[eibar] Zer giro?

Sosola Baserria ganbaratxo a bildua hotmail.com
Al, Ots 17, 20:00:33, CET 2020


Surrealismuaren gailurra: Eibarko ingurugiro zinegotzixak (liberatuta) gaur eguerdixan, SER-ian beste zinegotziekin tertulixan ari zala, perlia bota dau:  Bera oinarte ez zekixala hor goixan eskonbrerixia zeuanik, ointxe jakin dabela.  Kao laga nau kotxian noiala Azpeitia-bidian. Basterra ez dotenian jo.
Zelan ulertu leike hau? Ganorabakokerixa hutsa? Adarjotzia? Inpunidadia? Txulerixia? .... Batek batek etara neike SHOKetik mesedez?


Outlook-etik<http://aka.ms/weboutlook> bidalia

________________________________
Nork: leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2020(e)ko otsailaren 17(a), astelehena 16:45
Nori: Eibartarrak zerrenda <eibartarrak a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [eibar] Zer giro?

Desastre hutsa! Gaizkixago ezin da egin! Gauza larregi agerixan laga dittu: emergentzixa-plan eza, helikopterorik ez sutiak amatatzeko, amiantuana, emergentzietako bihargiņak babes barik, protestan zebillen jendia iraindu, guzurrak (airia ona da), Elgetakuak ahaztuta, inprobisaziņua, kaosa, desagertutakuen famelixekin enpatia falta hori, bertan Berrian eta Euskadi irratianegon diran kamioilarixen testigantzak... Itzela, eta Arriola esaten berak be gure aire bera arnasten dabela! Fraga Palomaresen!
Ni hasarre, minduta, triste nago. Atzo eztarrian gustu txarra, pasa dan astelehenian moduan. Herrixa hutsik
Eta kezkatuta, ze hķnek konpondu bihar badittue gure arazuak, ederto gabiz!

leire, sarraskijalea

Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurkiola a bildua gmail.com<mailto:aneurkiola a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2020 ots. 16, ig. (23:52)):
Komunikatiboki sekulako txapuzia, zur eta lur. Txartuo ezin. Hainbeste aholkulari zertarako? Lotsagarrixa da.

Giruari dagokionez, asteburuan kanpuan egon gara. Baina ez da giro!

Ahizpari ailegau jako emaila Iturburun eatsedenaldixan alabia eta ikasle danqk gelan geratuko dirala eta soinketan bebai. Kuadrilan baserrittar bat dakagu, Olatz Alberdi, ama izan berri dana. Baserrittarrek be egoera gatxa dake.
Herritarrok be uf!

Zeozer ein biharra dago. Manifez gain, sinadurak edo Europara jo edo x. Norbaitek ideiaren bat badaka aurrera!
Arriolak esan ditxuanak be, no comment.

Animo!

Ane

El dom., 16 feb. 2020 21:26, Asier Sarasua <asarasua a bildua gmail.com<mailto:asarasua a bildua gmail.com>> escribiķ:
ba, hementxe, pozik eta lasai.

Gaur Jaurlaritzak esan desku dana "gaizkiulertu bat izan dala", eta
dioxinak eta furanuak ez dirala kaltegarrixak, "ez epe laburrera eta
ez luzera"
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/7035391/luizia-eta-sutea-zaldibarko-zabortegian-jaurlaritza-furano-eta-dioxinei-buruz/

Teknikoki eta politikoki ez dakit; baina komunikatiboki zaila da
gauzak hain txarto eittia.
Alderdikerixak be, lotsaz gorritzekuak.

a.



Hau idatzi du Oier Gorosabel Larraņaga (txikillana a bildua eibar.org<mailto:txikillana a bildua eibar.org>)
erabiltzaileak (2020 ots. 16, ig. (10:14)):
>
> Aupa, zer giro?
>
> Lekeittioko diasporan kezkatuta gabiz, sorlekhüan arnasten zabizien
> airian zerakin. Pixka bat katarsis modura, meme bat egin neban atzo,
> nere maskara faborituakin:
>
> https://captiongenerator.com/1667462/Zaldibarko-zabortegia
>
> Izan be, danak Urkullun "robot izaeria" kritikatzen dabiz, eta neri oso
> deigarrixa egitten jata Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia
> medixuetatik desagertuta egotia. Benetan iruditzen jata, EAJ-ek Urkullu
> ya galdutzat emoten dabela, cabeza de turco legez sakrifikatzekua, eta
> ya haren ordezkuan gaiņian pentsatzen ibilliko dirazela.
>
> Gure zerrendakide jeltzaliak ondo jakingo dabe, baiņa... ez dabe tautik
> esango, jakiņa! ;-)
>
> Edozelan be, besarkadak danori. Oin lehentasuna egoeriari bueltia emotia
> da, eta mamoneo politikuak bigarren maillakuak diraz.
>
> O.
>
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com<mailto:eibartarrak-owner a bildua postaria.com>


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com<mailto:eibartarrak-owner a bildua postaria.com>

________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com<mailto:eibartarrak-owner a bildua postaria.com>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200217/691b46d6/attachment-0001.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago