herria, etsitü nüan, zure berriz ikustia.
>
> Aski sofritüz nik hanitxetan desir nükean hiltzia
>
> ez bazüntüdan hain maite üken, oi ama Eüskal Herria.
>
>
> Hanitxen gisa partitü nintzan etsaian güdükatzera
>
> gogua bero, bihotza laxü, eta kasik alagera.
>
> Ez beinakian, orain ordüan, zer zen amaren beharra;
>
> hari pents'eta biga bostetan, aiher zitazün nigarra.
>
>
> Erresiñola kantari eijer libertatean denean
>
> bena trixtüran higatzez doa kaiola baten barnean.
>
> Gü ere, ama, hala güntüzun, tirano haien artean:
>
> zure ametsa kontsolagarri, trixtüra handienean.
>
>
> Orriko txoria da den bezala fidel Orri bortüari
>
> eüskaldün güziak gütüzü, ama, zure zerbütxari.
>
> Alageraki lehen bezala, egin izagüzü erri.
>
> Ikusten gütützü otoitzetan zure arbola saintüari.
>
>
> Sortü berriak, bere küñatik, lehen elea dü "ama".
>
> Bere ilüsione ederrean, ez dezazüla abandona.
>
> Zur'amodioaz parka itzaozü bizitze hontako penak
>
> begira dezan azken hatsetan, azken hitza zure ama.
>
>
> Larala la la... azken hitza zure ama.
>
>
> *******************************************
>
> Amsterdam
>
> (Jacques Brel / Xabier Lete)
>
>
> Sol m reM7
>
> mibM re m
>
> mibM reM7 sol m
>
>
> Amsterdamgo portuan mariñelak kantuz
>
> samiñak libratuz kaleetan zehar
>
> Amsterdamgo portuan mariñelak lotan
>
> trapu zaharren gisan kanal bazterretan.
>
> Amsterdamgo portuan mariñelak hiltzen
>
> zerbezaz eta penaz beterik barrenak,
>
> baina Amsterdamgo portuan mariñelak esna
>
> itsaso urrunen ameste beroan.
>
>
> Amsterdamgo portuan mariñelen janak
>
> mantel zurietan arrai ederrenak,
>
> haginak xurgatuz, fortunak gastatuz
>
> ilargira begira puruak erreaz.
>
> Bakailao usainez bazter denak beteak
>
> eskuekin irentsiz zati koipetsuak
>
> jeikitzen dira farrez eta hitzen zarataz
>
> bragetak hertsirik, guztiz mozkortuak.
>
>
> Amsterdamgo portuan mariñelak dantzan
>
> sabelak igurtziz puten sabeletan,
>
> salto ta jiraka, gapoak boteaz,
>
> akordeoi zaharren musika hautsian.
>
> Lepoak okertuz algara eroan
>
> soinua azkenik isiltzen den arte,
>
> orduan zuhurki, begirada fierraz,
>
> birao eginaz zerura begira.
>
>
> Amsterdango portuan mariñel hordiak
>
> arnasgabe edaten zerbeza gorriak,
>
> puten osasunez topadak eginik
>
> Hamburgo, Amsterdam, portu guzietan.
>
> Edaten dutelarik beren damen ondran
>
> urretan ordainduz larrua jotzean,
>
> gero mukiak kenduz izarrei begira
>
> “ils pissent comme je pleure
>
> Sur les femmes infideles”.
>
>
> Amsterdango portuan, Amsterdango portuan...
>
> *******************************************
>
> Dolores se llamaba Lola
>
>
> (Los Suaves)
>
>
>
> Fuiste la niña de azul
>
> en el colegio de monjas
>
> calcetines y coletas
>
> y estabas loca por Paco.
>
> Exámenes y veranos,
>
> vacaciones... y de Paco,
>
> ni el recuerdo de su sombra
>
> ni el olor de su tabaco.
>
>
> Eres la chica de Andrés
>
> y has sido la de tantos,
>
> eres la niña moderna
>
> que nunca has roto un plato.
>
> Lola, nena de papá
>
> no trabaja, pasa el rato.
>
> Bares, "Pubs" y discotecas
>
> y así vuelan los años.
>
>
> Las vueltas que da la vida
>
> el destino se burla de tí.
>
> Dónde vas bala perdida,
>
> dónde vas triste de tí.
>
> Dónde vas triste de tí.
>
>
> Se fueron los buenos tiempos
>
> la juventud ya se escapó.
>
> Papá ha muerto arruinado
>
> el dinero se esfumó.
>
> ¡Pobre! Se encuentra en la calle,
>
> nunca nada supo hacer.
>
> Ahora quema su vida
>
> en "barra americana" de 7 a 3.
>
>
> Dolores se llamaba Lola.
>
> "Hace la calle" hasta las 6,
>
> pues sin dinero en esta tierra
>
> ¡ay, Dolores!, al burdel.
>
> Fuiste la niña de azul
>
> ahora eres la vieja verde.
>
> ¡Como se porta la vida...
>
> cuando vales lo que tienes!
>
>
> Las vueltas que da la vida
>
> el destino se burla de tí.
>
> Dónde vas bala perdida,
>
> dónde vas triste de tí.
>
> Dónde vas triste de tí.
>
> *******************************************
>
> Joseba Elosegiri
>
> (Etxamendi eta Larralde)
>
>
> Lotuz aire zaharrari
>
> dugun kanta pertsu berri
>
> Joseba Elosegiri
>
> gizon miresgarriari
>
>
> Ene haur eta ahaide
>
> baita euskaldun haurride
>
> zonbait zaituztedan maite
>
> nehoiz nehork ez dakike
>
>
> Adios mendi ederrak
>
> oihan ta itsas bazterrak
>
> adios Donostiarrak
>
> jauntziren ditut su-garrak
>
>
> Arras triste da bizia
>
> askatasunik gabia
>
> herriarentzat hiltzia
>
> nuen nik neure lehia
>
>
> Donostiko mediküak
>
> erien sendaltzailiak
>
> utz otoi ene zauriak
>
> dagoden oroitgarriak
>
>
> Ni hiltzen baniz huntarik
>
> ez otoi egin nigarrik
>
> ez baitut nigar beharrik
>
> ez badut jarraikilerik
>
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20190717/7b6f134d/attachment-0001.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago