[eibar] Debakizuna

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Ast, Uzt 18, 08:11:14, CEST 2019


Ondo ondo pasau...azkenian ezin nik...ia hurrenguan

El 17/07/2019 a las 21:20, leire narbaiza arizmendi escribió:
> Lagunok, Eibartik zenbat urtengo dogu? Alkarrekin juango gara?
>
> Oier Gorosabel Larrañaga <txikillana a bildua eibar.org 
> <mailto:txikillana a bildua eibar.org>> igorleak hau idatzi zuen (2019 uzt. 17, 
> Asz 17:28):
>
>     Kantau nahi dabenandako, hamen nere errepertorixoko proposamen batzuk
>     (nahi dabenak inprimitzeko;-) ).
>
>     O.
>
>     ************************************
>
>
>     Zenbait bertso xelebre
>
>     (Bernardo Atxaga / Ruper Ordorika)
>
>
>     Batzuetan jartzen naiz etxetik begira
>
>     Begiak jausten zaizkit leihotik behera
>
>     Lurrean salto eginez kanikak bailira
>
>     Gaua etorri arte dibertitzen dira.
>
>
>     Ikusmira galduta asper naizenean
>
>     Gogoa ipintzen dut etorkizunean
>
>     Zer egin behar dudan euskaldun artean
>
>     Suizidatzen ez banaiz datorren urtean.
>
>
>     Estraineko gauza zeharo alpertu
>
>     Jatearekin soilik nor da gaur kontentu
>
>     Asmatu behar ditut makina bat santu
>
>     Egutegia festaz erabat gorritu.
>
>
>     Lagunekin paratu txokolate jatiak
>
>     Zaku karrerak eta bidaia haundiak
>
>     Ezagutu nahi ditut enpatxu eztiak
>
>     Konstantinopla eta Parisko zubiak.
>
>
>     Apaizei sotanak dizkiet kenduko
>
>     Itsasuntzi piraten banderak eiteko
>
>     Tiobibo batetan denok gara igoko
>
>     Zintzoak garelako ez dugu ordainduko.
>
>
>     Musika joko dugu alde guztietan
>
>     Batek bonboan eta besteak tronpetan
>
>     Bilutsirik bainatuz ilargi argitan
>
>     Maitia bilatuko dugu ur azpitan.
>
>
>     Biziko gara horrela hirurehun bat urtez
>
>     Banku guztietako jabetzaren kaltez
>
>     Sufrimentua eta nigarraren ordez
>
>     Farra eta farrandaz historia betez.
>
>
>     Horrelakorik inoiz gerta ez baledi
>
>     Izan gintezke arrano batzuentzat txori
>
>     Txit ondo hitzeginen eskuetan geldi
>
>     Borreroak baditu milaka aurpegi.
>
>     *******************************************
>
>     Vive, vive la liberté!
>
>
>     Anonimoa, 1869
>
>
>     Apez fanfarroi zenbaitek
>
>     desafioa bota'itek:
>
>     Karlos errege,
>
>     bortxaz bedere,
>
>     paratu behar ome'itek:
>
>     balore ona behaitek.
>
>
>     Apezak, zer nahi dezute
>
>     zuek errege bilatzen?
>
>     Partikularki
>
>     Karlos septimoz
>
>     nihor eztelaik oroitzen?
>
>     Hori bai zaiku txokatzen!
>
>     Ez dire apezak bakarrak,
>
>     baituzte lagun azkarrak;
>
>     haundimendiak,
>
>     ez galtzeagatik
>
>     lengo influjo ta indarrak,
>
>     egin dire karlostarrak.
>
>
>     Beti horien bizia
>
>     izan da hipokresia;
>
>     mundu guzia
>
>     umil-umila
>
>     beren eskura kartzia
>
>     da hoien lege guzia.
>
>
>     Bonuak eta graduak
>
>     dirutan ttuzte hartuak:
>
>     hek ezin kobra,
>
>     hok ez balio
>
>     Karlos errege egin arte;
>
>     esperantza ona daukate.
>
>
>     Galduagatik diruak,
>
>     badute konsuelua:
>
>     paper oiekin
>
>     egin dezakete
>
>     gibeleko serbiziua;
>
>     horra deskite modua.
>
>
>     Apezaren misionia da
>
>     bakea erakustea;
>
>     ez partiden bat
>
>     armatu eta
>
>     bera aitzindari atera,
>
>     gerra zibila piztera.
>
>
>     Fede onez kunplitzea
>
>     nork bere obligazionia,
>
>     makurrik gabe
>
>     geren dretxoak
>
>     elkarri respetatzea,
>
>     hori da libertadea.
>
>
>     Obispo eta kanonigo,
>
>     apez eta fraile,
>
>     zuek gurekin
>
>     oihu egin zue
>
>     zintzurrak larrutu arte:
>
>     Vive, vive la liberte!
>
>     *******************************************
>
>     Ttiki ttikia
>
>     (Georges Brassens / Anje Duhalde)
>
>
>     Ez nuen inoiz txapelik kendu
>
>     nehoren aurrean
>
>     ta orai berriz noa zoratzen
>
>     deitzen nauenean.
>
>     Otso nintzen ta bere eskutik
>
>     jaten dut geroztik,
>
>     zakur gaixtoaren hortz handiak
>
>     ez ditut jadanik.
>
>
>     Ttiki-ttikia bihurtu nintzen,
>
>     panpina bat besterik ez zen,
>
>     etzanda begiak hesten zituen
>
>     aita-ama erraiten zekien.
>
>
>     Beti izan naiz oso egoskorra,
>
>     ah! zer aldaketa,
>
>     urtu egin naiz bere ezpainetan
>
>     izotzen antzera;
>
>     ezpain gozoak, ezpain xamurrak
>
>     kontent dagoenean,
>
>     bihurtzen dira mutur luzean
>
>     haserre denean.
>
>
>     Segi behar ditut bere legeak,
>
>     agindu guziak,
>
>     zentzugabeko erokeriak
>
>     ta jeloskeriak.
>
>     Neska xarmant bat behin agertu zen
>
>     etxeko atarian,
>
>     golpe ederrak bildu zituen
>
>     bere ausardian.
>
>
>     Azti guziek erran didate
>
>     galduta nagola
>
>     panpina hunen atzaparretan
>
>     hiltzera noala.
>
>     Ustegabean denak gabiltza
>
>     borreroaren bila
>
>     nere kasua desiratzen dut
>
>     bera izan dadila.
>
>     *******************************************
>
>     Trapu zaharrak
>
>
>     (Iparragirre)
>
>
>     Egunez trapu biltzen
>
>     gabean dantzan lehertzen
>
>     beti umore onian
>
>     degu pasatzen,
>
>     eta goizian goiz
>
>     kalian irten da
>
>     lo goxuan daudenak
>
>     esnatzen dira.
>
>
>     Traperoooooo! Trapero zaharra, trapuaaaaaak!!
>
>
>     Atera atera, trapuak saltzera
>
>     nik erosten ditut modu onian
>
>     arditian prakak kuartuan albarkak
>
>     ta burni zaharrak txanponian
>
>
>     Erosten ditut trapuak
>
>     praka zahar urratuak
>
>     gona gorri zaharrak eta
>
>     atorratxuak.
>
>     Jo zak zurrumuzki
>
>     atabal soinu
>
>     dantzan egiteko
>
>     beti erana.
>
>
>     Trapuuuuuuuuu.... trapuuuuu!
>
>
>     Atera atera, trapuak saltzera
>
>     nik erosten ditut modu onian
>
>     arditian prakak kuartuan albarkak
>
>     ta burni zaharrak txanponian
>
>
>     Eltze elbarriturik
>
>     pertza zulorik duenik
>
>     arran parrillik edo
>
>     trebera zaharrik
>
>     inork saltzeko badauka
>
>     librako txanponian
>
>     ¡Ramon Batistak!
>
>     erosten ditu.
>
>
>     Trapuak treberiak eltziak trapuuuuuuuu!!!!!
>
>
>     Atera atera, trapuak saltzera
>
>     nik erosten ditut modu onian
>
>     arditian prakak kuartuan albarkak
>
>     ta burni zaharrak txanponian
>
>
>     (Ateraaaaaa...!! Atera trapuak saltzeraaaaa...!
>
>     nik erosten ditut nik, modu oniaaaaan....!!)
>
>     arditian prakak kuartuan albarkak
>
>     ta burni zaharrak txanponian
>
>     *******************************************
>
>     Sorterriko Koblak
>
>     (Joseba Sarrionaindia / Mikel Laboa)
>
>
>     Oihaneko pagoak blai
>
>     aideratuz iru elai
>
>     ostadarraren harian dira
>
>     hirurak pausatu nahi
>
>
>     Larrosak dira gorriak
>
>     edo bestelan xuriak
>
>     hagitzez ederragoak dira
>
>     neskatilaren irriak
>
>
>     Maldan behera urratsa
>
>     betiko bidean latsa
>
>     hodei ilunak gaua belzten du
>
>     udazkena da ez bedatsa
>
>
>     Usapalak ostantzean
>
>     huts bata badut bihotzean
>
>     zatoz maitea gure etxera
>
>     dostatzera arratsean
>
>
>     Eder basoan haritza
>
>     haran aldean garitza
>
>     fruitu antzera ontzen da hemen
>
>     gizasemeen bizitza
>
>
>     Sagar gorriak dilindan
>
>     damea dago ganbaran
>
>     maite laztanez hartzeko eta
>
>     elkartzeko ohantzean
>
>
>     Iluntasuna abailtzen da
>
>     luma galdu bat bezala
>
>     begiak uso, mingaina harana
>
>     zure bihotza ene aingura
>
>
>     Hurrun gauhontzak uluka
>
>     zakur deslaiak zaunkaka
>
>     mende oso bat iraganen dut
>
>     zure ondoan koblaka.
>
>     *******************************************
>
>     Ni hiltzen naizenean
>
>
>     (Herrikoia)
>
>
>     Ni hiltzen naizenean, trala...
>
>     ni hiltzen naizenean,
>
>     ez ehortz elizan (bis)
>
>     baina ehortze nazazue, trala...
>
>     baina ehortz nazazue kupela tartean (bis)
>
>     eta buruz barrikara, trala...
>
>     eta buruz barrikara, ahoa zulora.
>
>
>     Ni hiltzen naizenean, trala...
>
>     ni hiltzen naizenean
>
>     ez ehortz lurpean (bis)
>
>     baina laga nazazue trala...
>
>     baina laga nazazue
>
>     belardi batean (bis)
>
>     ta poxpoloak patrikan, trala...
>
>     ta poxpoloak patrikan,
>
>     papera aldean (bis).
>
>
>     Hilik egon ezkeroz, trala...
>
>     hilik egon ezkeroz,
>
>     ez egon trixterik (bis)
>
>     baina dantza ezazue, trala...
>
>     pandero eta soinu (bis)
>
>     eta musiko direnak, trala...
>
>     eta musiko direnak
>
>     poltsikoan gutxi (bis).
>
>     *******************************************
>
>     Loiolako porrusalda
>
>
>     (Koldo Izagirre)
>
>
>     Azpeitiko mutila Inazio donea
>
>     Zazpi atso gazteri jasoa gonea
>
>     Ai zer gonorrea Inazio donea
>
>
>     Herriaren lepotik mila marabedi
>
>     Loiolatarren kasta madarika bedi
>
>     Besteren izerdi mila marabedi
>
>
>     Oinaztarren mutila han aurrean doa
>
>     Gaztelaren pausoan oina 'ta zangoa
>
>     Ederra zapoa han aurrean doa
>
>
>     Iruñan hartu zuen zangoko herrena
>
>     Nafarroa salduta etsaia barrena
>
>     Ez du okerrena zangoko herrena
>
>
>     Begira nola doan aldarera herren
>
>     Apostoluetatik jarria da hurren
>
>     Ifernuko Txerren aldarera herren
>
>
>     Orduan sortu zuen Jaunaren armada
>
>     Munduko gerra zikin guztien ama da
>
>     Inon beltzik bada Jaunaren armada
>
>
>     Jainkoaren aldeko beso armatua
>
>     Dolarrak aspaldian ongi xarmatua
>
>     Ustel samartua beso armatua
>
>
>     Loiolan ageri da eder basilika
>
>     Zeruko zergazainek sakela kilika
>
>     Kristo zintzilika eder basilika
>
>
>     Hizketa leuna du Kristoren morroiak
>
>     Sotanak beltzak baina zuriak sermoiak
>
>     Loiolan zer lohiak Kristoren morroiak
>
>
>     Urolako lohietan kli-klu kli-klu kli-klu
>
>     Horra santu batenak gaur zenbait meritu
>
>     Inaziok baditu beste hainbat kli-klu.
>
>     *******************************************
>
>     Libro etxen
>
>     (Pierra Bordazaharre “Etxahun”)
>
>
>     Abrekeria zer trixtezia horrengatik
>
>     Behar izan düt nik laster egin sor lekhütik
>
>     Ogenik gabe adin florian inozentik
>
>     Maite beitzütüdan o Ama Eskuadi oroen ganetik
>
>
>     Entzün nezazü ama zure deitzen
>
>     Entzún nezazú zure nigarstatzen
>
>     Eskualdún lúrretik naüe ohiltzen
>
>     Noiz othe sarthüren niz ni libro etxen
>
>
>     Bai maradikatzen haügü Hitler krimiñela
>
>     Lehen lehen kausa behiz izan gitin hola
>
>     Errekaz ixurrazi deikük gure odola
>
>     Hire airekuekin nolaxek desegin gure arbola
>
>
>     Ez adiorik o Donostia ta Gemika
>
>     Nausi zaharra hasirik beita intzirika
>
>     Ez dakigüla esküaldün horier hain mendeka
>
>     Uste beno lehen ez zakion ützül errepüblika
>
>     *******************************************
>
>     Lagun, etor gurekin
>
>
>     (Guk)
>
>
>     Batez
>
>     mendi eta oihanetan
>
>     pentse eta alorretan bizi
>
>     nahi dugu gure etxetan.
>
>
>     Batez
>
>     laborarien auzia
>
>     ezin da irabazia nahi
>
>     norbaitekin ta nor ez jakin.
>
>
>     Biez
>
>     langile guzien mina
>
>     nausientzat gaxtagina senda
>
>     litakea gure indarrez.
>
>
>     Biez
>
>     nun ez denari gogorka
>
>     ezin da egin borroka nahi
>
>     norbaitekin ta nor ez jakin.
>
>
>     Lagun, etor gurekin, denok elgarrekin ba dugu zer egin.
>
>     Gu ez gira lotsatzen, etsaia nun hazten, han da gudukatzen.
>
>     Gure odolez ta ontasunez gure izaitez dirade gosez;
>
>     elgartasunez erakuts hortzak elgarri josiz buru-gorputzak.
>
>
>     Hiruez
>
>     besteen bizkar bizi dena
>
>     utzirik besta lehen lana mozten
>
>     ahal gera ari hegalak.
>
>
>     Hiruez
>
>     diruaren lege latza
>
>     ezin da nihundik kasa nahi
>
>     norbaitekin ta nor ez jakin.
>
>
>     Lauez
>
>     libertateko bidean
>
>     bide luze ta hertsian tinka
>
>     eta gogor elgar atxiki.
>
>
>     Lauez
>
>     itotzen ari den haurra
>
>     ezin da ekar bizira nahi
>
>     norbaitekin ta nor ez jakin.
>
>
>     Lagun etor gurekin...
>
>     Gure odolez...
>
>
>     Bostez
>
>     ardiz bezti den otsoa
>
>     barnea ustelezkoa argi
>
>     ikus nor den gure ondoan.
>
>
>     Bostez
>
>     barkua zuzen eraman
>
>     haizeari gogor eman nahi
>
>     norbaitekin ta nor ez jakin.
>
>
>     Lagun etor gurekin...
>
>     Gure odolez... (bigarrengo zati hau bis)
>
>     *******************************************
>
>     Gizon arruntaren koplak
>
>
>     (Xabier Lete)
>
>
>     Kantatzera niazu bertso bat edo bi
>
>     herenegun jarriak gizon arruntari
>
>     Antonio Lorentxo edo Josemari
>
>     gauza ederra denik ez ukatu neri.
>
>
>     Goizian jeikitzian lenbiziko gauza
>
>     aba zabaldu eta jazten ditut galtzak
>
>     muturra garbitzeko nolako zalantzak
>
>     ezin kendurik nabil luaren orratzak.
>
>
>     KAfesnia hartuta horrekin batera
>
>     al baldin badut behintzat noa komunera
>
>     aurrian papera ta atzian papera
>
>     periodikua letuz ilustratzen gera.
>
>
>     Etxetikan lanera noa nahiko mantxo
>
>     Realak kuatro uno galdu zuen atzo
>
>     kalean bi zakur ta beste hiru atso
>
>     egunon don Pepito eta don Alfontso.
>
>
>     Gauzak gaizki dabiltza hau da komeria
>
>     Afganistanen gerra piztu zuten ia
>
>     tokatzen baldin bazait aurten loteria
>
>     erosi beharko dut Zitroen berria
>
>     ongi egon omen zan Tolosan peria.
>
>
>     Ongi ikasi nuen gaztetan baltsian
>
>     karterari kontutzen txamarra galtzian
>
>     Artxandako aiziak beruak baitzian
>
>     aderki egoten zen ohearen atzian.
>
>
>     Ni lana egina naiz semiak hazteko
>
>     haiek eskola ona xuxen ikasteko
>
>     ikasi eta gero lanian hasteko
>
>     ez ditezela izan bazterrak nahasteko.
>
>
>     Semien semetatik bait datoz semiak
>
>     batzuek arrak eta bestiak emiak
>
>     batzuek lodiak ta beste batzuk meiak
>
>     horrela jarri zuen Jaunaren Legiak.
>
>
>     Gaurko eguna ere bota dugu bada
>
>     gizon okupatua gauza ederra da
>
>     asko gustatutzen zait olluaren salda
>
>     Mugairen hasten baita Belateko malda.
>
>
>     Ez naiz ni gizon txarra baina zer arraio
>
>     Fidel Castroizateko ez bait nintzan jaio
>
>     musian egiten dut makina bat saio
>
>     andriaren onduan afaldu det iaio
>
>     orain ohera noa bihar arte aio
>
>     bihar arte aio
>
>     bihar arte aio!
>
>
>     *******************************************
>     Herio latza (De Trevilleren azken hitzak)
>
>
>     (Etxahun Iruri, 1966; "De Treville" pastoralarentako)
>
>
>     Herio latza hüilantzen ari hiz
>
>     dolürik gabe orai nitarat
>
>     otoizten haüt ixtant bat ützi nezak
>
>     ene azken adioren egitera.
>
>
>     Hori bera da denen ixtoria
>
>     herioak bardintzen handi ttipiak
>
>     zeren ilüsione bat bera da
>
>     lürraren gaineko gure pasajea.
>
>
>     Ene jauregi pare gabekoa
>
>     hiri altxatürik banüan fiertate
>
>     hitan igaran denbora gozoa
>
>     hain llabür nükeala ez nüan uste.
>
>
>     Hori bera...
>
>
>     Oi Basabürüa miragarria
>
>     bortüz eta mendiz üngüratürik
>
>     bostetan nik begistatü zütüet
>
>     ürgüllükin terrasa hontarik.
>
>
>     Hori bera...
>
>
>     Adios arren Mari Maidalena
>
>     zük ingana nezazü lotarik
>
>     ene ondotik baratzen direnek
>
>     izan ez nadiala ahatzerik.
>
>     *******************************************
>
>     Gitarria ta biolintxua
>
>
>     (Angela eta Ana Maria Armona, 1721)
>
>
>     1
>
>     Gitarria ta biolintxua,
>
>     ederrak jakuz etorri,
>
>     ederrak jakuz etorri [eta]
>
>     Jaungoikuak baixe eztaki.
>
>
>     2
>
>     Arrabaleko dama ederrok
>
>     Ez arren urten etxerik
>
>     Trupin jauna horra nun datorren
>
>     dama ederren ondorik.
>
>
>     3
>
>     Gitarria ta biolintxua
>
>     Atxakiatzat harturik
>
>     Kaballeria ta perrukia
>
>     Enkaxe puntaz beterik
>
>
>     4
>
>     Tabakera bi or darabiltza
>
>     Zorabedarrez beterik,
>
>     Zein ezkonduba zein ezkontzakia
>
>     Eztau iminten dudarik
>
>
>     5
>
>     Orregaiterren atera eben
>
>     Lehen bere Lekaitiorik,
>
>     Arraguetako jentiak
>
>     Lehenago dauko jakinik.
>
>
>     6
>
>     Trupin jaun horrek zortzirak jota
>
>     Urtetzen dau etxerik,
>
>     Urtetzen dau etxerik [eta]
>
>     Dama ederren alderik
>
>
>     *******************************************
>
>     Gezurtientzat
>
>
>     (Jose Mari Lopetegi, Hendaian errefuxiatua 1936ko Abenduan)
>
>
>     Ordu biak laurden gutxietan
>
>     Azaroaren zazpian
>
>     pinpi ta panpa kañonazuak
>
>     Irunen ta Ondarrabian.
>
>     Zer ote ziran hainbeste soñu
>
>     altxatu giñan abiyan
>
>     obetoxiago entzuteko
>
>     obetoxiago entzuteko
>
>     itsas aldera joan giñan.
>
>     Bi andrek leyotikan parrez beriala
>
>     Madrid artu zalako soñuak zirala.
>
>     Oik uste zuten zala Madriden sartzia
>
>     kanpantorrera joanta ezkillak jotzia.
>
>
>     Nik buruari dardar egin ta
>
>     au esan nuen aurrena:
>
>     gezurra zala, soñu auekin
>
>     itxura egiten zutena.
>
>     Bizkai aldetik gure anaiak
>
>     mugitzen hasi zirala
>
>     aien aurkako jendia bildu
>
>     aien aurkako jendia bildu
>
>     ori zala bear zuena.
>
>     Nik esanda bezala urrengo goizian
>
>     Irun ta Ondarrabitik zenbat joan zi’an.
>
>     Oik uste zuten zala Madriden sartzia
>
>     kanpantorrera joanta ezkillak jotzia.
>
>
>     Atabalakin tanborra juaz
>
>     gizon bat deika atera
>
>     irakurririk erriari deitzen
>
>     alkate jaunan papera.
>
>     Seietan musika soñuakin
>
>     goazen guztiok dantzara
>
>     Mondragoi ere guria da ta
>
>     Mondragoi ere guria da ta
>
>     gizona zer ari zera.
>
>     Orain erdi gordian zokuan or daudez
>
>     erdiak erotuta nora joanik ez.
>
>     Oik uste zuten zala Madriden sartzia
>
>     kanpantorrera joanta ezkillak jotzia.
>
>
>     Erri guztia engañatutzen
>
>     gezurren modu txarrian
>
>     orrelakorik ez da egiten
>
>     gizon zintzuen aurrian.
>
>     Zuek zauztela denen nagusi
>
>     Españiako lurrian
>
>     ez daukazute ezkillak jorik
>
>     ez daukazute ezkillak jorik
>
>     Madriko kanpantorrian.
>
>     Arritzen naiz gauz ori burura etortzia
>
>     eta oinbesteraño gizona erotzia.
>
>     Oik uste zuten zala Madriden sartzia
>
>     kanpantorrera joanta ezkillak jotzia.
>
>     *******************************************
>
>     Espetxetik
>
>
>     (Jon Tapia Irujo / Anje Duhalde)
>
>
>     Ortze gabeko, paraje mingots,
>
>     Xortaka ximel diren hainbat bihotz,
>
>     Zurbil harriak, burni, harresi...,
>
>     Haizeak dakar kantu eresi.
>
>     Hau da geriza!
>
>     Laidatu dute euskaldun giza,
>
>     Gailendu zaigu bortiz paliza.
>
>
>     Zoria urri, zohargi ere,
>
>     Milaka lege ta sasi botere,
>
>     Jasan beharrak zigor ta bortxa,
>
>     Beti gainean eraso hotsa.
>
>     Non dago indar?!
>
>     Makildurikan hamaika bizkar.
>
>     Gaua heldu da zorrotz ta zipar.
>
>
>     Arrats gogorrak oinaze dakar,
>
>     Zelda lizun hontan samin ta bakar.
>
>     Zutaz galdezka hainbat intziri,
>
>     Bainan alferrik, hau da martiri!
>
>     Ene maitea!!
>
>     Nahigabe astunek naute betea,
>
>     Suntsigarria da minkidea.
>
>
>     Negar zotinka, mendre geratu,
>
>     Luze ta astun gau madarikatu.
>
>     Grina zitalek naute ebaki,
>
>     Bihar biziko naizen nork daki?
>
>     Zure beharra!
>
>     Mingor, txiro..., ta arras bakarra.
>
>     Etor dedila txori goiztiarra!
>
>
>     Ekaitz ondoren egunsentia,
>
>     Oilarturikan bihotz amestia.
>
>     Samin itzelak joanak dira,
>
>     Nagusitu da argi diztira.
>
>     Ez naiz galdua!
>
>     Berpizturikan bizi-gogua,
>
>     Bihozmin hura da urrundua.
>
>
>     Pizti maltzurren eragin latza,
>
>     eri eta hauskor den azken hatsa.
>
>     Ziztrin ta hutsal hauen joera,
>
>     alferrik dabiltz, damu ez gera.
>
>     Gure bidean,
>
>     dugu irauti denok batean,
>
>     euskal iraultzak duen legean.
>
>
>     Agur maitea, agur laztana,
>
>     hainbat zorion eta poz emana.
>
>     Etorriko da egun berria,
>
>     ez dago urrun udaberria.
>
>     Ene landare!
>
>     Hain eder eta hain paregabe,
>
>     nire barnean beti zerade.
>
>
>
>     *******************************************
>     Euskalherri nerea
>
>
>     (Xabier Lete)
>
>
>     Euskalerri nerea, ezin zaitut maite
>
>     baina nun biziko naiz zugandik aparte...
>
>     anaien aurpegian begirada hotza,
>
>     bihotz berotasuna izaten da motza.
>
>
>     Arratsaldeak beti dakarren tristura
>
>     neretzat izaten da bakardade hura,
>
>     argitu nahirik begiak, balio al du gure egiak?
>
>     Bide bat aukeratzean gelditu nahi nuke gure lurrean.
>
>
>     Ezin erabakirik esantako hitzak
>
>     pauso baldarrak ditu gizonen bizitzak;
>
>     neurri zuzen baten beharrak lotutzen dizkit nere indarrak.
>
>     Erreka zabal garbia, zugan egon bedi gure argia.
>
>
>     Urruti joan ezkero berriz itzultzean
>
>     nolako zulo beltza nere bihotzean...
>
>     ekin dezagun aurrera, gerra hontan saiatuko gera
>
>     tristea etxerik eza, lurrak emango dit bere babesa.
>
>
>     Euskalherri nerea, behar zaitut maite
>
>     nun biziko nintzake zugandik aparte...
>
>     anaien aurpegian begirada hotza
>
>     ezpainetan iraina, harrizko bihotza.
>
>     *******************************************
>
>     Fama txarra
>
>     (Georges Brassens / Anje Duhalde)
>
>
>     Ez diot harrokerian,
>
>     fama txarra dut herrian.
>
>     Mintzatu edo isildu
>
>     lotsagabe naute deitu!
>
>     Ez dut nehori kalterik egiten
>
>     nire bidexka dut zintzo segitzen.
>
>     Baina jendeek ez dute maite
>
>     beren gisa bizi ez bazare,
>
>     nitaz dira gaizki mintzo,
>
>     mutuak ez bistan dago.
>
>
>     Pesta nazionalean
>
>     ni gelditzen naiz ohean,
>
>     musika militarrari
>
>     gorroto diot aspaldi.
>
>     Ez dut nehori kalterik egiten,
>
>     musika hori ez bazait gustatzen.
>
>     Baina jendeek ez dute maite
>
>     beren gisa bizi ez bazare,
>
>     denen erhi puntan nago,
>
>     beso motzenean salbo.
>
>
>     Iheslari bat ikustean
>
>     zakurrak bere atzean,
>
>     harrika haizatzen ditut,
>
>     beharduna laguntzen dut.
>
>     Ez dut nehori kalterik egiten
>
>     zakurrak niri ez zaizkit gustatzen.
>
>     Baina jendeek ez dute maite
>
>     beren gisa bizi ez bazare,
>
>     lasterka ditut ondotik,
>
>     denak zango motzak ezik.
>
>
>     Profeta ez izan arren
>
>     badakit zer pentsatzen duten,
>
>     soka bat dute hartuko
>
>     lepotik dautate pasako.
>
>     Ez dut nehori kalterik egiten
>
>     beren bideak ez baditut hartzen.
>
>     Baina jendeek ez dute maite
>
>     beren gisa bizi ez bazare,
>
>     zintzilik ikusiko naute,
>
>     itsuek ez hanbat hobe.
>
>     *******************************************
>
>     Ekuadorren dago Kito
>
>
>     (Gozategi)
>
>
>     Ekuadorren dago Kito
>
>     jendea jendeak itto
>
>     Indioaren bideak
>
>     gogorrak dira txikito
>
>
>     Txilen behera Santiago
>
>     hemendik urruti dago
>
>     askapenaren herritik
>
>     oraindik urrutiago
>
>
>     Indian dago Kalkuta
>
>     jende artean galduta
>
>     badago nori eraman
>
>     badaukanari kenduta
>
>
>     Itxaspean Atlantida
>
>     hartu turismoko gida
>
>     zapalkuntza jasan gabe
>
>     jendean hantxe bizi da
>
>
>     *******************************************
>     Biyotz erituba
>
>
>     (Indalecio Bizkarrondo “Bilintx”)
>
>
>
>     Triste bizi naiz eta
>
>     hilko banitz hobe
>
>     ba dauzkat bihotzian
>
>     zenbait atsekabe;
>
>     dama bat maitatzen det
>
>     baiñan haren jabe
>
>     sekulan izateko
>
>     esperantzik gabe.
>
>
>     Nere biyotz gaxua
>
>     penatuba dago
>
>     ezin egon liteke
>
>     ai! penatubago;
>
>     pasatzen ditutala
>
>     aspaldiyan nago
>
>     egunak triste eta
>
>     gabak tristiago.
>
>
>     Zein ote dan eziñik
>
>     kontura erori
>
>     kutiziya jaioko
>
>     zaiote askori;
>
>     nik ordia ez diyot
>
>     esango iñori:
>
>     berak badaki eta
>
>     bastante det hori.
>
>
>     Nere amoriyua
>
>     hain fiña izanik
>
>     beti goguan zauzkat
>
>     ahaztu gabetanik;
>
>     ez da mundu guztiyan
>
>     iñor kapaz danik
>
>     dama, zu maitatzeko
>
>     hainbeste nola nik.
>
>
>     Etzaitut ikusitzen
>
>     desio hainbeste
>
>     ditxa hori logratzen det
>
>     iñoiz edo beste;
>
>     eta ez detanian
>
>     logratzia uste,
>
>     hura triste ibiltzen naiz!
>
>     Jesus, hura triste!
>
>
>     Erregututzen dizut
>
>     o Jesusen ama,
>
>     nitaz kupi derilla
>
>     maite detan dama;
>
>     bihurtzen badirazu
>
>     biyotzera kalma
>
>     kantaz banatuko det
>
>     milagruen fama.
>
>     *******************************************
>     Bertsuak jarri dizkat
>
>
>     (Herrikoia - Amaia Zubiria)
>
>
>     Bertsuak jarri dizkat neure burubari
>
>     nahigabia ba daukat barrenan ugari
>
>     mutil gustokorikan ez dalako ageri.
>
>
>     Berrogei eta sei urte ein zaizkit pasatu
>
>     eta azala berriz pixka bat ximurtu
>
>     neska zahartuko ote naizen egi'naiz bildurtu.
>
>
>     Oraindiokan ez nago mirabe baldana
>
>     kupirarikan gabe egiten det lana
>
>     ezta gaizki izango ni hartzen nauena.
>
>
>     Gazterik ikasi nuen plantxan eta josten
>
>     honela saiatuta diruba sobratzen
>
>     senartxo bat besterikan ez det desiratzen.
>
>
>     Gazterikan banituzte nik zazpi nobiyo
>
>     batekin ere ez nintzen ezkontzeko piyo
>
>     orain damututziak ez digu baliyo.
>
>
>     Neskatxa ederra nagola iruritutzen'tzat
>
>     zazpi arroba ta erdi badaduzkat behintzat
>
>     ai zer berogarriya mutil zahar batentzat.
>
>
>     Mutil zaharrikan ez bada betor alarguna
>
>     ez da errex egiten gustoko fortuna
>
>     nolabaitte nahi nuke oyerako launa.
>
>
>     Amar mila errial ba daukat dotia
>
>     beste bost milla berriz etxeko partia
>
>     ni hartutzen nauenak ai ai ze suertia.
>
>
>     Hartzerikan ez nuke nahi gaizto ta nagirik
>
>     eta hain gutxi berriz mozkor ta ordirik
>
>     txarra izatekotan hobe det bakarrik.
>
>     *******************************************
>
>     Baratze bat
>
>
>     (Pier Paul Berzaitz)
>
>
>     Hau da egün eijerra
>
>     mila txoriek kanta
>
>     tziauri ene erregina
>
>     besoak zuri ditizüt para.
>
>
>     Baratze bat nahi dizüt egin
>
>     Amets sekretuenekilan
>
>     Liliak egün jauntzi eijerrenetan
>
>     Mila kolorez dantzan bihotzetan.
>
>
>     Gaü beltz ta sakonetik
>
>     Jeikitzen naiz hoztürik
>
>     Bihotza hain tristerik
>
>     Usu hitaz berantetsitürik.
>
>
>     Baratze bat...
>
>
>     Karrosa bat hor dugu
>
>     Kanpoan gure aiduru
>
>     Ez gal aboro denbora
>
>     Hiskor beitago amodioa
>
>
>     Baratze bat...
>
>
>     Maitarzun berriari
>
>     ilargiak dü argi
>
>     emanen deikü aski
>
>     guk elgar maita dezagun beti.
>
>
>     *******************************************
>     Atharratzeko gazteluko kantua
>
>
>
>     Ozaze Jaurgainian bi zitroin doratü
>
>     Atharratzeko Jaunak bata dü galdatü;
>
>     Üken dü arrapostü eztirela huntü,
>
>     Huntürik direnian batto ükenen du.
>
>
>     Portaliala joan zite ahizpa maitia,
>
>     Ingoiti horra düzü Atharratzeko Jauna,
>
>     Otoi erran izozü ni eri nizala,
>
>     Zazpi egün ohietan ohian nizala.
>
>
>     Klara zoaza orai salako leihora,
>
>     Ipar ala hegua denentz jakitera,
>
>     Iparra balinbada goraintzi Salari,
>
>     Ene korpützaren xerka jin dadila sarri.
>
>
>     Ama, joanen gira oro elkarreki,
>
>     Etxerat jinen zira xangri handireki,
>
>     Bihotza kargatürik, begiak büstirik,
>
>     Eta züre alaba tunban ehortzirik.
>
>
>     Ama, saldu naüzü biga bat bezala,
>
>     Bai eta desterratü, oi Espaniala,
>
>     Aita bizi üken banu, ama, zü bezala
>
>     Enunduzün ezkünduren Atharratzeko Salala.
>
>     *******************************************
>
>     Agur Xiberua
>
>
>     (Etxahun Iruri, 1946)
>
>
>     Sor leküa ützirik gazte nintzalarik,
>
>     Parisen sartü nintzan kurajez beterik.
>
>     Plazerez gose eta bürüan hartürik
>
>     Behar nüala alagera bizi.
>
>     Bostetan geroztik nigar egiten dit
>
>     Xiberua zuri.
>
>
>     Agur Xiberua
>
>     bazter güzietako xokorik ejerrena!
>
>     Agur sor leküa,
>
>     zuri ditit ene ametsik goxuenak.
>
>     Bihotzaren erditik
>
>     bostetan elki deitadazüt hasperena.
>
>     Zü ütziz geroztik
>
>     bizi niz trixterik, abandonatürik,
>
>     Ez beita herririk
>
>     Paris ez besterik, zü bezalakorik.
>
>
>     Palazio ejerretan gira alojatzen
>
>     eta segür goratik aide freska hartzen
>
>     gain behera soginik beitzait üdüritzen
>
>     Orri püntan nizala agitzen.
>
>     Ben'ez dira heben bazterrak berdatzen
>
>     xoriak kantatzen!
>
>
>     Agur Xiberua...
>
>
>     Ametsa lagünt nezak ni Atharratzera
>
>     ene azken egünen han igaraitera
>
>     Orriko xoriaren kantüz behatzera
>
>     parka ditzan nik egin nigarrak.
>
>     Hots! Xiberotarrak
>
>     aitzinian gora, üskaldün bandera.
>
>
>     Agur Xiberua...
>
>     *******************************************
>
>     Ama
>
>
>     (Etxahun Iruri 1946; azken gerlako presonerak arrajin züelarik,
>     hareen
>     ohoretan)
>
>
>     Ai zer plazera bost urten bürüan sor leküalat ützültzia;
>
>     ene herria, etsitü nüan, zure berriz ikustia.
>
>     Aski sofritüz nik hanitxetan desir nükean hiltzia
>
>     ez bazüntüdan hain maite üken, oi ama Eüskal Herria.
>
>
>     Hanitxen gisa partitü nintzan etsaian güdükatzera
>
>     gogua bero, bihotza laxü, eta kasik alagera.
>
>     Ez beinakian, orain ordüan, zer zen amaren beharra;
>
>     hari pents'eta biga bostetan, aiher zitazün nigarra.
>
>
>     Erresiñola kantari eijer libertatean denean
>
>     bena trixtüran higatzez doa kaiola baten barnean.
>
>     Gü ere, ama, hala güntüzun, tirano haien artean:
>
>     zure ametsa kontsolagarri, trixtüra handienean.
>
>
>     Orriko txoria da den bezala fidel Orri bortüari
>
>     eüskaldün güziak gütüzü, ama, zure zerbütxari.
>
>     Alageraki lehen bezala, egin izagüzü erri.
>
>     Ikusten gütützü otoitzetan zure arbola saintüari.
>
>
>     Sortü berriak, bere küñatik, lehen elea dü "ama".
>
>     Bere ilüsione ederrean, ez dezazüla abandona.
>
>     Zur'amodioaz parka itzaozü bizitze hontako penak
>
>     begira dezan azken hatsetan, azken hitza zure ama.
>
>
>     Larala la la... azken hitza zure ama.
>
>
>     *******************************************
>
>     Amsterdam
>
>     (Jacques Brel / Xabier Lete)
>
>
>     Sol m reM7
>
>     mibM re m
>
>     mibM reM7 sol m
>
>
>     Amsterdamgo portuan mariñelak kantuz
>
>     samiñak libratuz kaleetan zehar
>
>     Amsterdamgo portuan mariñelak lotan
>
>     trapu zaharren gisan kanal bazterretan.
>
>     Amsterdamgo portuan mariñelak hiltzen
>
>     zerbezaz eta penaz beterik barrenak,
>
>     baina Amsterdamgo portuan mariñelak esna
>
>     itsaso urrunen ameste beroan.
>
>
>     Amsterdamgo portuan mariñelen janak
>
>     mantel zurietan arrai ederrenak,
>
>     haginak xurgatuz, fortunak gastatuz
>
>     ilargira begira puruak erreaz.
>
>     Bakailao usainez bazter denak beteak
>
>     eskuekin irentsiz zati koipetsuak
>
>     jeikitzen dira farrez eta hitzen zarataz
>
>     bragetak hertsirik, guztiz mozkortuak.
>
>
>     Amsterdamgo portuan mariñelak dantzan
>
>     sabelak igurtziz puten sabeletan,
>
>     salto ta jiraka, gapoak boteaz,
>
>     akordeoi zaharren musika hautsian.
>
>     Lepoak okertuz algara eroan
>
>     soinua azkenik isiltzen den arte,
>
>     orduan zuhurki, begirada fierraz,
>
>     birao eginaz zerura begira.
>
>
>     Amsterdango portuan mariñel hordiak
>
>     arnasgabe edaten zerbeza gorriak,
>
>     puten osasunez topadak eginik
>
>     Hamburgo, Amsterdam, portu guzietan.
>
>     Edaten dutelarik beren damen ondran
>
>     urretan ordainduz larrua jotzean,
>
>     gero mukiak kenduz izarrei begira
>
>     “ils pissent comme je pleure
>
>     Sur les femmes infideles”.
>
>
>     Amsterdango portuan, Amsterdango portuan...
>
>     *******************************************
>
>     Dolores se llamaba Lola
>
>
>     (Los Suaves)
>
>
>
>     Fuiste la niña de azul
>
>     en el colegio de monjas
>
>     calcetines y coletas
>
>     y estabas loca por Paco.
>
>     Exámenes y veranos,
>
>     vacaciones... y de Paco,
>
>     ni el recuerdo de su sombra
>
>     ni el olor de su tabaco.
>
>
>     Eres la chica de Andrés
>
>     y has sido la de tantos,
>
>     eres la niña moderna
>
>     que nunca has roto un plato.
>
>     Lola, nena de papá
>
>     no trabaja, pasa el rato.
>
>     Bares, "Pubs" y discotecas
>
>     y así vuelan los años.
>
>
>     Las vueltas que da la vida
>
>     el destino se burla de tí.
>
>     Dónde vas bala perdida,
>
>     dónde vas triste de tí.
>
>     Dónde vas triste de tí.
>
>
>     Se fueron los buenos tiempos
>
>     la juventud ya se escapó.
>
>     Papá ha muerto arruinado
>
>     el dinero se esfumó.
>
>     ¡Pobre! Se encuentra en la calle,
>
>     nunca nada supo hacer.
>
>     Ahora quema su vida
>
>     en "barra americana" de 7 a 3.
>
>
>     Dolores se llamaba Lola.
>
>     "Hace la calle" hasta las 6,
>
>     pues sin dinero en esta tierra
>
>     ¡ay, Dolores!, al burdel.
>
>     Fuiste la niña de azul
>
>     ahora eres la vieja verde.
>
>     ¡Como se porta la vida...
>
>     cuando vales lo que tienes!
>
>
>     Las vueltas que da la vida
>
>     el destino se burla de tí.
>
>     Dónde vas bala perdida,
>
>     dónde vas triste de tí.
>
>     Dónde vas triste de tí.
>
>     *******************************************
>
>     Joseba Elosegiri
>
>     (Etxamendi eta Larralde)
>
>
>     Lotuz aire zaharrari
>
>     dugun kanta pertsu berri
>
>     Joseba Elosegiri
>
>     gizon miresgarriari
>
>
>     Ene haur eta ahaide
>
>     baita euskaldun haurride
>
>     zonbait zaituztedan maite
>
>     nehoiz nehork ez dakike
>
>
>     Adios mendi ederrak
>
>     oihan ta itsas bazterrak
>
>     adios Donostiarrak
>
>     jauntziren ditut su-garrak
>
>
>     Arras triste da bizia
>
>     askatasunik gabia
>
>     herriarentzat hiltzia
>
>     nuen nik neure lehia
>
>
>     Donostiko mediküak
>
>     erien sendaltzailiak
>
>     utz otoi ene zauriak
>
>     dagoden oroitgarriak
>
>
>     Ni hiltzen baniz huntarik
>
>     ez otoi egin nigarrik
>
>     ez baitut nigar beharrik
>
>     ez badut jarraikilerik
>
>
>
>     ________________
>     Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>     eibartarrak-owner a bildua postaria.com <mailto:eibartarrak-owner a bildua postaria.com>
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:eibartarrak-owner a bildua postaria.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20190718/f9cba32e/attachment-0001.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago