[eibar] Zer giro?

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
As, Ots 18, 09:03:06, CET 2020


Girua...oso eskasa eta hondamendixan grabedadiaz ondiokan jabetu ez 
garanan sentipena (haserria, amorrua, tristuria eta aurrera egitteko 
biharbada egokixenak ez diran sentipen "biolento" eta sutsuak itzaltzeko 
lanetan).

Inguruan eta gertu, antzerako sintomak dittuen pertsonak: eztarrixa eta 
arnas aparatua arraro sentitzen dabenak, buruko minak, mariuak, 
gorrittutako begixak, eztul lehorrak...sujestiņua ete? Edo badago 
benetako oiņarrixa eta errelaziņua toxikuen ikaragarrizko gehitziakin?

Erantzunkizunak erantzunkizun, larrialdi honen aurrian gizakixon eta 
gainontzeko izaki bizidunon arriskua kudeatzeari era independientian 
ekittia oso ondo legokela uste dot. Independente izaera hori, sistema 
politiko honen parte diranetatik loturarik eza bezela ulertuta. Hau da, 
instituziņo publiko eta alderdi politikuekiko independentzixa. 
Zoritxarrez, ez dira fidagarrixak egunetik egunera erakusten daben 
moduan, eta gitxiago hauteskunde batzuen aurretik.

Kudeaketa hau gauzatzeko boteprontuan pentsauta, biharko lirakezenak 
teknikari ezberdinen laguntzak bilatuz eta batuz:

- Arrisku maila ezagutzeko:

  * airiaren kalitate neurketak.
  * uraren kalitate neurketak: edateko ura, Aixola, Ego, Deba...
  * osasun kontrolak: gizaki, abere, animali eta landaretan.

- Neurri zuzentzailien bilaketa eta gauzatzia:

  * Emaitzen araberako neurrixak: aldentziak, aire eta ur garbixak
    izateko sistemak bilatzia (esaterako, etxietan airia garbitzeko
    sistemak bihar diran edo ez, eta biharrezkuak izan ezkero,
    herritarrontzat eskuragarrittasuna erreztia).

  * Gorputzeko toxemia gitxitzeko gomendio eta metodo ezberdinei buruzko
    informaziņua zabaltzia eta soluziņuak erreztia.

- Egixa hortxe dago, musturren aurrian eta ezagutzia nahi dogu. Benetako 
arriskua zein dan, hor zer materixal daguan zehazki ezagutzia bihar dogu 
(ezin da onartu kamioien sarrera partiak luiziak eruan dittuanan 
konturik). Maskarillia erabili bihar dan jakin (eta beronen kalitate 
maila bermatua, filtro kimikuak eta abar), edo alde egin behar dogun, 
edo egualdixan araberako neurrixak hartu behar diran...edo presara 
pasiatzera edo korrika egitera lasai joan geinken (jajaja...). Manifa 
egunian Eibar eta Ermua arteko bide zati horretan gatxa zan 
arnastia...Eizagan bertan baino okerrago.

- Beste fronte bat, teknikuagua biharbada, nola azkartu eta kudeatu 
arazuaren behinbetiko konponketa. Zenbat denborarako lanak izango diran 
eta zelako emaitzakin, bixen bittartian hartu biharreko babes neurrixekin.

Hiritarrok sortutako ekimenik ezian, klase politikuan siņesgarrittasuna 
guztiz galduta dago.

A. Arregi


> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200218/bffba067/attachment.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago