[eibar] Zer giro?

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Ost, Ots 19, 10:53:53, CET 2020


Zabortegiko sua itzali da eta kasualidadez edo ez, sintoma gogorrenak be 
baretu egin dira inguruan ezagutzen dittugun pertsonetan. Ume eta gazte 
asko egon dira eta dagoz eztul lehor batekin...Gaur ingeles akademia 
daukan lagun batek be ohartutakua. Ezjakinttasun haundixa dakagu 
zabortegi horretan daguanaz eta ez daguanaz. Jendiak sinistia nahi dau 
hainbesterako ez dana, kotxien keia baino apurtxo bat gehixago dala. 
Euskaldun fededun.

Kontua da, ez dakigula. Eta hor sortu leikezen toxiko potentzial 
gehienak epe luze-ertainerako minbizi sortzaile zuzenak direla. Beraz, 
estatistikak astindu eta hemendik 10 bat urtera jakingo dogu, gogorik 
badago azterketa hori egiteko, zenbaterainoko eragina izan duen...eta 
batera beste faktore asko egongo diranez...auskalo.

Hondamendia azaleratu eta 12 egunetara egindako gobernuaren agerraldia 
oso epela iruditu jatan eta bapez lasaigarria. Gure Euskal Herriko 
kultura politikoa hein batian parte garen "pandereta" estatuaren mailan 
dago honi dagokionez eta dimititzea zientzia fikzioan kokatzen da.

Asier A.






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago