[eibar] Zer giro?

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Iga, Ots 16, 21:25:39, CET 2020


ba, hementxe, pozik eta lasai.

Gaur Jaurlaritzak esan desku dana "gaizkiulertu bat izan dala", eta
dioxinak eta furanuak ez dirala kaltegarrixak, "ez epe laburrera eta
ez luzera"
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/7035391/luizia-eta-sutea-zaldibarko-zabortegian-jaurlaritza-furano-eta-dioxinei-buruz/

Teknikoki eta politikoki ez dakit; baina komunikatiboki zaila da
gauzak hain txarto eittia.
Alderdikerixak be, lotsaz gorritzekuak.

a.



Hau idatzi du Oier Gorosabel Larraņaga (txikillana a bildua eibar.org)
erabiltzaileak (2020 ots. 16, ig. (10:14)):
>
> Aupa, zer giro?
>
> Lekeittioko diasporan kezkatuta gabiz, sorlekhüan arnasten zabizien
> airian zerakin. Pixka bat katarsis modura, meme bat egin neban atzo,
> nere maskara faborituakin:
>
> https://captiongenerator.com/1667462/Zaldibarko-zabortegia
>
> Izan be, danak Urkullun "robot izaeria" kritikatzen dabiz, eta neri oso
> deigarrixa egitten jata Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia
> medixuetatik desagertuta egotia. Benetan iruditzen jata, EAJ-ek Urkullu
> ya galdutzat emoten dabela, cabeza de turco legez sakrifikatzekua, eta
> ya haren ordezkuan gaiņian pentsatzen ibilliko dirazela.
>
> Gure zerrendakide jeltzaliak ondo jakingo dabe, baiņa... ez dabe tautik
> esango, jakiņa! ;-)
>
> Edozelan be, besarkadak danori. Oin lehentasuna egoeriari bueltia emotia
> da, eta mamoneo politikuak bigarren maillakuak diraz.
>
> O.
>
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago